Eguberriak

Eguberriak gerturatzen ari zaizkigu. Oporrak datoz eta horrek poz handia ematen digu. Gabonak egun bereziak dira, familiarekin egoteko, lagunekin ongi pasatzeko, opariak jaso eta emateko,…

Floreagan saiatu gara abendualdian Eguberriaren zentzu erlijiosoa adierazten: Jesusen etorreraren ospakizuna, Jesusi bihotzean tokia egitea, berekiko adiskidetasuna handitzea, barkamena ospatzea, solidaritatea lantzea,…

Eguberriei buruzko bertso edota ipuin bat idatzi ezazu.

Iruzkinak

  1. Ylenia Martinez eta Ane Orbegozo dio

    Sutondoan dauzkagu
    opari ugari
    gu epel-epel gaude
    ta kanpoan euri

    Ez dakit zer eskatu
    gure olentzerori
    etxez etxez bai goaz
    gu kantu kantari

  2. Maialen Catalina eta Mireia Gartzia dio

    Gabonak heldu dira
    opariz beterik
    Olentzero ta Erregik
    poza ekarririk

    Urte zahar egunean
    denok elkarturik
    gu mahatzak jaten gaude
    oso alaiturik

  3. Ane Arambarri eta Enara Piris dio

    Gabonak heldu dira
    elurra ere bai
    kalean ibiltzeko
    lagunekin alai.
    Oporrak hartu eta
    egun askotan jai
    familiakin elkartu
    mahatsa jateko zai

  4. Judith Goenaga Eta Elena Arrizabalaga dio

    Gabonetan gaude gu
    familiarekin
    sutondoan jarrita
    opari askokin
    Irikitzen ditugu
    poz handiarekin
    eskerrik asko denoi
    muxu handi batekin!

  5. Guillermo Ceballos eta Adrian Valor dio

    Behin batean ume bat bere egongelara joan zen. Urtero bezala zuhaitzera joan zen, opariak irekitzerta eta zuhaitzera joan zenean konturatu zen oparirik ez zegoela, baina bi poltsa ikatz zeudela. Negarrez joan zen amarengana eta esan zion:-“Ama! zuhaitzean oparirik ez dago”. Eta amak esaten dio: “Nola ez dagoela oparirik??? Hor egon behar dute”. “Ez ama! Etorri ikustera”. Eta ama eta semea egongelara joan ziren eta kontaturatu ziren oparirik ez zegoela zuhaitz azpian. Eta amak esan zion: “Zoaz zure logelara”. Eta umea logelara joan zenean, opariak ohe azpian ikusi zituen.

  6. Joakin Isuskiza eta Jon Eceiza dio

    Abenduan gaude eta
    gertu da Gabona
    baina ez uste hori
    denik gauza ona.
    Esamin piloa da
    oraintxe dagona
    baina horregatikan
    ez gal zoriona.

  7. Ylenia Martinez eta Ane Orbegozo dio

    Bazen behin Azkoitiko eskola bat Floreaga Salestar ikastetxea izenekoa. Salestar batzuek eramaten zuten eskola. Guztiek Jesusengan… asko sinesten zuten. Behin okurritu zitzaien ikasle guztiekin akanpadan mendira joatea, Olentzeroren txabolan lo eginez. Ume guztiek ilusio handia zuten Olentzero ezagutu behar zutelako. Eguna iritsi zenean ikasle guztiak guztiz ilusionaturik, autobusera igo ziren, eta guztiak gabon kantak abestuz joan ziren bidaia guztia.
    Jauregi baserrira iristerakoan denak harriturik txabolara sartu ziren eta han zegoen gure Olentzero. Denak oso ilusionaturik zeuden. Gaua han pasa zuten baina gauza bat deskubritu zuten ikasleek. Gauea komunera zioazela guztiak bildurturik, sofan Olentzeroren arropa guztiak, bizarra… guztia sofan jarrita ikusi zuten. Eta bapatean gizon zahar bat etorri zen eta ume guztiak konturatu ziren Olentzerorena guztia gezurra zela. Ikasleak guztiz desilusionaturik etxera joan ziren oso triste ,gurasoei komentatu zieten Olentzero ez zela esistitzen eta hortik aurrera denek zekiten gurasoak zirela opariak zuhaitz azpian jartzen zituztenak.

  8. Elena Arrizabalaga eta Judith Goenaga dio

    OLENTZERO GABA

    Olentzero Gaua. Bazen behin ume bat 6 urte zituena eta Maialen izena zuena. Goiz baten erosketak egitera joan zen. Opil pilo bat eta esne kaxa bat erosi zituen. Abenduak 24a zen eta gauean Olentzero zetorren. Orduan etxea apaintzea erabaki zuen jaiotza, zuhaitza,… ipiniz. Gauean bost opil eta esne baso bat jarri zuen zuhaitz alboan, Olentzerorentzat. Maialenek familiarekin afaria eduki zuen eta gero 11:30etan ohera joan zen. Ordubata eta erdian egarriz eta gosez esnatu zen, eta sukaldera abiatu zen, bidean zijoala esne basokada eta bost opilak ikusi zituen eta edaten eta jaten hasi zen. Orduan Olentzero sartu zen eta ikusi zuen Maialen edaten eta jaten. Ohera joan zenean Olentzerok nota bat utzi zion eta hau jartzen zuen: “Hurrena nire gauzak ez jan eta ez edan, orduan opariak utziko dizkizut”. Maialenek gauza bat ikasi zuen: norberarenak ez diren gauzak pakean utzi behar direla.

  9. Adrian Valor eta Guillermo Ceballos dio

    Gabonak heldu dira
    Olentzero ere bai
    opariak ireki
    gu gaude oso alai.

    Elurra mara-mara
    erortzen ari da
    elurrezko panpina
    egiten ari gara

  10. Maite Acedo & Janire Astigarraga dio

    Egun batean, haur bat ohetik jaiki zenean, etxeko sukaldera joan zen eta opariak ez zeudela ohartu zen. Orduan amarengana hurbildu zen eta esan zion: “Ama. Olentzerok ez dizkit opariak ekarri, zergaitik?” Amak esan zion: “Begiratu esazu etxe osoan zehar, badaiteke zure logelan edo komunean egotea”. Orduan umea komunera joan zen eta baiñera barruan zeuden. Haurra oso pozik jarri zen, baina zekulako sustoa harrapatu zuen.

  11. Nagore Corrales eta Oihane Camarón dio

    Gabonak heldu dira
    denak pozik gaude
    familia ikusita
    dantzan ta abesten

    Gure hiru Erregek
    maitasun handikoak
    uzten dizkigute
    erregaloak

    Elurra mara-mara
    zerutik herrira
    ume denak doazte
    panpina egitera

  12. Miren Madinabeitia dio

    Bazen behin Brandon izeneko mutiko bat Afrikan bizi zena, behartsua zen eta ez zuen dirurik opariak erosteko, janaria eskas lortzen zuen egunero. Baina Eguberrietan familia osoa batera elkartzen zen, eta salda goxo bat edan ondoren, amona eta aitonaren ondoan esertzen ziren eta bere txikitako kontuak entzuten egoten ziren. Behartsuak ziren, bai, baina mutikoak zioenez, familia guztia elkartzen zirenean eta amonari eta aitonari entzuten ziotenean, ez zuen beste ezer behar, ez opari, ez etxe eder bat eta horrelako gauza guztiak.

  13. Serafin Chebanenco dio

    Bazen bein gizon bat Txinan bizi zena eta zor asko zeukana. Behin gizon aberats baten soldaduak joan ziren gizon hura hiltzera, bere zorrengatik. Gizonak leiotik ikusi zituen soldaduak eta korrika atera zen kalera, soldaduak ikusi zuten eta bere atzetik joan ziren. Denbora luzean korrika egin zuen gizonak erori arte, erortzekoan soldaduek beraien ezpatak etera zituzten eta lepoa mozteko keinua egin zien ofizialak, baina soldaduak zerurantz zeuden begira, izar disdiratsu bati. Bertan pasatu zen monje bat eta ikusi zituen gizonak eta hurbildu egin zen. Hurbiltzerakoan soldaduekin batera izarrari begiratu zion eta hau esan zuen: -Ez ukitu gizon hau, kristauen Jainkoak babesten du eta.

  14. Iñigo Soraluce dio

    Bazen behin ume bat Idownet izenekoa eta oso zintzoa zen, eta bere gurasoak oso aberatsak ziren. Berak 5 urte besterik ez zituen eta amak eta aitak jo egiten zuten, ez zen eskolara joaten, gurasoek ez ziotelako uzten; baina batzuetan izkutuan joaten zen. Gabonetan ez zioten ezer oparitzen eta berak egunero errezatzen zuen, baina bere aitak eta amak ez zuten Jainkoarekin sinisten eta ez zituzten Gabonak ospatzen. Bere familia oso aberatsa zenez, askotan Errealeko Championsa eta NBAko finala ikustera joaten ziren. Azkenean Idownetek erakutsi zien berak ere eskubideak zituela eta betirako gustura bizi izan ziren.

  15. Djuniet Astigarraga dio

    Bazen behin gizon bat Gabonak ez zituena ozpatzen. Bere familia oso haserre egoten zen. Familia eta umeak ospatzen, eta bera ez zen joaten afaltzera, etxean gelditzen zen. Baina behin urte batean pentsatzen egon zen eta afaltzera joan zen bere familiarikin. Eta afaltzen ari zela pentsatzen jardun zuen zergatik ez zituen Gabonak ozpatzen. Eta hortik aurrera urtero ospatzen zituen

  16. Oihane Ucin eta Malen Balenziaga dio

    Bazen behin Bartolome izeneko gizon aberats bat. Diru mordoa zuen, baina ez zeukan familiarik, ez zekien Gabonak zer ziren. Entzuna zien noizbait bere maiordomoei hauei buruz hitz egiten, baina ez zekien oso ondo zergatik eta zertarako ospatzen ziren. Abenduaren 31 iritsi zen eta bere maiordomoak eguna libre hartu al zezakeen galdetu zion. Bartolomek esan zion egun normal batean ezin zuela jai hartu. Maiordomoa begira geratu zitzaion. Esan zion familiarekin afaria zuela eta zain edukiko zituela mahatsak jateko. Bartolomek ez zekien maiordomoa zertaz ari zitzaion, eta zergatik zuen afari horrek horrenbesteko garrantzia galdetu zion. Maiordomoak esan zion:
    – Jauna, Gabonak dira, urte berri bat hasi behar dugu eta Jainkoari eskerrak eman nahi dizkiogu aurten ere pasatu dugun urte zoriontsuarengatik eta aurrreko urtean elkartu ginen guztiok hemen izateagatik. Mesedez utzi iezaidazu etxera joaten, familia zain edukiko baitut.
    Bartolomek joaten utzi zion. Aspertuta zegoen eta kalera irten zen. Lehioetatik familia handiak irribarretsu ikusten zituen, afari gozoez gozatzen. Familia pobreenek ere urtean zehar aurreztutako diruarekin afari ederra prestatu zuten. Bartolomek, alde batetik, inbidia zien lehioetatik iusten zituen familia zoriontsuei, berak ez baitzuen inoiz familiarik izan, dirua eta maiordomoak soilik. Bere maiordomoaren etxera heldu zen halako batean, eta lehiotik begiratu eta barrez ari zela ikusi zuen, sekula ez zuen horren pozik ikusi. Maiordomoak, Bartolome begira zuela ikusi zuenean, sartzera gonbidatu zuen. Bartolomek bizitza osoan izan zuen gaurik zoriontsuena izan zen hura. Maiordomoaren familiakoak bere etxera bizitzera gonbidatu zituen, eta orduan jakin zuen zer zen benetako familia bat.

  17. Egoitz Lizarralde dio

    Bazen behin, Kazajistanen bizi zen mutiko txiki bat, 9 urte zituen. Mutiko honen izena Omar zen. Omarren aita amak lanean egun osoan. Mutikoak 2 km egin behar izaten zituen ura eta janaria lortzeko. Egun batean gurasoak ez ziren lanera joan eta aitak esan zion zergak zituztela eta, ez bazuten ordaitzen, etxea erreko zietela, guztia jaso eta beste leku batera joan ziren. Oso gaizki bizi izan ziren.

  18. Andrea Pozo dio

    Bazen behin, ume bat Iker zuena izena. Iker eta bere gurasoak etxe handi batean bizi ziren Bartzelonan. Ia, ia Bartzelonako etxerik handiena zen eta bere familia oso ospetsua zen. Ikerren aita Bartzelonako alkatea zen eta ama hango institutu garrantzitsu bateko zuzendaria zen.
    Abenduaren 22a zen eta Iker beti bezala 8:00 etan esnatu zen eskolara joateko. Iker D.B.H 2 mailan zegoen, hau da, 13 urte zituen. Esnatu zenean gosaltzera joan zen, eta gosaldu eta gero motxila prestatu eta bere arreba Maiterekin joan zen eskolara. Eskolara heldu zirenean Iker bere lagunekin elkartu zen, bere lagunak Gabonetaz ari ziren hizketan. Iker bat-batean gogoratu zen Gabonak heltzear zeudela. 13:00 ziren eta eskolan jai hartu zuten, beti bezala Iker etxera joan zen zuzenean. Bazkaltzen ari zirela bere amak esan zion ea urtero bezala 10 gauza eskatu behar zituen Gabonetan, eta Ikerrek baietz esan zion. Hurrengo egunean, Iker esnatu zenean, amarengana korrikan joan zen eta egin zuen ametsa kontatu zion. Ikerrek amestu zuena zera zen: “Ume bat etxe pobre batean bizi zen eta ia ez zuen janaririk, abenduaren 24a zen eta ez zuen Gabonetako oparirik eta umea negarrez ari zen, besteak bere jostailuekon jolasten ikustean.” Orduan Iker ohartu zen hainbeste opari eskatu beharrean, opari bakarra eskatuko zuela eta gainerako dirua ume bati laguntzeko erabiliko zuela. Orduan Ikerren ama oso pozik jarri zen Ikerren jarrerarekin eta Gabon zoriontsuak igaro zituzten.

  19. Amaia Illarramendi dio

    Bazen behin Mikel izeneko gazte bat, oso pobrea zen eta ez zekien zer zen Eguberria. Noizean behin entzuna zuen Eguberri izena, baina ez zekien zer esan nahi zuen. Egun hotz batean, eskolatik irteten ari ziren gazte batzuk “Eguberria da!” esanez irten ziren, hitz hori oso arraroa egin zitzaion eta galdetu egin zien zer zen Eguberria. Gazte horiek esplikatu zioten zer zen, baina hala ere ez zuen oso ongi ulertzen. Gazte horiek beraien etxera gonbidatu zuten beraien etxean Eguberria pasatzera. Mikelek baietz esan eta haien etxera joan zen. Haien etxean oso ongi hartu zuten eta Eguberri eguna heldu zenean, beraiek afaldu zuen. Eguberria pasatu ondoren, Mikelek esan zien joan egin behar zuela, ez zela etxe horretakoa eta arazo bat zela beraientzat. Etxeko andreak esan zion Eguberriak beraiekin pasatu ezkero beraien familiakoa zela eta beraiekin bizitzeko. Mikel beraiekin bizi izan zen urte askotan.
    Mikelek etxe hartara heldutakoan hasieran pentsatu zuen Eguberria jan eta oporrak edukitzea zela, baina amaieran ikusi zuen eguberriak familia direla.

  20. Miren Etxezarreta dio

    Bazen behin, neska aberats eta gaizki hezi bat. Neska hau, Ana zen, hamahiru urte zituen eta Altzürükün bizi zen. Egun batean, amonarekin Gabonetako opariak erosten ari zela, mutil txiki bat lanean ikusi zuen, diru pixkat lortu nahian, familiari Gabonetan opari txiki batzuk emateko. Neska honek, barre egin zion mutikoari, gaizki jantzita zegoelako, baina amonak ez zion ezer esan. Egun batzuk pasa eta gero elkar ikusi ziren berriro, baina oraingoan Anari mutikoak pena eman zion eta diru pixka bat ematea erabaki zuen. Mutilak, Anak emandako diruarekin, bere familiarentzat janari pixka bat erostea lortu zuen eta Gabon gau alai bat igaro zuten guztiek elkarrekin.

  21. Aitor Andreu dio

    Pello Joxepe doinuarekin

    Momentu hauetan bizitzen ai gea
    sekulako egun onak
    garai hauetan esaten dugu
    asko-asko zorionak
    jendea pozik datoztelako
    maitasunezko Gabonak
    El Corte Inglesera joan eta
    gastatu zure txanponak

  22. Maria Arambarri Arregui dio

    Zer dira niretzat Eguberriak?

    2010, abenduak 28.
    Niretzat Eguberriak ez dira zuek pentsatzen duzuen bezalakoak. Erlijioko irakasleak erakutsi digun bezala, Eguberriak jai kristauak dira, eta gure eginkizuna familiarekin egotea da eta pobreek jai onenak izatea, limosna emanez. Esanahi hau al da neure buruan daukadana? Ez.
    Niri axola zaizkidanak opariak dira. Bai horixe! Jertsea eta prakak, Mac bat, iPod-a, pendrive-a eta ordenagailuko jokoa. A zer zoriontsu izango naizen hauek zuhaitz azpian ikustean!
    2011, abenduak 30.
    A zer zoroa nintzen orain dela urtebete! Irakasleak agindu zidan idazkiak bai lagundu zidala. Nola pentsatu Eguberriak opariak zirela!? Eguberriak familiarekin dedikatu behar dira. Ez dakit oparien istorio hau nork edo nola asmatu zen. Baina gauza bat badakit: iragarkiek bakarrik oparien aldea azaltzen dute. Oraintxe bertan noa oheratzera eta bihar (urte zahar eguna!) amari esango diot erositako opari guztiak lehengusuei erragalatzeko. Familia eta maitasuna dira eman dizkidaten opari onenak.

  23. Ane Juaristi dio

    Abenduaren 24a da, oso eguraldi hotza dago, ume bat kalean eskean ari da. Haren aurretik hiru atso pasatzen dira, baina inok ez dio kasurik egiten. Orduan han aurrean egunkaria irakurtzen ari zen gizon bat ohartzen da mutiko hori sufritzen ari dela eta lagundu nahi dio. Ume hura etxera eramatea erabakitzen du.
    Gauean, bere familiari aurkezten diote umea, baina familia bera ere ez denez oso ondasun askokoa, umeari ezin duela etxean geratu diote. Umea negarrez hasten da eta orduan konturatzen dira Gabonak izanik, dagoen hotzarekin ez daukala EZER, horregatik umeari jaten ematen diote denak batera, gabon kantak ozenki eta oso gustura kantatuz.

  24. Janire Alberdi dio

    Bazen behin mutiko bat oso arduratsua zena, gainera, pobreei laguntzen zien. Aitor izeneko mutikoa zen. Argala, begi urdinak, morenoa eta ez zen oso aberatsa. Aitorren eguna oso luzea da, goizeko bostetan jaiki eta lanera arratsaldeko bostak arte, monjekin, bere amona han dagoelako. Baina egun batean istripu bat eduki zuen eta bere bizi osoa aldatu zuen. Ezin zuen berak bakarrik oinez ibili, baina monjek beti lagundu zioten eta Eguberri batean Aitor oinez hasi zen. Miraria izan zen.

  25. Sara Almendro dio

    Abenduko 24ko gauean, Eneko kalean zegoen etxerako bidean, baina arazo bat zegoen: bere etxean hotz egiten zuen, zubi azpian baitzegoen. Etxera iritsi zen eta kartoi gainean eseri zen, hotzetan, jakinda hura bere azken gaua izan zitekeela, izan ere, sekulako hotza egiten zuen, eta euria ere bazen hasia.
    Bat-batean itzal bat ikusi zuen beregana urreratzen eta beldurtu egin zen. Baina ez zen gai lasterka hasteko eta eserita gelditu zen. 35 bat urteko emakume bat zen, nahiko ongi jantzia eta zera galdetu zion: “Zer ari zara hemen? Hotz egiten du.” Orduan besteak erantzun: “Ez daukat etxerik, beraz hemen igaroko dut gaua”. Eta emakumeak: “Nahi duzu nirekin etorri? Afaltzen hasi behar dugu”. Besteak: “ Ez dut molestatu nahi, baina ados, joango naiz”.
    Emakumeak orduan, besotik hartu eta etxera eraman zuen: han gizon heldu bat eta bi ume zeuden, haien zain. Gizona dutxatu, jantzi politak jarri eta afaldu egin zuten.

  26. Antton Segui eta Amaia Arteaga dio

    Abenduak 24a da hotz egiten du kalean eta eliza baten aurrean dago eskean. Jendea bere aurretik pasatzen da bana inork ez dio jaramonik egiten. Bat batean ume bat gerturatzen zaio eta galdetzen dio ea zergatik dagoen eliza aurrean eserita hotza pasatzen, etxean bere familiarekin egon beharrean, gizonak tristura aurpegiarekin esaten dio ez daukala zer jan eta bere familian ez zutela asko sinisten Jainkoarengan, bizitzan zehar zorterik ez baitzuten eduki. Umeak orduan bere amonak ordu batzuk lehenago emandako Olentzero oparia , 30€, eman zizkion eta esan zio zerbait erosteko Eroskin eta zerbait afaltzeko eta Jesusengan sinisteari behin ere ez lagatzeko, beti hor baitago gure alboan guri laguntzen, guk ez ikusi arren. Eta eskatu zion Jesus maita zezala, Jesusek bera maite zuen bezalaxe. Umeak bost urte besterik ez zituen.

  27. Xabier Arrieta eta David Sierra dio

    Abenduaren 24a da, hotz handia egiten du, eta kalean nago eskean. Gabonetan ohikoa da familiarekin elkartzea eta afari onak edukitzea, baina nik ez dut familiarik, ez dut janaririk, ezta dirurik ere. Gose handia daukat eta gainera, inork ez dit laguntzen. Hala ere, nik badakit egun batean Jaingoikoak lagunduko didala lan bat aurkitzen, maitatzen nauen jendea ezagutzen…. Jaingoikoak, denoi laguntzen baitigu. Egun hauetan, otoitz egiten dut egunero, urtean zehar beti egiten dut otoitza, hori delako nire alternatiba bakarra, eta gainera, Jaingoikoa miresten dut, bera da maite nauen bakarra eta. Nahiz eta bakarrik egon, Gabonetako espiritua ez dut inoiz galduko eta beti edukiko dut esperantza egun batean, Gabonak maite nauten pertsonekin pasatuko ditudala, gure Jainko maitiarekin.

  28. Ane Alberdi dio

    Abenduko 24a zen eta Tom txikia kalean zebilen bueltaka, jateko pixka baten bila. Bat batean ume ilara ikaragarria ikusi zuen bere kale aurreko super merkatuan. Karroka janari zituzten eta opari mordoa. Tom San Nikolasekin gogoratu zen, baina segituan aurpegia adaltu zitzaion. Bazekien aurten ezin izango zuela bere bisita jaso. Berandutzen ari zitzaion eta amarengana joan berhar zuen. Beldurtuta zegoen, ez baitzitzaion bizi ziren inguru hura gustatzen, oso arriskutsua baitzen. Etxera heldu eta ama zegoen bertan, negarrez. Bere aurrrean jarri eta esan zion aurten ezingo zutela oparirik jaso, pobreak zirelako. Tomen familia handia eta oso pobrea zen, baina orduantxe konturatu zen garrantzitsuena ez zela opariak edukitzea, baizik eta familian denak batera egotea eta Jainkoaren laguntasuna izatea. Hauxe bera zen San Nikolasek Tomi eman zion oparirik handiena.

  29. Joseba Lizarralde dio

    Abenduaren 24a da eta kalean izugarrizko hotza egiten zuen eta ni, nola ez?, kalean manta ziztrin hutsal batekin. Askotan pentsatu izan dut zergatik geratu ote nintzen kalean eta ondorio batetara iritsi naiz: dena nuen eta orain ezer ere ez. Ez dut gaua non pasatu, eta sarri pentsatzen dut kalean izoztuta hil beharko naizela. Bat-batean, gizon batek 1€ bota zidan eta nik esan nion:
    – Zer uste duzu, euro batekin asko egingo dudala? Nahiago nuke etxeren batera joan.
    – Ziur zaude?
    – Bai!
    – Nahi baduzu etor zaitez nire etxera, izan ere nire andreak beti janari gehiegi prestatzen baitu.
    – Bai banoa!!!
    Gizon hark ez zuen aberatsa ematen eta, gainera, zer pentsatu behar zuen haren familiak? Baina hala eta guztiz ere, ni etxe epel batera joan nintzen, zerbait jatera.
    Atea ireki zuen, zubi azpiko etxe bat zen, baina hala eta guztiz ere, gizon on hark niri bere etxea eta bere jana eskaini zidan, ez nengoen kexatzeko moduan. Gainera familia handi bat ziren zortzi seme-alaba inguru eta gainera amona eta ama ere bazeuden. Nire barnetik pentsatu nuen nolako bihotza zeukan gizon hark bere etxera gonbidatu ninduenean, kalean aurkitutako eskale bat.
    Denok batera oso gustura afaldu genuen, eta noski nik umeekin oso ongi pasatu nuen jolasean eta Gabonetako istorioak kontatzen. Gau hura izugarria izan zen eta gainera ordutik aurrera familia hura eta ni oso maiz elkartzen gara.

  30. Aritz Artetxe dio

    Abendua 24 da kalean hontz handia egiten du eta familia guztiak elkartuta daude gau zoriontsu batean. Baina gau horretan pertsona behartsu ugari daude kaleetan alden moduan bizitzen gau hori, eta emakume batek behartsu bat ikusten du eta esaten dio: “Gizon, nahi duzu nirekin etxera etorri Eguberriak ospatzera?” Eta gizonak galdetu zion:
    “Zergatik?”. Eta emakumeak erantzun zion: “Jesusen jaiotza ospatzen da eta pertsona guztiak dugu hori ospatzeko eskubidea, eta hori nahiko arrazoi da zuk egun hau kalean ez pasatzeko”. Gizonak erantzun zion : “Eskerrik asko eta eskerrak ere gogoratzeagatik Gabonetako eta zehazki 24 gaueko benetako espiritua” .
    Horrela amaitu zen bi pertsona hauen Gabonetako istorioa eta horrela hasi zen Gabonetako espiritua.

  31. Olaia Alberdi dio

    Abenduaren 24a zen, familia guztia etxeko epeltasunean zegoen bilduta. Ni berriz, hantxe nengoen kale bazterrean euripean eta hotzetan. Nire izena Hamudi da eta orain dela 5 urte etorri nintzen hona bizitzera. Nire ama hil egin zen ni erditzen ari zela eta hortik hona nire aitak zaindu nau, nahiz eta orain dela urtebete kartzelan sartu zuten.
    Bakarrik sentitzen naiz, jende mordo bat pasatzen da nire ingurutik, baina gutxi batzuk begiratzen didate, beste batzuk berriz, dirua ematen didate, baina nire barnean pentsatzen dut: “Nik hori ez dut nahi, nik nahi dudana da, norbait niri laguntzera etortzea”. Bat-batean, gizon emakume batzuk hurbildu zitzaizkidan eta nire aurpegi tristea ikusi zutenean eta nengoen egoeragatik irteten laguntzea erabaki zuten. Lehenengo, beraien etxera eraman ninduten eta lo pixka bat egin nuen, goizean jaiki nintzenean, niretzako opariak zeuden eta nire istorioa kontatu nien.
    Azkenean, ni betirako beraiekin bizitzea nahi izan zuten eta horrek asko lagundu zidan. eskolara eraman baininduten.

  32. Elizabeth Alberdi Zinkunegi dio

    Jadanik negua zen eta hantxe nengoen ni, kale bazter batean, kartoiez eta txapaz egindako txabola baten alboan, hotzaren eta euriaren eragin bortitzak jasaten.
    Eta bat-batean andereño polit bat gerturatu zitzaidan eta hitz egiten hasi zitzaidan. Ni guztiz harrituta nengoen eta, kasu batzuetan ez nekienez zer esan, bere galderei irribarre txiki batzuekin erantzuten nien.
    Baina azkeneko galdera egin zidanean isilik geratu nintzen, bai, baina ez ez nenkielako zer erantzun, baizik eta berak egin zidan bezalako galderarik aurrez inork ez zidalako egin.
    – Zergatik ez zara nirekin bizitzera etortzen etortzen, Jon? esan zidan, eta nik
    – Benetan ari al zara andereño?- Orduan andereñoak
    – Bai, zergatik jardun behar dut ba gezurretan?
    Orduan andereñoak bere eskua luzatu zidan eta ostean bere etxera eman ninduen. Hortik aurrera andereño hura nire ama Karmele bihurtu zen eta beti eman zidan kalean inork emango ez zidan maitasuna.

  33. Goretti Etxezarreta dio

    Berriro ere Gabonak ziren. Urtero bezala Markelek umezurztegian pasatuko zituen egun haiek. Markeli ez zitzaizkion egun haiek gustatzen, izan ere, familia zuten umeak opariekin ikusten zituen eta, berak horrelakorik ez zuela ikustean, triste jartzen zen. Eguberri eguna hurbiltzen zen heinen, ordea, Markelek amets arraro bat izaten zuen gauero. Ume jaioberri bat agertzen zen inguruan, ezer ez zuela. Markeli amets haiek ulertezinak egiten zitzaizkion, baina, jarraitu egiten zuten. 24an umezurztegiko langile batek Jesusen historia kontatu zien. Orduan ulertu zuen Markelek bere ametseko umea Jesus zela. Jesus ez zen luxuzko leku batean jaio, ez zen luxuzko etxe batean bizi… baina, hala ere, beti besteei laguntzeko prest egon zen eta guztiei barkatzeko. Egun horretantxe ulertu zuen Markelek Gabonak ez zirela opariak jasotzeko bakarrik, Gabonen benetako zentzua Jesusen jaiotza ospatzea zela. Egun horretatik aurrera Markelek gogoz itxarongo zituen Gabonak.

  34. Christian Sanchez dio

    Jesusen festak dira Eguberrian eta hori ospatzen da eta hotza egiten du.
    Eguberrian hiru Erregeak etorri ziren Jesus haurrari opari batzuk ematera.
    Horregatik Eguberrian opariak egin eta familiarekin egoteko egun aproposak dira.
    Eguberriaren onena umeak zoriontsu ikustea da eta Erregeak opariak ematera joango direla.
    Bazen behin mutiko bat, Iñaki zuen izena. Iñaki eta bere laguna Jorge zain zeuden beraien opariak jazotzeko eta familiarekin egoteko eta beraiek opariak jaso eta opariekin jolastea nahi zuten.
    Baina egun batean amak esan zien Erregeak nortzuk ziren. Beraiek negarrez hasi ziren. Gero konturatu ziren beren familiarekin egongo zirela pozik, alai, eta kantatzen hasi ziren familiarekin. Hori da Eguberriaren onena.

  35. Mikel Arzalluz dio

    Abenduaren 24a da eta kalean hotz handia egiten du. Eliz atarian eskale bat dago lurrean botata, familia guztiak beren etxeetan epelean zeuden bitartean. Baina halako batean 22:00ak aldera emakume bat etxera zihoala bere familiarengana, eskalea lurrean botata ikusi zuen eta bere etxera etortzeko esan zion. Eskaleak sekulako poza hartu eta irribarre handi batez baiezkoa erantzun zion. Etxera iristean familiak normaltasun osoz hartu zuen eskalea. Dirudienez, familiak urtero eskale bat hartzen omen zuen beren etxean igarotzeko egun izugarri hori eta jakiteko oraindik poz egunak ere izango dituztela. Eguna igarotzean 25ean eskalea beste eskaleekin elkartu zen eta guztiak lanean hastea erabaki zuten eta etxe bat eraikitzea. Lortu zuten. Lehen eskalea zena pertsona arrunt bihurtu zen eta hurrengo urteko 24ean bera etxean hartu zuen familiari ordaintzea erabaki zuen, egiten zuten lanarengatik eta urtero eskale bat hartzeagatik.
    Eskalearentzat 24a izan zen bere bizitzako eguna, familia batek etxean hartu zuelako eta hortik etorri ziren ondorio guztiengatik.

  36. Amaia Aizpuru dio

    Gabonak beti dute
    berezitasuna
    ta nahi dugun bakarra
    aberastasuna
    baina besteei eman
    ezak/n launtasuna
    horrek emangoik/n eta
    zoriontasuna

  37. Iñaki Alonso eta Jorge Fernando dio

    Bazen behin ume bat, Juan izenekoa, Jesusengan sinesten zuena eta oso pozik bizi zena, baina arazo txiki bat zuen. Arazoa beste ume bat zen, Joselu izenekoa. Beste umeak jo egin zuen. Behin batean Juanek esan zion ea zergatik jotzen zuen beti, eta Joseluren erantzun zuen esanez ez zuela atsegin ez negua, ez Gabonak eta ezta ezer ere. Juanek ezan zion hori ez zela arrazoi on bat. Eta hortik 10 edo 20 minnutura Joseluk esan zion ea erakutsiko al zion ondo pasatzen, Juanek esan zion hurrengo egunean berarengana joateko.
    Hurrengo egunean Juanek Joseluri esan zion beraren atzetik joateko, eta Joseluk galdetu zion: “Nora zoaz?” eta Juanek esan zion elizara zihoala .
    Elizan apaiz ezagun bat agertu zitzaion Juani, hau da, bere lagun Jose Msari agertu zen eta hitz egiten hasi ziren. Juanek Jose Mari eta Joselu aurkeztu zituen eta Jose Marik bedeinkatu egin zuen eta hirurak batera errezatzen hazi ziren. Elizatik irten eta hortik pixkatera Juan eta Joselu pozik eta gustura ibiltzen ziren.
    Azkenik lagun oso onak egin ziren eta Gabonak, urte zaharra eta urte berria batera ospatu zituzten.

  38. Ainhoa Úbeda eta Iria Garcia dio

    Abenduak 20a zen, Eguberriak hurbiltzen ari ziren, kaleak argiz apainduta zeuden, elurra ari zuen, dena oso polita zegoen. Urtero bezala, Miren, etxean zegoen, bere egongelako jaiotza eta Gabonetako zuhaitza jartzen. Gurasoekin zegoen, familia noiz iritsiko zain. Abenduak 25a iristeko gogo handia zuen, Gabonak ospatzeko, familiarekin egoteko eta opariak jasotzeko. Azkenean iritsi zen ume guztiek irrikatzen zuten eguna, abenduak 25a. Familia guztia elkartu zen baina denak iritsi ondoren, amona falta zela konturatu zen Miren. Umea korrika joan zen amarengana ea non zegoen galdetzera. Amak zera esan zion:
    – Umetxo maitea, amona ez da gaur gurekin egongo, egun garrantzitsua da denontzat eta bera Jesus haurtxoaren ondoan dago. Urte asko zituen eta orain Jesusen ondoan egotea tokatzen zaio, orain berak zainduko du, ez kezkatu laztana.
    – Jesusen ondoan…? Ama ziur nago Jesusek zainduko duela eta berarekin ondo egongo dela.
    Mirenek tristura sentitu zuen, baina bazekien Jesusekin ondo egongo zela eta alde horretatik asko poztu zen.

  39. Maite Olaizola dio

    Kalea zeharo hutsik zegoen. Familia guztiak beraien etxeetan bilduta zeuden festa giroan pozik eta gustura. Ni berriz, kale hotzean bakar-bakarrik. Izugarrizko janari usain goxoa etortzen zitzaidan etxe baten albotik pasatzen nintzen bakoitzean. Denetan ariko ziren jan eta edan. Baita gustura askorik abesten eta dantzatzen ere. Nik berriz, neure tripa hotsa nuen musika bakarra.
    Halako batean, adineko emakume bat irten zen eserita nengoen espaloi aurreko etxetik. Plazara zijoala esan zidan, urteko ur berriaren bila. Han zertan nenbilen galdetu zidan. Neu bakarrik, kale hotz eta ilunean. Nik, familiarik eta dirurik ez nuela esan nion. Behartsua nintzela eta ez nuela nora joanik. Orduan, emakumeak ea ur botila betetzera lagunduko al nion galdetu zidan. Nik baietz erantzun. Emakume atsegina eta maitekorra iruditu zitzaidan. Behin ura betetakoan, emakumea agurtu eta berriro kalean aurrera jarraitzera abiatu nintzen. Bat-batean, esku epel bat somatu nuen nire bizkarrean. Emakumea zen. Berarekin joateko eskatu zidan. Etxean bera eta senarra bakarrik zeudela esan zidan eta gustura hartuko zutela nire konpainia. Gainera, bientzat janari gehiegi prestatu zuela eta ea goserik ba al nuen galdetu zidan.
    Lagun handiak egin nituen bi agureak, eta orain sarritan joaten naiz beraien etxera gonbidatuta. Nik, niregatik egiten duten guztia eskertzeko, ahal dudan lan guztietan laguntzen diet. Oso esker onekoak dira. Beraiek ezetz esan arren, zorretan nago.

  40. Estibalitz Aranbarri dio

    Bazen behin enpresa gizon maltzur bat, ez zituen Gabonak ospatzen erlijiosoki, ez zuen gabonetaz entzun ere egin nahi. Bere langileei abendua beste edozien hilabete bezala lanean egotera derrigortzen zien eta asko eta asko lanik gabe utzi zituen, ez zutelako lanik egin nahi.
    Baina gau batean zeharo nazkatuta zegoen Gabonekin eta jendeari eguna nazkatzen pasatzen zuen, gau batean amets arraro bat eduki zuen arte. Bertan Gabonetako espiritua etortzen zitzaion eta bizitzan zehar besteei eginiko gaitz guztiak ikusi zituen eta bertan konturatu zen ez zeukala Gabonak norekin igaro eta horregatik ez zitzaizkiola Gabonak gustatzen, ametsean baita ere Gabonetako espirituak esan zion berarekin emango zuela, ez bazen ongi portatzen eta besteei Jesusen jaiotza ospatzen uzten.
    Ametsetik esnatu zenean, mundua beste begi batzuekin ikusten zuen eta egin zuen lehenengo gauza bere langileei jai ematea izan zen, eta dirua, familia pobreak baitziren eta ez baitzuten ia ezer jateko, eta familia horrek dirurik ez zuen arren, beraiekin afaltzera gonbidatu zuten eta inoiz pasa zuen Gabonik onena pasa zuen familia alai eta batutako baten parte sentituz.

  41. Lander Alberdi dio

    Santa Ageda doinuarekin
    Eguberriak iritsi dira
    hau da hau daukagun poza
    Jesusen jaiotza ospatzeko
    nahaiz ta kanpun egin hotza

    Umeak pozik egoten dira
    Erregeen etorrerakin
    opariak eskatzen dituzte
    beren ilusioarekin

  42. Julen Egino dio

    Bazen behin ume bat
    pixka bat tristea
    eta uko egiten zuena
    Jainkoan sinistea,
    beste umeak saiatzen
    ziren konbentzitzea,
    honek eskatzen zuen
    ez lata sartzea

    Eguberrri egunean
    jaio zen umea
    Jesus izena zuela
    munduaren salbatzailea
    hortik aurrera soriontzu
    izan zen umea
    mutikoa orduan
    joan zen eskertzera

  43. Maialen Garcia dio

    2010eko Abenduaren 24ko gau elurtsu eta hotz batean, bazen gizon behartsu bat. Ez zeukan ez familiarik, ez etxerik, ezertxo ere ez zeukan, hor ibiltzen zen noraezean. Berak beti esaten du, bizi batean gerta daitekeen okerrena ez dela hiltzea, bizirik egotea eta barrutik hilda eta bakarrik sentitzea dela gerta daitekeen gauzarik okerrena.
    Bera kalean egoten da egunero bezala, eta Eguberriak hurbiltzen ari direnean, jendearengan hurbiltasun eta beraien arteko maitasun ikaragarria eta poz izugarria ikusten ditu beraien begietan. Beti familiarekin elkartuta 24ko egun zoriontsu horretan. Eta badago bat edo beste gizon honen aurrean geratu eta galdetzen diona ea horrelako egun batean zer egiten duen bakarrik kalean. Eta gaua hurbiltzen ari zela, bihotz oso oneko batek etxera gonbidatu zuen afaltzera eta lo egitera. Etxean hartu zuen agureak esan zion ea ez daukan familiarik eta besteak esan zion oso hurrun bizi zen arreba bat bakarrik zeukala, Australian bizi zela, baina bere arreba beraz ahaztuta dagoela pentsatzen duela esan zuen gizonak, aspalditik ez dutelako elkar ikusi. Eta gizonak esan zion bisitatu nahi zuela, baina ez zeukala dirurik haraino joateko. Orduan, hurrengo goizean, agureak esan zion zuhaitz ondoko gutuntxoa berea zela eta hartzeko, ireki zuen eta dirua soberan zeukan Australiara joateko, eta eskerrik beroenak eman zizkion agureari. Eta egun bertan Australiara joan zen eta bere arreba aurkitu zuen eta berarekin bizitzeko eskatu zion arrebak ilusio handiz. Eta bizitza osoa aldatu zion bihotz oneko agure hark, eta gizon honek beti eramango zuen bihotzean agure hau, eta eguberri guztietan joaten ziren bera eta arreba agure horren etxera. Eta pozik bizi izan ziren.

  44. Joseba Alonso dio

    Ondo pasa itzazu
    aurtengo Gabonak
    nik ematen dizkizut
    zuri zorionak
    Olentzerori eskatu
    gauzarik onenak
    denbora pasatzeko
    dibertigarrienak

  45. Maialen Arzalluz, Maite Arruabarrena dio

    Eguberritan gaude
    sutondoan bero
    denak etortzen dira
    afaltzeko gero
    San Nikolas, Errege
    eta Olentzero
    denak Jesusen bila
    dabiltz ero-ero.

  46. David Mora Gil dio

    Bi kopla Doinua: Ama begira ezazu.
    Oporrak heldu dira
    bai hau degu poza.
    Turroi (e)ta polboroiak
    janez daigun goza.

    Hogeita lau gabean
    Gabon gauak dira.
    familia elkartuta
    hamabi diztira.

  47. Enara Beitia dio

    Doinua: Ari naizela, ari naizela
    Gabonak iritsi dira jada
    goaz hori ospatzera
    jaiotza eta zuhaitz ederra
    guztion artean jartzera
    lagunekin ta gurasoekin
    kabalgata ikustera
    gabon onak opatzen dizkizuet
    ta goazen gu ospatzera.

  48. Maite Arruabarrena, Maialen Arzalluz dio

    Bazen behin familia bat, urrutitik Azkoitiara etorri zena. Beraiek ere Eguberriak edo Gabonak ospatzen zituzten, baina era desberdin batean. Beraientzat Gabonak opariak jaso eta bazkariak eta afariak egitea zen. Azkoitiara etortzean, umea eskola erlijioso batera joaten zen. Egun batean, bere irakasleak ikasleei esan zien zer ospatzen zuten Gabonetan edo Eguberritan eta honek, opariak jaso eta jatea, esan zuen. Irakaslea eta ikasleak harriturik esan zieten gauzarik garrantzitsuena ahaztu zitzaiola, Jesusen jaiotza. Umea, etxera joan zenean, amari eta aitari esan zion eskolan gertatutakoa. Ordutik aurrera, umeak eta bere familiak urtero ospatzen ditu, edozein lekutan, Gabonak edo Eguberriak. Baina, Jesusen jaiotza garrantzitsuena dela jakinik.

  49. Miren Murua dio

    Gaizki portatzen zen umea. Bazen behin ume bat Oier izena zuena eta denekin gaizki portatzen zena. Ama, aita eta bere lagunak nazkatuta zituen. Eta Gabonak iritsi ziren. Olentzero etorri zen. Bere lagunei erregalo mordoa ekarri zizkieten, baina berari ikatza bakarrik.
    -Niri wii-a ekarri didate – lagun batek.
    -Niri bizikleta – beste batek.
    Eta Oier ez zen ausartzen ikatza ekarri ziotela esatera. Egunak pasa ziren eta Errege eguna iritsi zen. Lagun guztiak gustura eta bera ez, Erregeek ikatza bakarrik ekarri ziotelako. Egunak pasa ziren eta Oier triste zegoen eta lagunak oso preokupatuta zeuden. Oierrek esan zien aldatu egingo zela, baina onera, eta denak gustura zeuden. Eta Olentzerok opari asko ekarri zizkion hurrengo urteetan.

  50. Julen Aramendi dio

    Bazen behin ume bat ez zuena barrerik egiten, oso triste bizi zena. Aitak eta amak umea pozteagatik edozer egiten zuten: pailazoa kontratatu, festak ospatu lagunekin… baina dena alferrik. Eguberriak iristen zirenean, berdin segitzen zuten eta medikuarengana eraman zuten, ez zelako normala bizi osoa barrerik egin gabe egotea. Medikuak harriturik esan zuen ez zuela ikusi horrelako gaixotasunik. Egunero errezatzen zuten umearen alde, baina ez zuen mejoratzen. Pailazoak ere etortzen ziren, baina alferrik, ezin zuen barrerik egin. Eskolara joaten zenean, bere gelakoek barre egiten zioten. Urtarrilak 6a iritsi zen, eta Erregeek opari pilo bat egin zioten eta barrez hasi zen eta ama eta aita hunkituta negarrez hasi ziren. Azkenean barre egin du!! Esan zuten biek. Ume normala izaten segitu zuen eta familia oso zoriontsua izan zen.

  51. Josu Carmona dio

    Udan ondo pasatzen da
    hobeto Gabona
    gero etxean daude
    aitona eta amona
    koplak kantatzen daude
    dute ahots ona
    herri guztientzako
    bihotz zoriona.

  52. Nerea Aguado dio

    Abenduaren 24an, Olentzero Juanen etxera etortzen da. Opariekin eta ikatzarekin. Juan ilusio handiarekin egoten da eta ia ez du lorik egiten gau horretan. Abenduaren lehenengo egunetan Gabonetako zuhaitza eta jaiotza ipintzen ditu ilusio handiarekin. Eguberri gauean, oheratu baino lehenago, zapatak garbitzen ditu eta Olentzerori jateko zerbait uztzi eta ohera joaten da. Gabon zaharretan bere familiarekin afaltzen du eta kanpaiekin batera 12 mahats jaten ditu eta 12 desio ezkatzatzen ditu. Urte berrian sartzen garenean, Juan Errege egunaren zain egoten da. Familiako txikiena denez, Errege Magoek opari gehien berari ekartzen dizkiote eta bera oso gustura jartzen da. Gabonak amaitzen direnean, ordea, Juanek pena handia hartzen du eta hurrengo urteko Gabonen zain geratzen da.

  53. Ivan Castro dio

    Abenduaren 24an ume bat kaletik zijoan bere gurasoiei opari bat erostera. Kalearen eskina batean sute txiki bat zegoela ikusi zuen. Taberna batean baso bat ur bete eskatu zuen eta sute txiki hori itzaltzera zijoala, basoka ur betea bota baino lehenago sute hori urdina bihurtu zen eta umea beldurtuta ura bota eta sute txiki horretan aurpegi bat azaldu zen eta honek esan zion:
    – Disfruta ezazu Eguberria. Nire semearen jaiotze eguna ospatu eta erreza ezazu egun horretan, zorte ona emango baitizu.
    – Baina zein zara? Non zaude? Zer nahi duzu? Inozentea naiz. Ezer ez dut egin!
    – Jesus Nazaretekoa nire semea da; ni bere aita naiz.
    – Ja… Ja… Ja… Jain… Jainkoa zara! Aa. Aa. Aa. (begiak igurtzi egiten ditu) Ez nago ametsetan. Benetakoa zara! Zergatik ez zara inoiz agertzen eta ez zara zerutik jaisten?!
    – Ezin naiz ”por las buenas” jaitsi nik sortu nuen mundura. Zuk errezatu eta bizi polita edukiko duzu.
    Hortik aurrera umeak egunero errezatu eta bizi polita, lasaia eta ederra eduki zuen, Jainkoak eman ziolako.

  54. Ander Etxeberria dio

    Abenduaren hogeita lauan
    eta Urtarrilak seian
    datoz gure gustukoak
    korrika eta hegan
    Olentzero eta Erregeak
    opariak banatzean
    Ta gu zoratzen gaude
    opariak irikitzean.

  55. Olatz Iriondo dio

    Bazen behin Enara izeneko neskatxa bat. Sei urte zituen. Eta arazo bat zuen. Bere eskolako neska-mutil handiek esaten zioten Olentzero eta Hiru Errege Magoak ez zirela existitzen eta berak baietz esaten zuen. Orduan, Gabonak iritsi ziren eta Olentzero etortzear zegoen. Gaua iritsi zen eta esna egon zen, egia al zen jakiteko eta ikusi zuen inor ez zela agertu. Hurrengo goizean opariak zuhaitz azpian zeuden. Orduan, Olentzero eta Errege Magoengan berriro ere sinesten hasi zen. Opariekin jolasten denbora joan zitzaion eta Errege eguna iritsi zen. Errege gauean, beraietaz sinesten zuen eta ongi egin zuen lo, goizeko bostetan egarria etorri zitzaion arte. Jaiki zenean ura edatera salatik pasa zen eta opariak hor al zeuden begiratzera joan zenean, bere gurasoak ikusi zituen opariak jartzen eta orduan bere gurasoek guztia kontatu zioten. Eta orduan konturatu zen mutil eta neska haiek esaten zutena egia zela.

  56. Jon Martin dio

    Abenduak hogeita lau
    dator Olentzero
    opariak dakartza
    ta gu ero-ero
    sutondoan bere zai
    gaude bero-bero,
    ta gaizki portau dinak
    ikatza espero.

  57. Mariam Sorfazyan eta Jessica Cañamero dio

    Bazen behin neska bat 14 urte zituena eta Ana izena zuena. Ez zuen amarik eta aitarekin bakarrik bizi zen. Egunero neska hori zentro komertzialera joaten zen. Inoiz ez zuen Gabonetako zuhaitzik eduki, dirurik ez zuelako. Hurrengo egunean berriz joan zenean Gabonetako zuhaitz altu, berde eta argi askoduna ikusi zuen eta asko gustatu zitzaion. Aste bat geroago familiarekin elkartu behar zuten bazkaltzera. Eta bere tiak zuhaitz altu, berde eta argi pilladuna zeukan. Bazkaldu eta gero zentro komertzalera joan ziren eta hiru Erregeak ikusi zituen. Gezurretako Erregeak ziren. Etxera joan ziren eta ohera joan zenean zarata bat entzun zuen. Kanpora joan zen eta hiru Erregeak ziren. Ez zuen sinetsi. Orduan, Erregeek galdetu zioten beraiekin opariak banatzera joan nahi al zuen eta neskak baietz esan zuen. Erregeek, berak eskatu zuen zuhaitza ekarri zioten. Zuhaitza jartzen lagundu zioten. Eta berriro ere opariak banatzen segitu zuten eta hori izan zen Anaren Gabonik politena eta zoriontsuena.

  58. Ander Insausti dio

    Abenduak 24a, Olentzero, oso egun espezala da eta denak etxean afari izugarria egiten dute jende osoak, leku guztietan, ospatzen ditu Gabonak. Azkoitian Erregeen desfilea Santa Klaratik hasten da eta plaza Baldatik eliza atarira ailegatzen da, handik Plazarain. Gero Erregeak udaletxeko balkoira irtetzen dira eta eskuarekin kaso egiten dute eta karameloak botatzen dituzte.

  59. Xabier Albizuri dio

    Teknologia berri berriak
    Errege mago hauenak
    play stationa ta portatila
    eta mugikor taktilak
    Olentzerotan eska itzazu
    munduko gauza onenak
    Gabonzaharretan bota itzazu
    munduko traka guztiak

  60. Julen Aranbarri dio

    Eguberri zoriontsuenak. Bazen behin Irati izeneko zazpi urteko neskato txiki bat. Berak Gabonak asko maite zituen. 24ko gauean Olentzero etortzen zen. Berak opari asko eskatzen zituen, baina ezin zen horrela izan, zeren bere gurasoak ekonomiko gaizki zeuden. Berak ez zekien oraindik Olentzero errealitatean gurasoak zirela. Gau horretan oso urduri oheratu zen. Hurrengo goizean egongelara joan eta opari bakarra zegoen, panpintxo bat. Bera oso triste jarri zen eta bere gurasoak ere, hori ikustean, gaizki sentitu ziren. Hori zela eta, Olentzero eta Erregeen sekretua kontatzea erabaki zuten eta baita ere beraien ekonomia arazoak. Irati horretaz konturatzean, harrituta geratu zen, baina denbora gutxira gurasoen lekuan jarri eta Iratik esan zien gurasoei berdin zitzaiola opariarena, gehien axola zitzaiona Eguberriak beraiekin pasatzea zela eta arazoez ahaztea festa egun hauetan. Iratik bizitzako Eguberri zoriontsuenak pasatu zituen, opari gutxi izan arren.

  61. Maite Aretxabaleta dio

    Bazen behin batean, herri txiki batean Aitor izeneko mutil txiki bat. Gabon garaia zen eta Aitorren ama gaixotu egin zen. Bere ama nahiko larri zegoen, oso nekatuta igarotzen zituen egunak eta baita ohean pasatu ere. Aitorrek 8 urte zituen arren, Errege magoak ikustera joan zenean, haiei ama sendatzea nahi zuela esan zien; ez zuela nahi oparirik; horren ordez ama sendatzea nahi zuela. Aitorrek Gabon horietan ez zuen oparirik eskatu, ekarri zioten arren. Gainera ama zaintzen igarotzen zituen egunak, amaz arduratzen eta honi egunero zer moduz zegoen galdetzen zion. Aitorrek amari eskaini zizkion bere Gabon guztiak, eta azkenean bere ama sendatu egin zen. Hori da Gabonetako benetako espiritua. Familiarekin pasatzea eta horietaz arduratzea.

  62. Xuban Badiola dio

    Zer esango dut ba nik Eguberriei buruz? Eguberriak Jesus gertuen sentitzen dudan egunetariko bat da. Askok Eguberriak opariak hartzeko bakarrik direla uste dute, baina nire ustez, hori baino askoz gehiago dira: Jesusek guregatik egin duen guztia eskertzeko eta hausnarketa sakon bat egiteko balio dute Eguberriek. Baita ere Jesus jaio zela ospatzeko ere. Gabonak familia-giroan pasatu behar dira, eta ez lagunekin, lagunak gero ere hor egongo dira. Amaitzeko aipatu nahiko nuke eguberriak familiarekin ondo pasatzeko direla, baina Jesusekin ahaztu gabe!!!
    ONDO PASATU EGUBERRIAK!!!!!

  63. Nazaret Hidalgo dio

    Gabonak iristen ari ziren, ume guztiak pozik zeuden, guztiak bat ezik. Ume honen familia bananduta zegoen, ez zuten harreman ona amaren eta aitaren familien artean. Horregatik Gabonak aita eta amarekin bakarrik pasatzen zituen beti, eta amaren edo aitaren familiako norbaitek hots egiten zuenean, ez zuen familia osoa zoriontzen Gabon gauez, bakarrik bere familiakoak, eta horrek oso triste jartzen zuen umea. Urte zahar eguna iritsi baino lehen bi familietakoekin hitz egitea erabaki zuen umeak, Gabonak familian pasatzeko zirela baitzekien, guztiak batera eta pozik. Bi familiei ideia hori esan zien eta Gabon horiek eta ondorengo guztiak batera pasatu zituzten.

  64. Sara Arambarri dio

    Kaleko eguberriak. Urtero, Eguberriak iristen direnean, jendeak opariak erosten ditu, sekulako janari mordoa, etxean zehar jartzeko apaingarriak… eta enpresa handiek diru kopuru ikaragarria irabazten dute horren kontura. Publizitatea dela-eta, Eguberrien benetako zentzua galtzen ari gara urteak igaro ahala, eta badirudi inporta duen gauza bakarrenetarikoa, ahal den opari gehien jasotzea edo ahal den bazkari edo afaririk ikaragarriena egitea dela. Hala ere, gauzek ez dira honela izaten guztientzat, onerako edo txarrerako.
    Lidia umezurtz bat zen, kalean bizi zen, bakarrik edo batzuetan herrian zehar zeuden beste kaleko pertsonekin batera. Urtero, eguberria iristen zenean, jende mordoa ikusten zuen opariak erosten, supermerkatura joaten… eta jende askok hura kritikatzen zuen arren, beraiek ez zeukatelako horrelako ezer eta kalean bizi zirelako, Lidiari ikaragarri gustatzen zitzaion Eguberri garaia. Eguberri guztietan, proposamen bat egiten zion bere buruari eta urte hartako proposamena bere ingurukoei laguntzea zen, eta hura betetzeko irrikaz zegoen.
    Egun gutxi falta ziren 24a iristeko eta oraindik jendea azkeneko erosketak egiten ari zen; eta Lidia eta bere “kalekideak” jendeari laguntza apur bat eskatzen ibili ziren arren, bazirudien jendeak ez zituela ikusten. Urteko garai horietan, zortea dugunok, ez gara konturatzen inguruko gauza txarrez eta guretzat eta gure ingurukoentzat gauzarik onenak nahi ditugula-eta, ez gara beste ezertaz arduratzen. Ordu asko egon behar izan zuten kalean, hotza pasatzen, eta azkenean Lidia bakarrik geratu zen, gainerakoak haserre eta nazkatuta joan egin baitziren. Gaua bertan zen, eta Lidiak ez zeukan nora joan, orduan, diru eske egon zen koska hartan bertan geratzea besterik ez zuen.
    Halako batean, adineko emakume bat igaro zen, poltsaz gainezka, ibiltzea ere kostatu egiten zitzaion. Lidiak emakumearen ezintasuna ikusita, emakumeari laguntzea erabaki zuen; eta honek Lidiaren laguntza begi txarrekin hartu zuen arren, besterik ezin zuen egin eta neskak etxeraino lagundu zion. Emakumea etxera sartu zen, eta ez zion Lidiari “eskerrik asko” esan edo agur egin ere. Hala ere, Lidiari irribarrea marraztu zitzaion aurpegian, izan ere, emakume hark bere lana estimatu ez zuen arren, bere proposamena bete zuen, besteei laguntzea.

  65. Joseba Orodea dio

    Bazen behin Don Manuel. Bere familia oso kristaua zen eta bera ere bai. Gabonak iritsi zirenean, Don Manuel oso gustura jarri zen, orduantxe baizen Jesus gertuen sumatzen zuen aldia. Gainera opariak jasotzen zituen eta familiarekin egon, baina Lesakan Eguberrietan behartsuei opariak egiteko kanpaina bat zegoen. Eta Don Manuelek pentsatu zuen berari egindako opariak behartsuei ematea. Eta halaxe egin zuen Abenduaren 25ean Olentzeroren oparia jaso ondoren, korrika joan zen behartsuei ematera eta inoiz baino hobeto sentitu zen. Handik aurrera urtero egin zuen berdina.

  66. Irati Astigarraga dio

    Bazen behin Juan Martin izeneko mutiko bat. Bera duela gutxi iritsi da Portugaletik, baina gurasoak oraindik ezin dira itzuli, zeren eta familiako arazo bat dute, baina Martintxori Eguberrietarako itzuliko zirela esan zioten. Baina egunak joan eta egunak etorri, egunak tristeago pasatzen zituen mutil gaixoak… eta bururatu zitzaion izeba eta osabari deitzea. Martintxo honela hasi zitzaion kontatzen izebari gertatutakoa:
    “Amona Josefina oso gaxorik jarri zen joan den astean, eta orduan Portugalera joan beharra izan genuen, ikasketak alde batera utzi eta joan ginen. Amak esan zuen aste bat baino gutxiago pasatuko genuela, baina bi aste pasa eta amari esan nion itzuli egin behar nuela, baina amak esan zidan ez dakitela Gabonetarako iritsiko diren, baina nik esan nion baietz, mesedez etortzeko … Gabonak familiarekin pasatzeko direla eta eta ez nuela bakarrik pasatu nahi. Orduan amak esan zidan izeba-osabak han egongo zirela eta zuen etxera joateko Gabonak pasatzera… Baina nik neure gurasoekin igaro nahi ditut Eguberriak, normala den bezala. Arratsean deitu diot amari eta amonarengatik galdetu diot eta esan dit lehen bezala dagoela eta medikuek esan diotela ez daukala bizi itxaropenik, edozein momentutan hil daitekeela, bere egoera oso larria dela, oso gaixorik dagoela.
    Duela gutxi joan naiz ikastetxeko elizara eta Jaungoikoari eskatu diot Gabonak amonarekin eta nire gurasoekin igaro nahi nituela… Nik mirarietan sinisten dudalako bakarrik eta amonarengatik ere bai… Amona oso gaxorik zegoela edo dagoela entzuteak oso triste jartzen nau eta orduan egunero egunero joan ohi naiz elizara Jaungoikoarekin hitz egitera edo mesede bat eskatzera. Itzultzen naizen bakoitzean, amak deitzen dit eta egunero egoten naiz amarekin hitz egiten eta esan dit amona hobeto dagoela eta gure etxera etorriko dela Gabonak pasatzera…

    eta hortik aurrera gabonak igaro eta amona aste batzuetara hil egin zen. baian Martintxoren ametsa edo ilusioak bete egin ziren. ala bazan eta ez bazan sar dadila Axkottiko plazan.

  67. Aitor Arribas dio

    Bazen behin Azkoitiko herrian Mikel izeneko mutil txiki bat. Gabonak iritsi ziren eta ikaragarrizko gogoa zuen Olentzeroren opariak jasotzeko. Berak Olentzerori bideojoko bat eskatu zion eta joko horren zain zegoen. Mikel hain urduri zegoenez, azkar esnatu zen eta bertan zuen Olentzeroren oparia, baina ez zegoen berak eskatu zuen bideojokoa, arropa pixka bat eta muineko batzuk laga zizkion. Orduan, momentu horretan, negarrez hasi zen esanez: “Olentzerok ez dit ekarri nik nahi nuen bideojokoa!” Orduan Mikelentzat Olentzero ez zen existitzen eta esan zuen hurrengo urtean ez ziola gutunik idatziko. Hurrungo urtea iritsi zen eta ez zuen ezer idatzi, baina urte horretan iritsi zitzaizkion lehengo urtean nahi zuen bideojokoa eta urte horretan nahi zituen gauza guztiak iritsi zitzaizkion.
    Azkenean Mikelek ahaztu zuen Olentzerok egin zuena eta hortik aurrera beti idatziko zion gutun bat Olentzerori.

  68. Maite Alberdi dio

    Baliteke oraindik ez jakitea inork Eguberrien benetako zentzua, baliteke oraindik munduan jende ugarik Eguberriak egun materialistatzat hartzea soilik, hain zuzen ere. Hauxe da Iratiren istorioa.
    Irati neskato alai eta polita zen, bere lagunen laguna, denek asko maite zuten. Bere gurasoak oso aberatsak ziren, beraz, nahi zuen guztia zeukan. Urtero irrikitan egoten zen Gabonak iristeko, opariak zirela eta. Baina aurten, Iratik, nahi zuen dena zuenez, ez zekien zer eskatu… Agian guri, sinestezina egingo zaigu, oriandik ere badaudelako ezer jasotzen ez dutenak ere. Iratiren lagunak irrikitan zeuden, Iratik berriz, beste edozein egun bezela hartzen zituen. Denetik zuen bai, baino bera ez zen guztiz betea sentitzen, ez zegoen pozik, eta ez zuen ulertzen horren zergatia.
    Biharamunean, Iratiren aitak lana zuela jakinarazi zuen etxean egun horietan, eta beraz, kanpora joan beharra zuela. Amak berriz, desfile bat muntatu behar zuela eta berak ere ezingo zuela. Irati, hori zela eta, Aneren etxera joan zen Eguberriak igarotzera.
    Ez zeuden opari asko, ezta kabiar eta mariskorik ere, haien etxeko zuhaitza ez zen Iratirena bezalako handia eta hain kolore biziz apaindutakoa. Baina betea sentitzen zen, ikusten zuen Ane aitarekin, amarekin, aiton-amonekin solasean… eta ohartu zen, zein zoriontsua zen Ane. Inbidia pixkat sentitzen zuen, eta ulertu zuen Eguberrien benetako zentzua. Bertan eman zioten oparirik politena eta ederrena, familia giro polit bat izan zen. Azken finean, ulertu zuen eguberrien zentzua. Eta honelaxe esan zuen etxean:
    “Ama, aita; badakizue zein izango zen mundu honetako oparirik onena? Zuek etxean geratzea, aiton-amonei, lengusu-lengusinei….DENEI! hots egitea, eta denok batera egotea, afaltzea, disfrutatzea”. Hauxe da benetako eguberrien zentzua.

  69. David Ferreira dio

    Bazen behin Jesus izeneko ume bat, Belenen jaio zen. Gero ama eta aitarekin Jerusalemera joan zen eta han oso ospetsua bihurtu zen, profeta zelako. Ondoren 12 apostolu topatu zituen eta arrantza egiten hasi ziren, baina apostolu batek salatu egin zuen Herodes aurrean, eta orduan hil egin zuten.

  70. Leire Etxeberria dio

    Bazen behin, herri txiki batean, dena nahi zuen neska txiki bat. Bere Erregeen karta amaiezina zen. Inguruko jendeari ikusten zion guztia eskatzen zuen. Urtero opari mordoa jasotzen zuen baina segituan aspertzen zen jolas guztiekin eta segituan hasten zen hurrengo urterako karta idazten.
    2009ko Gabonak iristear zeudela, neskatxak notizia txar bat jaso zuen. Bere ama larri zegoen eta segituan bihotz bat behar zuen transplantea egiteko, bestela hil egingo zen. Umeak idatzita zeukan karta puskatu eta beste bat idatzi zuen:”Lagundu, Errege maiteok, nire amak bihotz bat behar du”. Egunero joaten zen ospitalera bisitatzera eta egun gogorrak pasa zituen, baina ez zuen esperantzarik galtzen bihotza ekarriko ziotela.
    Iritsi zen urtarrilaren 6a eta umea eskatutakoaren zain zegoen. Gaueko 12ak aldera etxean telefonoa deika hasi zen. Korrika joan zen eta esan zioten amari trasplantea egin ziotela eta dena ondo atera zela. Orduan konturatu zen bizian jaso zuen oparirik onena zela, bere ama.

  71. Borja Zubizarreta dio

    Behin batean, Olentzero menditik behera zetorrela, bidean otso handi bat agertu zitzaion. Olentzero ez zen beldurtu, baina bat batean hiru otso gehiago agertu ziren. Oraingoan Olentzero beldurtu egin zen eta korrika hasi zen mendian bera, ilunpean.
    Baserri batera heldu zen, aldaba jo eta bederatzi urteko ume batek atea ireki zuen. Umea harrituta gelditu zen eta esan zion ea bera Olentzero al zen. Berak baietz esan zion.
    Orduan Olentzero barrura sartu zen. Kafe eder bat jarri zion umeak Olentzerori eta honek zortzi opari handi eman zizkion.
    Hurrengo egunean Olertzero beste etxeetara joan zen oso pozik!

  72. Eider Etxaniz dio

    Bazen behin mutiko txiki bat Jesus izenekoa, oso triste bizi zena: ez zeukan lagunik, oso bakarrik sentitzen zen; eskolan bere ikaskideek oso gaizki tratatzen zuten, kanpotarra zelako. Baina egun batean eskolatik irten zenean, beste mutil txiki bat ikusi zuen bakar bakarrik, eta berarengana hurbildu zen. Galdetu zion ea zer pasatzen zitzaion. Besteak erantzun zion kaleko ume bat zela, hau da, ez zeukala ez etxerik, ez gurasorik, eta gutxiago lagunik. Orduan Jesusek mutikoari galdetu zion ea nahi al zuen bere etxera joatea bazkaltzera, eta besteak baietza eman zion. Etxera iritsi zirenean, Jesusen ama eta aita gabonetako afaria prestatzen ari ziren, eta ikusi zutenean mutiko berri hori, hasieran arraro erreakzionatu zuten, baina Jesusek esan zienean mutikoa bakarrik zegoela, etxean hartu zuten. Jesusen familia ez zen oso aberatsa, baina gustu handiz hartu zuten laguna. Azkenean, familiak mutikoa adoptatu zuen.

  73. Mar Leal dio

    Bazen behin Amaia izeneko neska bat, Euskal Herriko herri txiki baten bizi zen, Azkoitian alegia.
    Amaia oso familia behartsu batetik zetorren, eta zorigaitz ugari gertatu zitzaizkion eta batez ere Gabonetan. Gabonak iristen zirenean bere gelako guztiek erregalo pila bat jasotzen zuten, baina berak ez. Horregatik Gabonetan ez zuen sinisten.
    Behin eskolan zegoenean, irakasle batek Gabonei buruz ipuin bat egitea eskatu zieten, baina berak ez zuen egin nahi. Gelakide guztiak irrikaz egiten ari ziren ipuina baina Amaia ez. Denbora pasa ahala Abenduaren 25a iritsi zen eta urtero bezala bere familiarekin elkartzen ziren. Afaldu egin zuten, telebista ikusi zuten, jolas egin zuten… oso gustura egon zen. Amaiaren lehengusuak eta bera kalera irten ziren elurrarekin jolastea eta jolasten ari ziren bitartean, oso gizon arraroa ikusi zuten, Olentzero izena omen zuen. Amaiak bazekien zein zen gizon hori eta harrituta geratu zen, berak pentsatu izan zuen beti Olentzero ez zela existitzen. Denbora asko igaro zuten Olentzerorekin eta Amaiak erregalo bakarra eskatu zuen, ikusteko gizon hori benetan Olentzero zela.
    Hurrengo egunean jaiki zirenean, gurasoak sukaldean zeuden poz-pozik, aitak lana topatu zuela esanez. Hortik aurrera Amaia eta bere lehengusuak Gabonetan sinisten zuten, eta eskolan oso lan bikaina egin zuen.

  74. Jon Juaristi dio

    Gabonetan guztiok
    biltzen gara etxean
    afaria eginda
    hasteko kantuan
    Jesus ere gurekin
    han mahai inguruan
    denok eskatzen dugu
    bakea munduan.

  75. Mikel Larrañaga dio

    Gabon gaba, urtean bakarra
    familia osoa bilduta egoten gara
    alde batera uzten ditugu arazoak
    poztasuna da nabari elkartean
    umeak, umeak oparien zain
    ta helduak umeen alaitasunaz blai.
    Kristauentzat egun ahaztezina dena,
    batzuentzat ez da hain ona.
    Kalean jendea gaizki ari da pasatzen
    munduaren eskaria guzti ori konpontzea!!!!

  76. Iker Juaristi dio

    Sagutxo txiki
    Bazen behin sagutxo txiki bat bere familian Gabonak ospatzen ez zirenak eta ondorioz, ez zekien zer ziren. Bere lagun guztiek ospatzen zituzten eta berak ere ospatu nahi zituen. Egun batean bere lagun baten etxera joan zen eta afaltzen ari zirela sagutxo txikik galdetu zion: Zer dira Gabonak? Ba Jesusengatik ditugu batik bat eta hori eskertu beharra dugu. Sagutxo, orain ba al dakizu zergatik ospatzen diren Gabonak? Bai, mila esker eta Gabon onak pasa zuek guztiok, agur, bai eta espero dut hau jakin eta gero zu eta zure familia Gabonak ospatzen hasiko zaretela. Horixe baietz.

  77. Naiara Romatet dio

    Gabon haietan urtero bezala haur guztiak ilusionaturik zeuden. Baina guztien ilusioa ez zen berdina.
    Neskato bati irakasleak galdetu zion:
    – Zuri zergatik gustatzen zaizkizu Gabonak?
    – Ba begira, niri ikaragarri guztatzen zaizkit, opari ugari egiten dizkidatelako, oporretan nagoelako eta gainera inoz baino hobeto jaten dugulako. Badakit guztiek ez daukatela hau, eta ez dut ulertzen horiek zergaitik pozten diren hainbeste.
    Irakasleak hau entzun ondoren, ez zuen bi aldiz pentzatu eta umezurztegi batera eraman zuen.
    – Begira haur hauek, hauek ez dute ez oporrik, ez otordu ikaragarririk, ezta oparirik ere. Baina hala ere zu baino ilusio gehiago dute.
    – Eta zergatik?
    – Galdeiozu baten bati.
    Irakaslearen esana betez, mutiko batengana hurbildu zen.
    – Zuri zergaitik guztatzen zaizkizu Gabonak?
    – Mundu guztiari bezala, Jesusen urteurrena ospatuko dugulako. Urte osoko festarik ederrena da. Gainera gure urruneko familiartekoak etortzen dira. Ulertzen?
    – Bai, noski
    Irakaslearengana hurbildu zen esanez: “Orain ulertzen dut zergaitik diren ni baino zoriontsuagoak”.

  78. Maider Urdampilleta dio

    Abenduaren 25a zen, Donostian bizi zen familia harentzat egun berezia. Dena prest zeukaten afari ahaztezina izateko: argiak jarrita zeuden, janari goxoa erosita zeukaten… Gaueko 9ak zirenean, familiaren bizilagunak etxera hurbiltzen hasi ziren. 21:45tan, baten batek tinbrea jo zuen. Aitak atea zabaldu zuenean, 7 urteko ume txiki bat topatu zuen. Galdetu zion zer egiten zuen bertan, eta hauxe erantzun zion: “Kalean bizi naiz, bakarrik. Eta zure etxe barruan hainbeste argi eta hainbeste jende ikusi dudanean, zuekin egun berezi hau pasatzeko gogoa sartu zait.” Aitak, harrituta, sartzeko esan zion, beste pertsona batentzat janaria soberan zeukatelako.
    Familia horrentzat egun berezia izan zen, urtero bezala. Baina ume harentzat egun ahaztezina izan zen, errepika ezina.

  79. Moises Etxeberria dio

    Bazen behin ume bat nahi zituen opari guztiak jasotzen zituena. Herri berean beste mutiko bat bizi zen, urtean bi opari bakarrik jasotzen zituena, bere urtetan eta Erregeenak. Behin ume aberatsa oparirik gabe gelditu zen eta pobreak beti bezela bi opari jaso zituen. Ume aberatsa negar batean aitarena joan zen kontaztera ez zuela oparirik jaso eta aitak esan zion Erregeek lan asko zutea eta ezin izan ziotela ezer utzi. Kalera irten zen eta ume pobrea ikusi zuen kamioi txiki batekin jolasean eta galdetu zion: Erregeek ekarri al dizute? Eta umeak: Bai. Zuri ze ekarri dizute? Ezer ez. Ume aberatsak ikusi zuen ume pobrearen ilusioak gehiago balio zuela.

  80. Ander Pastrian dio

    Nik esango nuke jendeak Gabonak ez dituela erlijiosotzat hartzen, baizik eta opariengatik bakarrik ospatzen dute eta afari handiak egiteko, baina jakinarazi nahi nieke Gabonak batiz bat ondo pasatzeko eta batez ere urtero familia osoarekin elkartzeko izaten direla, eta baita ere ospakizun erlijiosotzat hartzen du jendeak.
    Nik ezagutzen dudan istorio batek honela dio: Behin Gabonetan Beñat izeneko mutiko bat irrika handiarekin zegoen bere opariak jazotzeko eta bere ama, Pili arratsalde horretan joan zen bere semetxoari opariak ekartzera, baina etxerako bidean istripua izan zuen!!! Zorionez, bizirik irten zen, baina larri ibili zen eta orduan Beñat ohartu zenean bere ama gaizki zegoela, segituan ospitalera joan zen. Ikusi zuenean bere ama ondo zegoela, lasaitu ederra hartu zuen eta amak esan zion opariak puskatuta geratu zirela kotxean, orduan Beñatek esan zion berdin zirela opariak, bera ondo zegoela eta Gabonak berarekin pasako zituela behintzat.
    Horrekin nahi dudana esan da familia askoz garrantzitsuagoa dela opariak baino, askotan hortaz ohartzen ez bagara ere.

  81. Imanol Saenz dio

    Orain dela urte batzuk, Gabonak heltzear zeudela, ume asko ilusioz beterik zeuden Olentzero eta Erregeak ikusiko zituztelako eta gainera opariak izango zituztelako.
    Eskolan denei galdera bera egiten zieten irakasleek “Zer nahi duzu zuk Gabonetan?” eta ume guztiek erantzun antzekoa ematen zuten “Erregaluk!!!”. Hala ere, bazegoen mutil bat sekula Gabonak ospatu ez zituena eta ez zeukan batere ilusiorik. Bere etxean Gabonak ez ziren existitzen: ez zen familia biltzen, ez zen ez apaingarririk ez oparirik egoten…
    Hurrengo egunean, bere ohean zegoela, ametsetan Jesus ikusi zuen eta hark erakutsi zion nola ospatu bere etxean Gabonak. Oso pobreak zirenez, bere lagunei esker erosi zuten etxerako estufa eta halako poza hartu zuten,… urtero ospatu zituzten Gabonak eta urte hartan loteria tokatu zitzaien milioi bat eurorekin ondo bizitzeko.

  82. Ainhoa Iturbe dio

    Orain dela urte asko, herrialde batean ume txiki polit bat jaio zen. Umeari Juan izena jarri zioten.
    Juanek bi urte zituela, ordea, bere gurasoak kotxe istripu baten hil ziren. Juan oso txikia zenez, ez zuen ezer ulertu. Heldu egin zenean, ordea, bere gurasoen falta nabaritzen zuen eta bere buruari galdetzen zion zergatik hil ziren bere gurasoak. Erantzun horren bila eliza batera joan zen. Bertako apaizarekin hitz egiten hasi zen eta bere galdera planteatu zion. Apaizak hau esan zion.
    “Jainkoak bere ondoan pertsona onak nahi ditu eta zure gurasoak oso pertsona onak ziren eta Jainkoak pentsatu zuen bere alboan egoteak on egingo ziela, zeren eta horrela bazekien ez zizutela zuri bakarrik lagunduko, baita ere mundu osoko pertsonei eta bereziki haurrei.”
    Juanek ulertu zuen bere gurasoek ez zutela nahi bera bakarrik geratzea, baina ulertu zuen baita ere bera ez zela haur bakarra munduan, eta beste haurrek ere gurasoen maitasuna behar dutela eta bere aitak eta amak munduko haur denei maitasuna ematen dietela.

  83. Sara Godoy dio

    Lukaren gabonetako poza. Bazen behin Luka izeneko mutiko bat. Lukak 14 urte zituen eta irakurtzea gustuko zuen. Ez zuen batere gustuko jendearekin komunikatzea. Hainbeste irakurtzen zuenez, bere munduan zegoen egun osoa eta imajinazio handiegia zuen.
    Egun batean, neguan, Luka irakurtzen ari zenean, mutil bat agertu zitzaion bere aurrran, mutila gaztea zen. Eta hitz egiten hasi ziren:
    -Kaixo, Luka.
    -Zu nor zara? Eta nola dakizu nire izena?
    -Nik zure bizitza guztia dakit eta zuri laguntzera nator.
    -Laguntzera? Nik ez dut laguntza beharrik, ni ondo nago. Eta orain joan zaitez eta utz nazazu bakean!
    -Ez, zuri lagundu arte ez naiz joango.
    -Baina, nola pentsatzen duzu niri laguntzea?
    -Negua da, Gabonak laster dira eta umeak kalean daude pozik eta abesten, eta zu ez, zergatik?
    -Ez dudalako nahi, ez zait gustatzen jendearekin hitz egitea, nahiago dut hemen etxean irakurtzen geratu.
    -Etor zaitez nirekin eta gauza batzuk erakutsiko dizkizut.

    Luka mutil horrekin joan zen kalera, inoiz ikusigabeko kale arraro batera.
    -Nora ekarri nauzu?
    -Begiratu horra.

    Umeak zeuden, jolasten, abesten,… Lukak, umeak ikusterakoan, pentsatu zuen mutil horrek arrazoia zuela eta hau esan zion:
    -Bai,arrazoia duzu,mutiko horiekin joango naiz jolastera.

    Mutilak irribare bat egin zuen eta Lukak esan zuen:
    -Aizu, ez dakit nor zaren baina, eskerrik asko.
    -Ez horregatik Luka.

    Hortik aurrera Luka kalera irten eta gehiago erlazionatu zen. Eta horrela Lukak Gabonak pozik pasa zituen.

  84. Josu Joaristi dio

    Errege galdua. Jesus jaiotzera zihoan eta hiru erregeak bidean ziren. Basamortura iritzi ziren, bertan gaua pasatzea erabakitu zuten. Bertan jende asko ezagutu zuten, horietako asko umeak ziren. Lotara zihoaztela, aingeru bat ikusi zuten beraiei abisatuz izarrari jarraitzeko. Hurrengo egunean hiru erregek Belenera bidea hartu zuten, basamortuan zindoaztela erregetako bat basamortuko zulo batera erori zen. Beste erregek larriturik laguntzera joan ziren, ordea ez zuten lortu, gaua erori zenean erregeek lo hartu zuten, eta Jainkoak ikusirik egun osoan lagunari laguntzen saiatzen ari zirela, oso triste eta larriturik, erregea zulotik atera zuen eta egun horretan galdutako distantzia berreskuratu zuen. Eta badakizue hemendik aurreko istorioa.
    Ondo pasa Gabonak.

  85. Alazne Moreno dio

    Bazen behin Elliot izeneko mutil gazte bat. 14 urte zituen eta herri txiki baten bizi zen. Bertako biztanleak maitagarriak ziren. Guztiek zuten begiko Elliot. Gabon egunean herriko guztiak elkartzen ziren plazan familia afaria eta gero. Bertan urtean zehar eginiko gauzak paper batean idazten zituzten eta udaletxean gordetzen zituzten kaxa batean. Beste paper batean urtean zehar eginiko gauza txarrak idazten zituzten eta erre egiten zituzten.
    Gabon eguna iritsi zen eta gure gazteak gogo handia zuen gaua ailegatzeko. Bere familiako gehienak bere etxera zetozen afaltzera eta ongi pasatuko zuela pentsatzen zuen. Bere amak oso afari goxoa prestatu zuen.
    Gaueko 9ak ailegatu zirenean bere familiakoak ailegatu ziren. Oso afari berezia izan zen. Beraien artean oso ongi ematen ziren eta zoragarri pasatu zuten. Gero guztiak herriko plazara joan ziren. Han zeuden bere herriko beste pertsona guztiak. Gabonei buruzko zoriontasunak eman eta gero guztiei paper bat eman zien. Bertan Elliotek hauxe idatzi zuen: Aurten familia guztiarekin afari bikaina izan dut eta guztiekin ondo eman naiz.
    Alkateak pertsona guztien paperak bildu zituenean guztiak kaxa baten sartu zituen eta udaletxera eraman zituen. Gero beste batzuk hartu zituzten eta bertan gauza txarrak idatzi zituzten. Elliotek hutsik laga zuen. Bere ustez, gauza txarrak gogoratzea txarra zen eta horregatik ez zuen ezertxo ere idatzi. Bere benetako Gabonen zentzua ez zen bakarrik ongi pasatzea, opariak… familiarekin ondo egotea. Baizik eta bere gauza onenak errepikatzea nahi zuen, baina alde berean ez zuen nahi gauza txarrak gogoratzea. Bazekien zer egin zuen gaizki eta zer ez, beraz, berriro ez errepikatzen saiatuko zen. Gabonetan Jesusen jaiotza ospatzen da eta Elliotek bere gauza onekin lotzen du. Bere pertsona hobea izateko gogoarekin.

  86. Xabier Irizar dio

    Bazen behin Mikel izeneko mutil bat. Bera Azkoitian bizi zen eta oso txintxoa zen eta inoiz ez zuen gezurrik esaten. Egun batean, 2010eko abenduaren 31n, familiarekin 2010eko azken eguna ospatzen ari zen. Gauean ospatzen ari zirela aitari esan zion urte berri honetan opari asko nahi zituela eta Erregeei gauza asko eskatu zizkion.
    Aitak brometan esan zion ez zela ondo portatu eta ez zuela oparirik jasoko. Mikel haserretu egin zen eta esan zion nahiago zuela Gabonak bakarrik pasatu berarekin pasatu baino eta ohera joan zen.
    Gero ohean zegoela Jainkoa agertu zitzaion eta Jainkoak esan zion bere aita brometan ari zela eta berriro ospatzera itzultzeko. Mikelek ondo pentsatu zuen eta berriz familiarekin ospatzera joan zen. Urte berriko ura edan zuten eta denek oso ondo pasatu zuten. Eta urte berriko urtarrilaren 6an Mikelek opari asko jaso zituen.
    Eta opor guztiak amaitzean bezala, Mikelek eskolara hasi behar zuen eta zer opari jaso zituen kontatzen ibili zen bere lagunei.

  87. Aitor Madrazo dio

    Abenduaren 24a da eta nire familia osoa nire etxera dator afaltzera eta urtero bezala nik eta nire amak preparatu beharko digu mahaia, eta janaria aitak preparatuko du.
    Denok afarirako gogo handiarekin gaude, eta baita ere goizerako Olentzero etortzen delako, eta ume guztiak oparien zain egoten dira. Egun berezia izaten da denontzat eta Gabonak heltzen ari dira.

  88. Iban Zubizarreta dio

    Bazen behin mutiko oso zintzo bat. Behin batean zentro komertzial batera joan zen lagunekin. Bertan bere lagun batek ordenagailurako joko bat bere txamarran sartu zuen, besteak berriz, bere neguko txapelean futboleko baloi bat sartu zuen eta mutikoak berriz, play stationa lapurtu zuen, baina zentro komertzialetik irteterakoan zaindariak aurkitu egin zuen bere sabelean play-a ezkutatuta.
    Orduan esan zion ez zela gehiago sartuko zentro honetara eta mutikoa goibel etxera joan zen. Familiak esan zion argazkia ateratzera joan behar zutela zentro komertzialera eta joan zirenean bertakoak berriz aurkitu zuen hor barruan mutikoa, baina familiak ez zekien lapurtu egin zuela eta orduan mutikoarengana joan eta esan zion zer egiten zuen hor. Mutikoa negarrez hasi eta amarengana joan zen, orduan esan zion zer gertatu zen aurreko larunbatean. Mutikoak damutu egin zela esan zion amari, baina hala ere ama triste etxera joan zen, ez zuelako uste hori egin zuenik.
    Azkenean familia haserretu zen mutikoarekin eta Santa Klausen eguna hurbildu zen. Esnatu zenean, zuhaitz alboan familia osoa berari abesten ari ziren eta gainera play stationa oparitu zion familiak mutikoari; baina ikatz pixka bat ere merezi izan zuen opari gisa.

    Gabonak hurbil dira
    Euskal Herrira
    pozez eta kontentuz
    ondo pasatzera
    hemen ez gaude denok
    batzuk falta dira
    goazen behingoz guztiok
    presoak askatzera

  89. Jon Urresti dio

    Bazen behin mutil Afrikar bat adoptatuta, Azkoitian bizi zena. Berarentzat Azkoitira etorri zenetik gauza guztiak aldatu ziren eta lagun berriak egin zituen. Urtero bezala Gabonak ailegatzen ziren, mutikoak oraintxe 6 urte bete zituen eta Erregeak zein ziren ez zekien. Bera oso zintzoa zen, ez zen berekoia eta gauzak partekatzea gustatzen zitzaion. Gauean pentsatzen jartzen zen, ea nola egongo ote ziren Afrikako umeak, etxerik ez dutenak, egunean euro batera ez direnak iristen .
    Gabonetan mutiko honek gauza gutxi eskatzen zizkien Erregeei eta bere Azkoitiko familiarekin ospatzen zuten. Urteak pasatzen ziren eta mutikoa gizon izatera iritsi zen. Gabonetan berak gauza bat antolatu zuen Afrikako umeen alde. Hau da, jendeak etxean abandonatutako jostailuak, behar ez zituenak, bere etxera eraman eta berak merkantzian Afrikara eramango zituen. Gabonetan afrikar umeei oparitzeko. Hau izan zen bere ametsa, eta gainera, ametsa bete egin zen.

    Gabon zoriontsuak
    direla gainean
    gozo gauza asko jan da
    bapo betetzean
    elizara joan da
    eguberrietan
    ondo pasa ditzagun
    famili artean

  90. Aroa Murillo dio

    Gabonetako oparirik politena. Bazen behin hamalau urteko ume bat Txomin izena zuena. Bere familia txiroa zen. Hala ere berari hori ez zitzaion axola; berarentzat garrantzitsuena bere familiarekin egotea zen. Gabonak ailegatzearren zeuden eta Txomini asko gustatzen zitzaizkion, bere familia osoa mahaian esertzen zelako eta janari pixka bat gehiago egoten zelako mahai gainean. Txominek Olentzerori ez zion oparirik eskatzen, bazekielako bere gurasoak egiten zizkiotelako opariak. Beti esaten zuen nahi zuen bakarra familia osoarekin batera egotea zela.
    Baina beraien herrian familia aberats bat zegoen eta oso eskuzabala zen. Konturatu zenean familia aberats hori Txominek eta bere familiak ez zutela jaten asko Gabonetan eta oparirik ez zutela edukitzen, beraien etxera gonbidatu zituzten jatera eta Txominek opari asko eduki zituen Olentzerotan. Azkenean Txomin eta bere familia aberats horien etxean geratu ziren bizitzen betirako. Txominen aitari lana eman zioten eta betirako bizi izan ziren pozik.

  91. joanes balenciaga dio

    Gabon zorigaitzekoak.
    Ni ume normal bat naiz. Baina kontatuko dudana ez da nire Gabonei buruz, baizik eta Afrikako ume pobre ezer gabe bati buruz idatziko dut. Bere izena Apuh da. Bera Kiouan bizi da eta ez du familiarik.
    Bera penagarri bizi da, berak egindako txabola batean, arbola batean eta gainera erori beharrean dago eta beldurrez egoten da bere etxean. Berak badaki bi lagun igotzen badira etxe gainera, erori egingo dela etxea..
    Berak Gabonak bizi egiten ditu, lehengo urterarte bere gurasoek erregaloak jartzen baitzizkioten eta berak oraindik ez daki zein diren Erregeak. Beraz etxe osoa apaindu du Gabonetako gauzez. Hamar kilometro egin behar izan zituen arbola kontsegitzeko eta zuen diru apur guztia gastatu zuen dekorazio sinple batzuk erosteko. Eta dagoeneko ailegatua zen Erregeak etorri behar zuten gaua… Bera ohera joan zen goiz goiz, bestela Erregeek ez baitzioten oparirik ekarriko esna bazegoen.
    Esnatzean ez zeukan oparirik zuhaitz alboan eta negarrez albokoaren etxera joan zen eta hark esan zion Erregeek ez zutela existitzen.

  92. Miren Aizpuru dio

    Egun hotza da, elurra goraino dago, nire leihatilak ikus dezaket elurra. Bizilagunaren Etxean gabonetako apaingarriak ikus ditzaket. Egun polita da gaurkoa, 24 eguna, gosaldu dut ahizpa eta gurasoekin eguna gogoz hasi dut indartsu. Kantatzera irten behar dugu.
    Nire lagunekin elkartu naiz. Bederatzietarako etxez etxe abesten joan gara, dirua irabazten. Bakoitzak diru mordoa irabazi dugu eta diru hau aurreztu eta nire kontuan gorde behar dut, handitan dirua izan dezadan. Etxera iritsi bezain laster, amarekin baserritar trajea kentzen hasi naiz. Ama eta ni etxetik lauretarako irten gara, osabaren etxera joan eta afaria prestatu behar baitugu.
    Familia osoa elkartuko gara eta oso ondo jango dugu, goserik gabe, noski. Olentzero etorriko da gu bisitatzera. A zer nolako poza izango duen nire lehengusuak. Opariak jaso ditu eta afaldu ondoren beraiekin jolasten egon gara.

  93. Sasha Aranda dio

    Gabonetan hotz asko egiten du eta jendeak pozik irtetzen da kantatzera. Gabon gauean Olentzero etortzen da gauean opariak lagatzera. Goizean jendea asko egoten da kalean. Eta urtarrilak 1ean, urte berriaren jai eguna ospatzen dugu.

  94. Julen Plazaola dio

    Bazen behin familia bat, urrutitik etorri zena Donostiara. Abenduaren 24a zen, eta Donostian elurra ari zen, eta kaleak zuri lodi eta sakon batez zeuden tindatuta. Beraien pisu txikira joan ziren, patatak baino ez zituzten jateko, eta patata erreak jatea pentsatu zuten, baina gutxi zeuden eta familia oso ugaria zen, bere auzokideak, honetaz konturaturik, jateko pixka bat ematen hasi ziren. Pixkanaka, jateko ugari bildu zuten, eta familiak Gabon osoak igarotzeko haina bildu zuten.

  95. Mireia Olariaga dio

    Kalean bizi zen umea. Bazen behin kalean bizi zen ume bat, bere gurasoak hilda zituen eta ez zuten umezurztegian hartu nahi.
    Abenduaren 24a zen eta bat batean bizardun tipo bat agertu zitzaion,Olentzero zen. Opari batzuk eman zizkion eta horien barruan arropa zegoen, ez baitzuen arroparik. Umea negarrez hasi zen eta
    Olentzerok esan zion ez zuela negar egin behar. Berarekin joateko esan zion eta etxe bat eman zion. Bertan familia bat zegoen bere zain eta umea pixka bat beldurtu egin zen. Familiak esan zion ez beldurtzeko, beraiek hartuko zutela adopzioan eta ez zuela gehiago kalean bizi beharko, eta ez zuela hotz gehiago pasatuko. Urtarrilaren 6an umea jaiki zenean opari ugari zeuden sukaldean. Umeak jaso zituen eta poz-pozik bizi izan ziren.

  96. Mikel Lizarralde dio

    Erlijioak hartzen du parte
    Gabon festa guztietan
    ospatzen degu Jesusen jaiotza
    etxean edo baserrietan
    familiarekin bat egiten degu
    egun hoxek danetan
    Ondo pasatzen degu bai
    Eguberri Gauetan.

  97. Julen Alberdi dio

    Jon Ander. Bazen behin Jon Ander izeneko mutiko gazte bat, hain zuzen, 8 urtekoa. Urteroko kartan Olentzerori eta Erregeei gauza pila bat eskatu zizkion, wii-a, playstation 3a, bizikleta…
    Baina egun batean beste karta bat iritsi zitzaion eta horrela zion:
    “Jon Ander, badakit gauza mordo eskatu dituzula baina txori txiki batek esan dit oso gaizki portatu zarela, bai gurasoekin, bai lagunekin, baita ikastetxean ere, horregatik bai Olentzerok eta bai Erregeok erabaki dugu aurten ikatza ekartzea. Hurrengoan ondo portatu zarelakoan.”
    Egun horretatik aurrera Jon Ander oso ondo portatu zen guztiekin,, eta azkenean eskatu zuen guztia iritsi zitzaion, eta egun horretatik aurrera oso ondo portatzen jarraitu zuen guztiekin.

    Gabon egunean
    guztiok kantari
    famili giroan
    denok zoragarri
    txintxo portatu eta
    guztiok bertsolari
    Gabonak dira
    gure bizi eta opari.

  98. Ainhoa Arambarri dio

    Bazen behin, 11 urteko ume bat Maite izena zuena. Familia aberats batean bizi zen. Bere gurasoek lan ugari zuten, enpresa batean egiten zuten lan eta Maitek bere amonaren etxean bazkaldu eta afaldu egiten zuen eta gero beti etortzen zitzaion gurasoren bat bila. Maite oso kezkaturik zegoen Gabonak bakarrik pasatu behar zituen pentsatzen. Gainera gauza asko zeuzkan etxean: Wii, Play station, panpina mordo bat… Berak Olentzerori eskatu nahi zion bakarra bere familiarekin Gabonak pasatzea zen. Denak mahaian familiarekin jaten, abesten… Maitek bete zuen berak nahi zuena: Familiarekin egotea eta gainera Olentzerok familiarekin ibiltzeko joko bat ekarri zion.

    Floreagatik gatoz
    Kontu ta kantari
    Opariak eskatuz
    Gure Olentzerori

    Askotan bihurriak
    Gu gara izaten
    Baina komeni bada
    ondo gera portatzen

  99. Azul Ayuso dio

    Había una vez, un niño llamado Martín. Sus padres eran muy ricos, y les daban todo lo que él quería; tenía todo lo que se podía pedir.
    Todas las navidades eran iguales para él, hacer una lista de regalos muy larga, y luego abrir los regalos y era todo lo que había pedido, sin que falte nada… Pero aunque materialmente tenía todo lo que pedía, Martín sentía que le faltaba algo, pero no sabía qué era.
    En las navidades del 2009, se propuso hacer algo diferente, para ver si se sentía mejor y poder tener lo que sentía que le faltaba. Ya que él tenía todo lo que se podía pedir, intentó que las personas que no tenían regalos, pudieran recibir algo… En la carta, no pidió nada para él, solo pidió que lleven al orfanato de su ciudad, juguetes para los niños.
    En las fiestas, aunque no pidió nada, recibió un regalo. Martín y sus padres estaban mirando un programa de noticias, cuando pasaron algo que a Martín lo hizo poner muy feliz; una familia, la suya, había enviado regalos a los niños del orfanato; mostraban a los niños muy contentos, todos con un regalo en las manos…
    Martín les agradeció a sus padres todo lo que le habían dado a él, pero se dio cuenta que había personas que no tenían nada, y a ellos era a los que había que ayudar. En ese momento Martín se dio cuenta que lo que le faltaba era poder ayudar a los demás, y lo había logrado.

  100. Uxue Zuazolazigorraga dio

    Bazen behin neskato bat, Ana, neskato hura umezurtza zen eta familia batek adoptatu zuen. Familiarengana Gabonetan iritsi zen. Bera adoptatu zuten familiak bere adin antzeko seme bat zuen. Semeak umezurtza hartu eta bere lagunengana joan zen. Anak lagunak egin zituen eta berak Gabonak nola ospatzen zituzten esplikatu zien bere anaia berri eta lagunei, lagunak harrituta gelditu ziren beraiek guk ospatzen ditugun bezala ez zituztelako ospatzen.

  101. Xuban Aranbarri dio

    Gabonetan eingodeu,
    Guk kixton jankaie,
    Eta gero tiok eingou
    Puruekin keie,
    tiak ekarrikou
    bere traje mehie
    eta lenguzuk berriz
    pintaute aurpeye

  102. Leire Elorza dio

    Bazen Valentino izeneko mutiko bat, 14 urte zituen eta kaleko mutiko bat zen. Beti ibiltzen zen diru eskean eta beti amestu izan zuen Gabonetan etxe eder batean opari asko jasotzea. Gabon guztietan egoten zen leihotik begira etxe desberdinetara eta beti gauza desberdinak ikusten zituen. Baina egun batean harritu egin zen, etxe hura ez zen besteak bezalakoa, berezia zen, berarentzat harrigarria. Beti ikusi izan zuen zuhaitz bat opariz betea eta beti horrekin amesten egoten zen, opariekin, baina etxe horretan ez zegoen oparirik, eta horrek harritu egin zuen. Baina nahiz eta etxe horretan ez egon oparirik, beste etxeetan baino zoriontasun gehiago ikusten zen, eta hori gehiago gustatzen zitzaion opariak baino. Leihotik begira ari zela, amak ikusi egin zuen eta Valentino lotsaturik baztertu egin zen. Baina orduan konturatu zen amak sartzeko keinua egiten ziola eta Valentino etxera sartu zen. Jaten eman zioten eta arropa garbitu eta bera ere garbitu ondoren, denak suaren inguruan bildu ziren. Ama ipuinak kontatzen hasi zen eta Valentinori asko gustatu zitzaizkion. Valentino orduan ohartu zen Gabonetako zoriontasuna ez zela opariak jasotzea, berak beti amestu izan zuena, familiarekin momentu ederra pasatzea baizik, denak batera Gabonak ospatzen, hori baitzen Gabonetako benetako oparia.

  103. Itxaro Iraeta dio

    Bazen behin mutiko bat hiri handi batean bizi zena. Bertan bizi zen etxe handi batean bere gurasoekin eta gurasoek nahi zuen guztia ematen zioten. Gabonak bertan ziren eta umea pozik zegoen.
    Ikastetxera iritsi zen eta eskutitza idazteko esan zien irakasleak, mutikoa zoratuta hasi zen eskutitza idazten, burutik pasatzen zitzaion guztia idazten zuen, ordenagailurako 5 joko, telefono mugikor bat, ordenagailu berria… eta amaitu zuenean bere ikaskideengana joan zen berak erregeei eskatzen ziena esatera. Bere gelan bazen orain dela ez asko etorri zen atzerritar bat, eta mutikoak zer eskatu zuen galdetu zion eta berak esan zion bere etxekoentzat onena besterik ez zuela eskatzen. Mutikoak barre egin zion eta etxera itzuli zenean, gurasoek esan zioten mutilari urte honetan ezin zutela hainbeste opari erosi eta pare bat opari besterik ezin zuela eskatu Erregeei. Umea haserreturik joan zen berriro ikastetxera.
    Atzerritarra hurbildu zitzaion eta zer gertatzen zitzaion kontatu zion eta azkenean mutikoa ohartu zen bera oso zortekoa zela, berak gutxienez familia bat zuela eta opari bat edo beste edukiko zituela. Beraz hortik aurrera ez zen kexatu.

  104. Mireia Olariaga dio

    Lurra txuri txuri
    elurra Azkottin
    denak pozik daude ta
    eraten txakolin
    eta beste batzuk
    daude umeekin
    ondo pasatu eta
    jan oso ondo egin.

  105. Xabier Soraluce Arzalluz dio

    Jendeak ez ditu Gabonak jai erlijiosotzat hartzen, opariak jasotzeko eta afari handiak egiteko baizik. Gainera denak familiekin elkartzen dira eta oso ondo pasatzen dute, momentu horietan denak elkartuta egoten baitira, eta horrek elkarren arteko maitasuna handitzen du eta hori da Gabonetako benetako espiritua, eta ez opariena.
    Opariena oso ondo dago, eta baita bazkariena ere, eta horregatik ere Gabonak xarmagarriak izan ohi dira eta festa hauetan denok ondo pasatzea espero dut eta EGUBERRI ON GUZTIOI!!!

    Denok Gabonetan pozik eta alai
    elkarren ondoan denok
    momentu on eta txarrak gogoratuaz
    pozik eta alai guztiok
    suaren ondoan epelean
    familia osoa elkarturik
    kontu eta kantari pozik

  106. Sara Rodriguez dio

    Eskolan gaudela
    leihora begira
    elurra eta hotza
    dago kanpoan

    Oporren zain gaude
    hori bai poza
    opariak eta
    turroi mordoa

    ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

  107. Ane Martinez dio

    Eguberrien zentzua: oparirik politena. Bazen behin, Iker izeneko ume txiki bat, bost urte zituen eta gurasoak hil zitzaizkion Eguberrietarako bi aste falta zirenean. Ikerrek oso gaizki pasatu zuen, ama eta aita falta zitzaizkiolako eta Eguberriak iritsi zirenean, urtero gurasoekin egoten zen Olentzeroren edo Erregeen zain, baina aurten ezin izango zuen, falta zitzaizkion. Orain arte, Iker ez zen konturatu Gabonek zuten zentzuaz eta orain konturatu zen Gabonak familiarekin igarotzen ez baziren, edo maite zituen pertsonak ondoan ez bazituen, dena desberdina izango zela. Gurasoak bizi zirenean, denetarik egoten zen mahaian, aita oso aberatsa baitzen, eta gainera Iker seme bakarra zen, dena berarentzat zen, baina orain aiton-amonekin bizi zen eta hauek pobreak ziren eta Ikerrek ez zuen oparirik jaso, mahaian ez zegoen mariskorik, ezta haragi garestirik ere, baina orduan konturatu zen, Gabonetan benetan inporta zuena lagunen, familiaren eta maite dituzun pertsonen ondoan egotea zela, eta ez janari edo opari garestirik jasotzea, maite dituzunak ondoan edukitzea dela oparirik onena. Ikerrek, bost urterekin ikasi zuen Gabonen zentzua, nahiz eta oraindik berrogei urte dituzten pertsonek, opariekin eta edatearekin bakarrik pentsatu, eta hori EZ da Gabonek erakutsi nahi digutena.

  108. Aitor Etzeberria dio

    Behin batean ume bat Slop izenekoa etxean jaio zen eta oso pobrea ziren. Slop anaietatik gazteena zen, bi anai zituen: Potte eta Sasha. Slop oso ume jatorra eta zentzudana zen, baina urte batean Slop eta Potte erreformategira eraman zuten. Slopek Jesusengan sinisten zuen, baina bere anaiek ez zuten sinisten. Gabonetan Slop elizara joan zen Jesusi errezatzera eta barkamena eskatzera. Slopek Gabonetan oso ondo pastu zuen, familiarekin eta hurrengo egunean erregalo bat zegoen berarentzat jesusen partez. Slop oso gustura jarri zen.

  109. Elena Zubizarreta dio

    Bazen behin Errumanian bizi zen 12 urteko mutiko bat. Sebastian izena zuen. Ez zuen familiarik, ez etxerik, kalean bizi zen eta bere eguneroko janaria bilatzeko asko lapurtu behar zuen, ez baitzuen dirurik.
    Gabonak ziren eta berari Gabonak asko gustatzen zitzaizkion, urtero gogoratzen zuen bere familiarekin pasatzen zituen Gabonak. Denak biltzen ziren tximinia alboan eta egiten zituzten afariak, inoiz ez zuen oparorik jasotzen, baina ez zitzaion axola, familiarekin egotea nahikoa zen. Baina orain dela pare bat urte bere gurasoak hil ziren istripu batean.
    Aurten bere Gabonak kalean pasatuko zituen, bakarrik, ezer jan gabe eta hotz handia pasatuz, elurra egiten baitzuen. 24 gaua zen eta zubi baten azpian negarrez ari zen, bere familiaz oroitzen, berak istripu haren ondoren zuen bizia gogoratzen, pentsatuz bizitzeko arrazoirik ez zitzaiola geratzen. Zubi gainean tente jarri zen negarrez, oso galduta, ez zekien zer nahi zuen egin, baina bere zorteko momentua zen. Familia bat bere albotik pasatu zen eta esan zioten beraiekin joateko Gabonak pasatzera. Sebastian gogo handiz joan zen eta orain etxe horretan bizi da eta bere Gabonank oso ondo pasatzen ditu urtero.

    Gabonak gabonak
    Hau zoriona
    Munduko egunetan
    Hau da onena.

    Azkenean hemen dira
    Zain egon naizen eguna
    opariak, turroia eta familia
    Hau bai konbinazio ona

  110. Guillermo Nuñez dio

    Eguberri ez hain ona

    Kaixo ni Errumaniako gazte bat naiz. Azkoitira emigratu nuen 12 urte nituela. Nire familiako kide bakarra naiz; beste guztiak ona ailegatu bezain pronto hil ziren. Eroskiko zubi azpian bizi naiz. Nire ametsa eskolara joatea da, beste umeekin batera. Medikua izan nahi dut, pertsona pila bat salbatzeko. Eroskin eskean ari nintzela pertsona bat Eguberriei buruz hitz egiten ari zen, zer ziren galdetu nion, baina begiratu ere ez zidan egin. Atzeko pertsona konturatu zen ni kale gorrian bizi nintzela eta Eguberrietan bere etxera joatera gonbidatu ninduen. Ezin nion ezetz esan, gosea eta hotza bainrukan. Bere etxera ailegatu nintzen; etxe bikaina zen, oso pozik nengoen, hala ere familia falta zitzaidan.

  111. Lorea Resa dio

    Behin batean, Mikel izeneko mutil bati ez zitzaizkion Gabonak gustatzen. Urtero bezala, ez zituen opariak hartzen baina bere anai guztiek bai. Egia esanez, ez zituen opariak hartzen gaizki portatzen zelako, baina Mikelek ez zekien ezer. Behin amarengana hurbildu zen eta galdetu zion ea zergatik ez zituen opariak jasotzen. Amak esan zion oso gaizki portatzen zelako ez zituela opariak jasotzen. Orduan Mikelek pentsatu zuen hurrengo urterako hobeto portatuko zela, eta praktikan jarri zuen. Oso ongi portatzen hasi zen, egun bertan hasita. Hurrengo urtean opari mordoxka bat jaso zuen, bere anaiek baino gehiago. Horrela Mikelek jakin zuen ongi portatuez gero, gauza onak hartuko zituela ordainetan.

  112. Gaizka Gallarin dio

    Bazen behin familia pobre bat bi seme alaba zituena. Umeak ez ziren eskolara joaten, ez zutelako dirurik eskola ordaintzeko eta arropa zaharrekin ibiltzen ziren. Baina iritsi ziren Gabonak eta umeentzako eta gurasoentzako arropa berriak oparitu zizkien norbaitek. Umeak asko postu ziren eta gurasoak ezin zuten sinetsi. Gizon bat agertu zen gero eta esan zien irakatsiko ziela idazten eta irakurtzen umeei. Ordutik aurrera familia oso pozik bizi zen eta ahal zuten moduan eskertu zioten gizon horri.

  113. Maria Garate dio

    Bazen behin Elena izeneko neska bat, 14 urte zituen eta ez zuen Jainkoagan sinisten, ezta beste edozein erlijiotan ere. Bere familiako kideak ordea oso erlijiosoak ziren, eta laster Gabonak zirenez, denak gauzak prestatzen hasiak ziren zuhaitza, jaiotza, opariak… Gauza guzti hauetatik Elenari gustatzen zitzaion bakarra opariak ziren, eta nola ez, 31n egon ohi zen juerga. Baina amak ez zion usten 31n kalera ateratzen, bere ustetan Gabonak familian egoteko egunak baitziren. Elena asko tematu zen gau hartan kalera atera nahi zuela eta. Eguna iritsi zen eta Elenak amaren baimenik gabe kalera ateratzea pentsatu zuen. Behin kalean zegoela, ez zuen ezer interesgarririk ikusi eta nahiko aspertu zen, beraz, etxera itzultzea erabaki zuen. Hara iritsi zenean han zegoen familia osoa izugarri giro onean eta denek zuten irribarrea aurpegietan. Elena orduantxe konturatu zen Gabonen benetako esanahia ez zirela opariak eta juerga, elkarren arteko maitasuna eta poza baizik. Handik aurrera Elenak Jainkoagan ez sinistu arren, eta erlijioa txorakeria bat iruditu arren, Gabonak familian egoteko eta pozik bizitzeko egunak zirela konturatu zen, festa giroan, baina giro atseginean.

    Iritsi dira jada
    egun ederrenak
    Opari ugari jaso
    Olentzerorenak
    Halere oroi ditzagun
    Belenen jaio zenak
    Hark ekarri dizkigun
    egun zoriontsuenak

  114. Oihana Uria dio

    Bazen behin ume bat Gabonak maite zituena, urte osoa Gabonen zain egon ohi zen. Baino Gabonak iritsi ziren momentuan, bere aitona gaixo jarri zen. Oso gaizki zegoen eta berehala hil behar zuen. Urte osoan zain zegoen egunak urteko egunik txarrenak izatera bihurtu ziren. Ez zuen ezerk alaitzen, ez opariek, ez lagunek, ez familiak… baina Jesus jaio zen egunean espiritua agertu zitzaion eta sendatu egin zuen. Orduan umea pozik jarri zen eta horiek izan ziren egunik zoriontsuenak.

  115. Sara Rodríguez dio

    Bazen behin Xabier izeneko 14 urteko gazte bat.
    Bakarrik 12 urte zituela, alkohola edaten hasi zen eta alkoholiko bihurtu zen. Ezin zuen bizi txarra utzi eta alkoholak era ikaragarri batez kontrolatzen zuen, eta ezin zuen utzi.
    Bere familia gaizki tratatzen zuen eta azkenik bakarrik hil zen.

  116. Nerea Pinto Ayerdi dio

    Aldaketa garrantiztsua. Bazen behin, ume bat oso berekoia zena. Bere gurasoak Azkoitian bizi ziren. Aita medikua zen eta ama, berriz, irakaslea. Ume horrek gauza ugari eskatzen zituen eta bere gurasoak erosi egiten zioten, baina egun batean krisia ailegatu zen eta bere gurasoak lanik gabe geratu ziren, baina ume horrek gauzak eskatzen jarraitzen zuen.
    Ez ziren hilaren bukaerara iristen, baina umea ez zen gauzak eskatzeaz aspertzen.
    Eguna batean kaletik zihoala ume bat lurrean etzanda ikusi zuen. Ura eta janaria behar zituela esaten ari zen. Umea aurrera joan zen, gozokiak jaten eta ez zen errukitu ume horretaz.
    Urteak aurrera egin zuten eta Afrikako misiolari bihurtu zen. Ulertu zuen nola Gabonak ez direla bakarrik gauzak eskatzeko. Egun hartatik aurrera ez zuen opari gehiagorik eskatu baizik eta besteentzako eskatu zuen.

    Datozen egun hauek
    bai zoragarriak,
    Olentzerok ekartzen
    ditu opariak
    Zenbait herritan dira
    ai! penagarriak
    Eduki nahi ditugu
    gabon pozgarriak

  117. Olatz Aranbarri dio

    Guk Eguberriak familia guztiak elkarrekin igarotzen ditugu. Oso politak dira. Familia bakoitzaren Jaiotzak bisitatzen ditugu, guztienak diferenteak batira. Gainera, eskolatik jaiak izaten dira, eta egun oso garrantzitsuak dira.

  118. Jon Zuloaga dio

    Gabonak hasi dira
    Olentzero etorri da
    eta zuhaitzeko izarrak
    egiten du disdira.

    Erregeak ere datoz
    gure etxeetara
    gure zuhaitz azpian
    opariak lagatzera

  119. Unai Usabiaga dio

    Gabonetan eingo deu
    kiston turroi jana,
    amamak eingottula
    kroketa mordoa.
    Erregalorik gabe
    nago ni ta baina,
    kartatan jokatuta
    bost euro bana.

  120. Alex Sudupe dio

    Gabonetan gaudela
    gabonak gauean
    gabonak datortze
    gure herritara

    Olentzero dator
    gure etxeetara
    opari asko
    denei ekartzera

    Bazen behin ume bat Joxe zuena izena eta 13 urte zituen, Abenduak 23an Olentzerori karta bat idatzi zion karta honetan hau jartzen zuen:
    “Olentzero maitea,
    Ni Joxe naiz, eta 13 urte ditut aurten ez dakit nola portatu naizen; urte osoan nire ustez oso ongi portatu naiz eta aurten ere opari batzuk eta sorpresa bat eskatuko dizut, espero dut opari hauek ekartzea: wii-a, ordenagailua, bizikleta eta sorpresa bat. Ondo pasa itzazu Eguberriak ta hurrengo urterarte”.

  121. Beatriz Gurrutxaga dio

    Bazen mutiko bat bere gurasoekin gaizki eramaten zena. Egun batean pentsatu zuen etxetik joatea. Gabonetan bere lagun guztiak familiarekin elkartzen ziren; eta bera ere bere etxekoak faltan botatzen hasia zen, denbora asko zen eta etxetik joan zela. Gabon gauean etxera itzultzeko erabakia hartu zuen.
    Gabon gaua iritsi zen eta etxera iritsi zenean etxeko guztiek esku zabalik hartu zuten.
    Berriro ez zitzaion burutik pasatu ere egin etxetik joatea!!

  122. Jon Guerrero dio

    Eskolan oporrak
    Azkottin elurra
    Gabonak heldu dira
    ospatzeko ederra.

    Familia ikusi
    jan bakalaua
    azkenin pasatu da
    abenduak hogeitalaua.

  123. Suleima eta Maria dio

    Erlojuari begira begira gaude, ea noiz iritsiko den. Orain dela hilabete eta erdi nago egutegiari begira eta egunak markatzen. Zain nago ea noiz iritsiko, eta Eguberriak iristen direnean, familia osoa bilduko gara ospatzeko. Guk ez ditugu Eguberriak opariengatik sentitzen, egia da gustatzen zaizkigula, baina Guk eguberrietan familia bildurik eta Jesus jaio zela gogoratzearekin nahikoa dugu.
    Floreagan ere ospatzen ari gara eta oso gustura gaude : HHkoak Erregeak bisitatzera joaten dira, Olentzero berriz guregana etortzen da… eta DBH4koak laguntzera joaten dira umeei… eta umeak pozik, eskertzeko, Gabon kantak abesten dituzte…

  124. Erik Kabezas dio

    Ba ziren bi ume kaletik zihoazenak Eguberri egunean eta orduan ume bat ikusi zuten. Nola dakidan zein den ume hori? Ume ori ni nintzelako. Ni kaleko ume pobre bat naiz eta ez daukat familiarik ezta dirurik, nire familia auto istripu batean hil ziren eta orfanatotik bota egin ninduten. Eguberri egunean eskean ibiltzea oso penagarria da, baina ez daukat besterik. Jendea pasatzen denean, nazka aurpegi batekin begiratzen didate, zikina nagoelako. Jende oso gutxik ematen dit dirua. Baina egun batean, bikote bat etorri zen Eguberri egunean eta bere etxera gonbidatu ninduten afaltzera.

  125. Khadija eta Nahir Herencia dio

    Egun gutxi geratzen dira Gabonak iristeko. Niri berdin zait Gabonak iristea edo ez. Nire ustez, beste egun bat bezala da. Garrantsitzuena da familia osoarekin biltzea. Nniri opariak ez didate axola!!! Tradizioa da; umeengatik egiten ditu jendeak ospakizun hauek. Eta gainera oporrak hartzen ditugu, herri guztietan ospatzen da eta baita Floreagan ere. DBH4koak ere HHkoei laguntzera joaten dira, txikiak direlako.

  126. Jon Ayerdi dio

    Doinua: Maritxu nora zoaz.

    Gabonak heldu dira
    haurtxoa jaio da
    guztiok pozik gaude
    berri ona jada.

    Meltxor, Gaspar, Baltasar
    hiru erregeak
    Belenera dijoaz
    opariz beteak.

    Olentzero joango da
    menditik behera
    haurtxo guztiak daude
    etxean hankaz behera.

    Kaleak apainduta
    dendatxoak ere bai
    zuhaitza apainduta
    opariak nahi bai.

    Behin batean bazen familia oso oso pobrea; ez zuten dirurik, ezta jateko ere. Gabonetan beraien jakirik onena elizak ematen zien turroia zen, baina beraien semeak Olentzerongan
    sinesten zuen eta ez zekiten zer oparitu, dirurik ez baitzuten. 25 goizen jaiki zenean opari piloak zeuden. Nondik atera ziren?

    ONDO PASAU GABONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!

  127. Ane Larrañaga dio

    Gabonak direla
    onenak benetan
    eta erregaloak
    Gabon gau honetan
    eta familiarekin
    gozatu egunetan
    eta azken azkenik
    eskolara bueltan!

    Gabon gaua ailegatzeko gogo handia dut. Familia osoa elkartzen gara eta oso ondo pasatzen dugu. Erregaloak jaso eta gustura geratzen gara.

  128. Daniel Soares dio

    Lau egun falta dira Gabonak hasteko eta bat eskola bukatzeko. Nire familia eta ni laster Portugalera joango gara, han Gabonak ospatzen dugu eta. Nire familia osoa Portugalekoak dira, baina ni eta nire anaia Alex hemen jaio ginen, erdi Españakoak eta erdi Portugalekoak. Nire familia handia da. Denok etxe handi batean ospatzen ditugu Gabonak eta gauean kantaka egoten gara ia beti. Nik eskatutako oparia portatil bat da, nire anaiari kotxe bat emango diot eta beste geratzen den denbora librearekin familiarekin ondo pasatzea izango da. Hau izango da Gabonetan egingo dudana.

  129. Janire Arrieta dio

    Ordu gutxi oporretarako, guztiok pozez zoratzen atean txirrinak noiz joko zain!
    Azkenean, iritsi dira horrenbeste esperotako egunak, Gabonetako oporrak. Baina gauza bat falta zait; nire ahizpa maitea, Alemanian baitago alemana ikasten eta Gabonetan ere ez dator… Nik neuk etxean jaiotza eta zuhaitza jarri nituen atzo gauen, aitarekin batera. Orain, etxera iritsi, bazkaldu eta ondoren lagun ikus ezina egin behar dugu lagunok, geure artean ere Gabonak ospatzeko. Nire Gabonetako nahia bakarra da, ahizpak geurekin ospatzea festa zoragarri hauek. Olentzerori ahizpa bueltatzea eskatu diot, nire ametsa hori baita! Amestea librea dela esaten da, baina nik amets hau egi bihurtuko ote den itxaropena dut.
    Iritsi da Gabon gaua. Familia guztia afaltzeko juntatu gara gure etxean. Olentzero afaldu ondoren etorri da, guztion opariak bizkarreko zakuan dituelarik! Guztiei nahi zituzten opariak ekarri dizkie Olentzerok, baina nire opariaz ahaztu egin dela iruditu zait. Olentzero berriro ere joan egin da, baina berriz bueltatu da eta oraingoan, nire ametsa egi bihurtu da!! Nire ahizpa maitearekin dator Olentzero! A zer poza! Iada ez dakit zer pentsatu eta egin, baina erabaki bat hartu dut; ez dut Erregetarako ezer nahi, nire ahizpa hemen dago eta!
    Horrelaxe, Gabon zoriontsuak igaro genituen eta Urte Berria ederki hasi genuen, turroia jan eta jan! Eta garrantzitsuena, maite ditudan pertsona guztien ondoan!!!

  130. Cruz Alberdi dio

    Egun batean, txikia nintzenean, karta idasten hasi nintzen eta ez nuen bukatu. Ilusio handia egiten zidan opariak jasotzea eta gauero Erregeekin eta Olentzerorekin pentzatzen nuen. Gaur egun konturatu naiz garrantzitsuena familiarekin egotea dela. Nik beste pertsonei opariak egiten dizkiet eta hoiek niri ere bai. Beste gauza on bat bazkari onak eta afari ikaragarriak dira. Gaur egun garrantzitsuena opariak dira askorentzat, baina niretzat familiarekin egotea eta Jainkoarekiko sinismena da.

  131. Noemi Etxeberria dio

    Gabonak heldu dira
    familian ospatzeko
    denak datoz etxera
    afaria egiteko

    Jendea ez doa kalera
    mahatsak jateko
    kanpanadak entzutera
    gabonak pasatzeko

  132. Ainhoa Conde dio

    Bazen behin, itsulapikoan dirurik ez zuen ume bat. Triste zegoen ezin zielako bere lagun eta familiakoei ezer oparitu, eguna kalean bueltaka pasatzen zuen, zer egin pentsatu nahian, baina hain triste zegoenez, ez zitzaion ezertxo ere bururatzen. Egun batean, lurrera begira buru makur zihoan eta lurrean motxila bat aurkitu zuen diruz betea, ez zekien zer egin, bere jabeari itzuli edo opariak erosi. Beti egiten zuen bezala, bueltatxo batzuk eman zituen eta poltsa jabeari itzuli, eta lagunei egia esatea erabaki zuen. Lagunei gertatutakoa kontatzean besarkada bana eman zioten eta zera esan zioten: – Gabonetako benetako mezua ez da besteei ezer oparitzea, zure maitasuna erakustea baizik.

  133. Iban Arregi Zubizarreta dio

    Laster datoz Gabonak
    dena opor ta jai
    jendea pozik dago
    Olentzeron zai
    ondorengo jaien zai
    ere gaude alai
    azkenik badatoz
    Erregeak ere bai

  134. Janire Aguirre dio

    Ordu gutxi eta egun gutxi falta dira Eguberriak iristeko. Hau irrika daukadana opariak irekitzeko eta haiekin jolasteko. Gu Eguberrietan familia osoa elkartzen gara bazkaltzeko eta oso ondo pasatzen dugu elkarrekin. Opariekin jolasten dugu nik eta nire ahizpak, familia osoak kartetan jolasten dugu… Lagunekin “el amigo invisible” egiten dugu eta, oso gutxi falta denez, irrikitan nago egiteko. Niri Eguberrietan elurra egitea gustatzen zait edo sirimiria Eguberriei beste ukitu bat emateko. Nik espero dut urteberri hauek inoiz igaro dudan onenak izatea.

  135. Aitor León dio

    Gabonak heldu dira
    umeak txoratzera
    denok pozik garela
    bagoaz dantzara

    Olentzero zegoela
    inbidiak jota
    berak esan zuela
    “Ni lehenago noa”.

  136. Lander Ocio dio

    Kaixo, etxean nago
    Arbolaren azpian
    Ni nago oso nerbioso
    Ta ere pozikan

    Nire anaia dago
    Ohean lotan
    Ta ni izango naiz
    Txintxoena etxean

    Meltxor, Gaspar, Baltasar
    dira txintxoak
    ta familientan
    gu gara onenak

    Bazen behin ume pobre bat eta ez zuen familiarik, gainera beltza zen eta inork ez zion zentimorik ere eman, umeak behin txokolatea aurkitu zuen eta txokolatearen barruan loteria topatu zuen eta Gabon gauan zozketatu zen eta berari tokatu zitzaion eta diruarekin aberats egin zen. gauza asko egin zituen, baina konturatu zen ez zekiela zer zen Gabona eta ondo pasatzeko lagunekin etxe izugarri bat egin zuen, eta pobre guztiak hara joan eta ondo pasatu zuten.

  137. Iban Arregi Arrieta dio

    Egun batean, etxera iristean, han ikusi nuen Erregeei bidali behar nien gutuna.
    Eta hasi nintzen gutuna idazten eta idatzi nituen gauza pilo bat eta gauza bat bera ere ez zidaten ekarri, bakarrik ekarri zidaten ikatza. Hurrengo egunean joan nintzen amonarengana eta han bai opari pila.
    Baina txarrena zera zen, opari gehienak arropak zirela, baina hala era gustatu zitzaizkidan

  138. Nora Uria dio

    Bazen neskato bat 13 urte zituena. Bere bizitzan zehar une txar ugari bizitzen ari zena. Behin, Gabonak heltzeko ordu gutxi falta zirela, alboan zituen lagun guztiek ea zer eskatzen zuen galdetu zioten. Berak bazekien bere lagun guztiek jostailuak eskazen zituztela, baina berea jostailua ez zenez, lotsatu egiten zen esaten. Baina azken batean, lotsari aurre egin eta pozik bizitzea, eta inguruko problema guztiak desagertzea eskatzen zuela esan zuen. Lagun guztiak harriturik geratu zitzaizkion, baina berak esan zuen: Nahi dutena pentsa dezatela,… berari ez zitzaiola inporta beraiek uste zutena. Berak ez dituela jostailuak behar, azken batean baztertuta uzten baititugu. Berak behar zuena poztazuna zela.

  139. Maria Olano dio

    Denok pozik gaude
    Gabonak hasteko
    lagunekin ibili
    gozatuz guztiok

    Erregeak badatoz
    erregaluekin
    pozez eta kantari
    familiarekin

    Bazen behin ume bat Gabonetan bakarrik zegoena kalean, ez zuen ez lagunik ezta familiarik err.Behin batean senar-emazte batzuk ikusi zuten kalean bakarrik eta esan zioten mutilari beraien etxera joateko Gabonak pasatzera. Mutila harriturik geratu zen baina baietz esan zien eta horrela bere lehenengo Gabonak pasatu zituen familia baten maitasunarekin eta baita ere opariekin. Mutil hori momentu horietan munduko mutilik zoriontsuena zen.

  140. Julen Yuri Juaristi dio

    Ume pobrea, baina oso aberatsa.
    Bazen behin ume bat, bere familia pobrea zen eta kalean bizi ziren. Ume honen ametsa aberatsa izatea zen. Egun batean Gabon egunean amets bat egin zuen, ametsean oso aberatsa zen, baina ez zeukan familiarik, ezta lagunik ere. Umea oso triste zegoen, ez zuelako familiaren maitasuna, ezta lagunik ere, beraiekin jolasteko, eta ume pobre bat agertzen zitzaion aurrean, umea bera zen txikitan, eta esaten dio: Orain aberatsa zarela iruditzen zaizu, diru ugari duzulako, baina, ez duzu inor maitasunik emateko, ez jolasteko, eta dirua daukazun arren, benetan aberatsa zarela uste al duzu?
    Galdera hau entzuterakoan, esnatu egin zen, eta galdera honi mila bira eman zizkion, erantzuna aurkitu nahian. Erantzuna aurkitu zuenean oso pozik jarri zen, bere herriko plazara joan zen oso pozik eta aberats batek galdetu zion: Zergatik zaude hain pozik?
    Eta umeak erantzun zion: Pozik nago aberatsa naizelako. Eta aberatsak esan zion: Baina ez duzu dirurik, oso arropa zaharrak eta apurtuak dituzu.
    Eta umeak esan zion: Bai, baina, nire familiaren maitasuna dut eta lagun pila, egoera txarretan nirekin egongo direnak, eta ez dut dirurik behar hori dena lortzeko, eta zu? Aberatsa zara baina zure barnean pozik al zaude? Maitasunik ba al duzu? Hitz horiek entzutean, aberatsa pozik jarri zen, ume txiki honek bere familiarekin igarotako egun onak gogoratu zituen eta umeari eskerrak eman zizkion plazako guztiek bezala. Eta zuk, aberastasunik ba al duzu?

  141. Xabier Irizar dio

    Lehenengo dugu guk Olentzero
    eta gero Erregeak
    poza ematen digula guri
    opariak ekartzeak

    Txintxo portatu zaitezte denok
    Gabonetan lagunekin
    ta urte berrian egunero bai
    txintxo familiarekin

  142. June Etxaniz dio

    Lehenengo dator
    gure lagun Olentzero
    gure etxera etortzerako
    egongo da ero-ero
    onena izango litzateke
    etortzea egunero
    baina kontuan izan
    hiru Erregeak datozela gero

  143. Ariane Aldalur dio

    Minutu batzuk geratzen dira
    festa eder hau hasteko
    familiakin elkartu eta
    ingurua gozatzeko
    argi politak ta elur asko
    sutondoan egoteko
    urte berria izan dadila
    zuretzat zorioneko

  144. Maren Alberdi dio

    Bazen behin Lily izeneko neskato bat. Umezurtz geratu zen berak hiru urte zituela eta hortik aurrera kalean bizi zen, eskolara joan gabe, lagunik izan gabe, inor eduki gabe beragatik arduratzeko. Urtero bezala, Gabonak iritsi zitzaizkion eta urtero bezala pentsatzen zuen bakarrik eta triste pasa beharko zituela Gabonak, inorekin epelean ezin abestu gabe, afari ederrik egin gabe, eta garrantzitsuena, oparirik gabe gelditu beharko zuela pentsatu zuen… Baina, urte hura ez zen berdina izan. Umezurtzen etxe batera gonbidatu zuten eta bertan pasa zituen Gabon guztiak pozik, alai, lagunekin irribarretsu. Orduan konturatu zen opariak ez zirela garrantzitsuenak, baizik eta, norbait edukitzea bizitzan bera entzuteko eta berari maitasuna emateko. Konturatu zen benetako Gabonak haiek izan zirela, bere bizitzan lehenengo aldiz.

  145. Itxaso Astigarraga dio

    Eguberriak dira
    garai ezaguna
    opariak etteko
    aukerau deguna
    barru-barruan dauka
    bai laguntasuna
    ta zentzu nagusia
    degu maitasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude