Gosea dela eta…

Gosearen aurkako kanpaina hasi zuen “Eskuak Elkarturik” gobernuz kanpoko erakundeak igandean, otsailaren 14an, urtero garai honetan egin ohi duenez. Gosea da mundu honetako arazorik larriena. Berez, ez omen litzateke zaila izango munduko pertsona guztiek behar adina janari izatea. Baina, dirudienez, gure sistema ekonomiko kapitalistari ez zaio ez axola, ez komeni…  Orain urte batzuk Pako Aristik idatzitako hitzak gogoratu zaizkit (Pako Aristi. Nazio berri bat: gosetuak. Berria 2002.08.10). “Eskeleto huts diren ume horien argazkiekin zetorren albistea: «Baliteke janari ezak 13 milioi lagunen heriotza eragitea Afrika hegoaldean». Titularra gaizki dago, konturatuko zineten bezala. «Baliteke» horrek itxaropen faltsu bat ezkutatzen du, beraz «Gauza segurua da» jarri behar litzateke. «Janari eza» denok dakigu «gosea» dela. «Heriotza», berriz, naturala ez denean «erailketa» bihurtzen da leku guztietan; gosea ezin dugu, inoiz, naturaltzat hartu gaurko munduan. Gauza segurua da, beraz, globalizatu dugun sistema ekonomiko honek 13 milioi lagun erailko dituela, Afrika hegoaldean bakarrik. (…) Nazio berri bat sortu dugu: goseak hiltzen direnen nazioa. ”

Niri galdera etiko asko sortzen zaizkit gosearen “ikuskizuna”ren aurrean… Eta zuri?

Iruzkinak

  1. Haizea Gogortza dio

    Munduan pertsona asko eta asko goseak hiltzen ari dira eta naiz eta gobernuak ez eman laguntza nahikoa, naiz eta zuk ez eduki horrainbezte diru denok euro bat jarriko bagenu egunero, zenbat lagunduko genukeen ez genuen bela imaginatuko. Beti lagundu dezakezu.

  2. Elaia Gogortza dio

    Ez dut uste normala denik batzuk goseak hiltzen ari diren bitartean, beste batzuk, jan eta jan ibiltzea. Gobernu hipokritak bakarrik daude txarrez betetako mundu honetan. Aberastasuna bakarrik axola zaizkion politikoei laguntzen diogu ezjakinean, eta oso gutxi dira beste bidea hartzea erabakitzen dutenak. Gaur egun ehuneko hamarrak bakarrik hartzen du obra benefikoetan, besteak berriz begiratu bakarrik egiten dute. Egunkari hortako gauzak argiako esan beharko ziren, mundua konturatzeko.

  3. Julen Etxaniz dio

    Jende askok sufritzen du gosea dela eta, guk hemen sobran dugu eta beraientzat laguntza izugarria da janari pixka bat bidaltzea. Jende asko hiltzen da gosea dutelako, eta hemendik zeerbait bidali ezkero, haientzat asko da ta asko lagunduko genioke. Hemen ez zaigu hori gertatzen eta beraz ez dakigu zemat sufritzen duten. Ahal dugunean behintzet lagunduko diogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude