Nor naiz?

Juan Inazio Sudupe salestarra naiz. Orain urte batzuk, apaiz ordenatua izan nintzen. Azkoitian jaioa, Azkoitiko salestar komunitatean bizi naiz azken 22 urte honetan. Filosofian eta Erlijio zientzietan lizentziatua, Ingelesean diplomatua, Floreaga ikastetxean Erlijioko klaseak ematen ditut DBHn eta Balio Zibikoak eta Etikoak gaia irakasten dut. Nire zaletasunen artean daude mendia eta musika (bereziki folka). Blog hau irakaskuntzarako erabili nahiko nuke, batez ere, baina hainbat hausnarketa edo kontu sarritan jartzen saiatuko naiz. Salestar Misioekin batera, Gazteak eta Garapena taldean, Hegoaldeko herri pobretuetan hainbat proiektutan laguntzen aritzen naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude