Gizatasunean ereduak (dbh3)

Pertsona batzuk oso erakargarriak dira guretzat; miretsi egiten ditugu, nolabait, beraien estiloarengatik, beraien hitz egiteko moduagatik, beraien gorpuzkerarengatik, … Beraiek esaten edo egiten dutena asko interesatzen zaigu, eta guretzat eredu gisa hartzen ditugu; ez beraien berdin-berdinak izateko (gutako bakoitzak bere nortasuna garatu behar du, eta orijinalak izaten saiatzen gara…), baina bai beraiengandik ikasteko… haien antzekoak izatea gustatuko litzaiguke…
Batzuek pertsona famatuak miresten dituzte, telebistako “reality”etan eta egunkarietan azaltzen diren artistak, adibidez, orain Lady Gaga oso modan egon daiteke zenbaitentzat (irudian). Beste batzuentzat, kirol munduan arrakasta lortu dutenak bihurtzen dira beraien “idoloak”; futbolari ospetsuak, CR9, Messi, Zurutuza,… pilotariak… Baina nik “gizatasunean eredu” diren pertsonei buruz hausnarketa egin nahiko nuke, “ospetsuei” ezer kendu gabe… Hemen dituzu eredu adibide batzuk.
Askotan, oso urrutira joan beharriz ez dago. Geure inguruan bizi dira gehien miresten ditugun pertsonak: agian gure koadrilako norbait, agian gure lagunik onena… Edo gure familiako norbait, gure gurasoak, gure aitona-amonak, osaba edo izebaren bat, anaia edo ahizpa,… Ez dira ospetsuak, baina taxuzko pertsonak dira, benetako pertsonak,… gizatasunez portatzen dira.

Askotan beraien lana miresten dugu, beraien tenplea edo lasaitasuna arazoen aurrean, beraien eskuzabaltasuna, besteei laguntzeko prestutasuna…
Eta komeni da kontuan hartzean, gure fedean, Jesus dugula gurekin bizitzako bidea konpartitzen duen artzain ona, gure alde bizitza eman zuena. Eta Maria ere guztiz eredugarria dela, beti Jesusen ondoan, une zail eta onetan.

Zuk zer miresten duzu pertsonen gizatasunean? Zeri ematen diozu garrantzirik handiena? Ba al dago inor zuretzat eredugarria dena (eta esan daitekeena)? Nor? Zergatik? Idatz ezazu testu bat (gutxienez 5-6 lerro) erantzunez. Eskerrik asko!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude