Bella (dbh4)

BELLA pelikula ikusi berri dugu, Erlijioko ikasgaian DBH3n. Pelikularen kartelak dioenez, “une baten alda daiteke zure bizitza betirako”, bat-batean gerta daiteke zerbait txarra: ume bat hiltzea, zure lana galtzea, … eta ezustean gerta daiteke oso ona den zerbait, adibidez, maitatuko zaituen norbait topatzea.  Jose Subiran, Nina, Manny … gure aurrean ditugu, euren kezka eta baloreekin. Pelikula hau “bizitzari omenaldi xume bat” dela diote.

Zure iritzia jakin nahiko nuke. Hona hemen galdera batzuk, zuk iruzkin bakarrean komentatzeko:

1. Gustatu al zaizu pelikula? Zerbait bereziki gustatu al zaizu? Zergatik?

2. Zein da pelikulak abortuari buruz duen iritzia? Zergatik?

3. Zer esaten digu pelikulak familiari buruz? Eta maitasunari buruz?

Iruzkinak

  1. Mercedes Sánchez dio

    Pelikula alde batetik polita izan da baina tristea ere bai. Gehien gustatu zaidana izan da nola bakoitzak bere istorio pertsonala zuen; Joseren kasuan nola segundu batean egiten duzuna bizitza osoa baldintzatzen dizun, zuri eta beste pertsonei.
    Hau erakusten digu bizitzan momentu garrantzitsuetan kontuz ibili behar geala.

    Pelikulari jarraituta ikustea nola bakoitzak bere iritzia duen abortuari buruz; Nina, egoera txarrean dagoelako abortatu egin nahi du, baina Josek hori ez du ontzaz hartzen eta beste ikuspuntu bat eskaintzen dio. Ondorioz pelikulan oinarrituta ikus dezakegu abortua ez dagoela guztiz ondo eta beti beste alternatiba batzuk daudela.

    Pelikulan ikus dezakegu bi familia guztiz kontrako egoera bizi direla. Istorio batean familia oso lotuta eta kide askok osatzen dute, alaitasun handiagoz bizi dira etxearen barruan eta giro obeago bat dute; beste istorioan ordea, ikusten da pertsona bat txikitatik bere familia galdu zuela eta baita ere orain nola bere gizona bakarrik utzi dion. Azkenean egoera bakoitzak, generalean, bakoitziari baldintzatzen dio gauz batean edo bestean.
    Familia handiagoa duen pertsona bat maitasun handiagoa izan daiteke edo ez, azkenean edozein pertsona bihurtu daiteke zure familiako kide bat.

  2. Lara Martin dio

    Bella pelikula asko gustatu zait eta oso entretenigarria iruditu zait, gaur egungo gai batean, abortoan, mintzatzen da eta oso ondo adierazten du Nina bezelako neska batek sufritu eta erabaki behar duena.

    Azkenean maitatua sentitzea eman du Ninak umea edukitzera, Jose Subirani esker.

    Hasieran abortatu nahi zuen Ninak bere familia eredua ez zuelako betetzen eta ez zegoelako prest ume bat edukitzeko baina Joserekin egun bat igaro ondoren eta bere familia ezagutu ondoren, bere mentalitatea aldatu egiten da.

    Jose Subiranek erakusten digu ez dela inoiz etsi behar eta oso bihotz onekoa dela ere adierazten digu pelikulak.

    Manny, bestalde, bere lanarekin bakarrik eta diruarekin pentsatzen du eta ez dauka denborarik familiarentzako, pertsona arrrakastatsua izan arren.

    Oso pelikula sentimentala da eta pertsona bakoitzaren beldurrak nola gainditzen dituzten adierazten du.

  3. Aissa Amamou dio

    Pelikula oso polita izan da, grabazioa eta produkzioa simplea izan badu ere bere soinua eta batez ere pelikulak nola irudikatzen dituen sentimenduak asko gustatu zait. Jose Subiran futbolaria zen eta munduko talderik onena eta prestigiosoenarekin fitxatu behar zuen, Real Madrid (13 UCL).

    Baina gure planetan ez da dena polita eta bere kotxearekin buelta bat ematen ari zenean istripu bat eduki zuen eta ume txiki bat hil zuen. 5 urte pasa behar zituen kartzelan homizidio involuntario batengatik.

    Sozietatera bueltatu eta gero bere anaiaren restaurantean ari zen lanean eta bere lagunarekin pasatu zuen eguna haudun zegoelako gero bere etxera joaten da eta nola erlazio ona zuten abortora lagundu zion joaten, Ninari laguntzeko. Gerotxuago bera eta Nina Bella izen zuen neskatxo bat adoptatu zuten.

  4. Danel Fernandez dio

    Pelikula interesgarria iruditu zait.Pelikulari jarraituta ikustea nola bakoitzak bere iritzia duen abortuari buruz; Nina, egoera txarrean dagoelako abortatu egin nahi du, baina Josek hori ez du ontzaz hartzen eta beste ikuspuntu bat eskaintzen dio. Ondorioz pelikulan oinarrituta ikus dezakegu abortua ez dagoela guztiz ondo eta beti beste alternatiba batzuk daudela.Pelikulan ikus dezakegu bi familia guztiz kontrako egoera bizi direla. Istorio batean familia oso lotuta eta kide askok osatzen dute, alaitasun handiagoz bizi dira etxearen barruan eta giro obeago bat dute; beste istorioan ordea, ikusten da pertsona bat txikitatik bere familia galdu zuela eta baita ere orain nola bere gizona bakarrik utzi dion

  5. Federico Ayuso dio

    Oso pelikula ona irditu zait. Bakoitzak bere iritzia duen abortuari buruz;Nina, egoera txarrean dagoelako abortatu egin nahi du, baina Josek hori ez du ontzaz hartzen eta beste ikuspuntu bat eskaintzen dio, familia handiagoa duten pertsona batek maitasun handiagoa izan daiteke edo ez, azkenean edozein pertsona bihurtu daiteke zure familiako kide bat.

  6. Aimar Platero dio

    Pelikula onetan Madridek fitxatu duen jokalari bat daprotagonista. Autoan zihoala, ume txiki bat kruzatzen zaio eta hil egiten du nahiz ez izan bere errua. Lau urte kartzelam igarotzen ditu eta futbola betirako uzten du. Orduan bere anaiarekin asten da lanean jatetxe batean bera sukaldarri printzipala dela. Egun batean, bere anaiak Nina kalera botatzen du eta bere atzetik joaten da eta ia ia bera ere bota egiten dute. Ninak ume bat edukitzen du eta Josek zaintzen du hasiern.
    Pelikula ona da eta gustatu zait nahiz eta istoria tristea den.

  7. Yassine Hammou dio

    Pelikula alde batetik polita izan da baina tristea ere bai. . Gehien gustatu zaidana izan da
    Pelikulan ikus dezakegu bi familia guztiz kontrako egoera bizi direla. Familia handiagoa duen pertsona bat maitasun handiagoa izan daiteke edo ez, azkenean edozein pertsona bihurtu daiteke zure familiako kide bat.

  8. Naroa Zubizarreta dio

    Pelikula ona eta interesantea oso hunkigarria iruditu zait neska txiki hori harrapatu zuenean protagonistak eta nola futboliaren carrera bukatzen dean, bukaera oso polita eta hunkigarria izan da eta oso polita iruditu zait haurdunari laguntzen dionean bizia ateratzen.

  9. Javier Lete dio

    Pelikula bere osotasunean asko gustatu zait. Pelikulatik gehien gustatu zaidana protagonistek dituzten arazoak dira, oso arazo errealistak eta gogorrak direlako: Joseren kasuan, bere ametsetako bizitza zuen, futbolari profesionala izan behar zuen baina kotxan zihoanean ume bat harrapatu eta bizitza pikutara joan zitzaion.

    Pelikulan ikus dezakegu abortuari buruzko iritzi desberdinak daudela. Alde batetik, Nina aurdun dago eta bere egoera txarraren ondorioz eta ekonomikoki gaizki dagoela ikusiz, abortatzea nahi du; beste aldetik, Joanek Ninaren iritzia errespetatzen du baina ez zaio gustatzen abortuaren ideaia.

    Pelikulan bi familia oso desberdin ikusten dira: Joanena oso familia gertukoa da eta denak apollatzen eta laguntzen dira elkar. Ninak familia galdu zuen txikitan; beraz, orain bakarrik dago. Gainera, haurraren aitak bakarrik utzi du eta ez du inor haurrarekin laguntzeko baina azkenean Josek laguntzen dio.

  10. Jakes Agirrezabal dio

    Pelikulatik gehien gustatu zaidana izan da nola bakoitzak bere istorio pertsonala zuen. Joseren kasuan nola segundu batean egiten duzuna bizitza osoa baldintzatzen dizun, zuri eta beste pertsonei. Hau erakusten digu bizitzan momentu garrantzitsuetan kontuz ibili behar gerala. Pelikulan ikus dezakegu bi familia guztiz kontrako egoera bizi direla. Istorio batean familia oso lotuta eta kide askok osatzen dute, alaitasun handiagoz bizi dira etxearen barruan eta giro obeago bat dute

  11. Jokin Aizpuru dio

    Pelikula oso polita eta interesgarria iruditu zait baina baditu zati triste batzuk. Gustatu zaidan arrazoia da beraien bizitza pixkanaka kontatzen dutela eta izan dituzten etapa edo zati gustuko edo tristeenak.

    Pelikulak abortuaren alde ez dago protagonista saiatzen baita neskari konbentzitzen umea ez abortatzeko. Azkenean lortzen du bere propositoa.

    Pelikulak maitasunari buruz irudi on bat ematen digu eta honekin ondo konpondu behar dela. Maitasunari buruz ere irudi on bat ematen digu.

  12. Garazi Salas dio

    Pelikulari dagokionez, gustatu zait; baina, hainbat momentu triste edo gogor daudela iruditu zait: adibidez anaien arteko harremana, jatetxeko jabeak oso gaizki tratatzen du anaia gaztea. Anaiak horren aurrean, egoera nolakoa den ikusita, lana uztea erabakitzen du, nazkatuta baitago. Beste momentu gogorretako bat neska kalera botatzen duena da. Jabearen ustez, neskak ez du seriotasunez hartzen bere lana; arrazoia, ordea, beste bat da: haurdun dago. Horregatik iristen da beti berandu lanera.

    Abortuari buruz, Ninak azken iritzia eduki behar duela uste dut. Izan ere, bera izango litzateke umea zaindu beharko lukeena; ume bat izateak ardura asko suposatzen baitu. Azkenean, umea izatea erabakitzen du, eta inor ez bezala maitatzen du.

    Pelikula honetan hainbat gai lantzen diren arren, azpimarragarriena Familia izango litzateke, oso paper garrantzitsua betetzen baitu edozein gizakiren bizitzan; onerako edo txarrerako. Pelikulan ikus dezakegu Josek bere anaia baten babesa izaten duela momentu oron, baita gurasoena ere. Ninaren kasuan, ez dago bere familiaren berririk pelikula osoan zehar.

  13. Iñaki Pablos dio

    Gehien gustatu zaidana izan da nola bakoitzak bere istorioa duen; Joseren kasuan nola segundu batean egiten duzuna bizitza osoa baldintzatu dezake zure eta beste pertsonena. Pelikula alde batetik polita izan da baina tristea ere bai. Bizitza azkenean hau da, batzuetan erabaki txarrak hartzea zure bizitza osoa balditzatuko dizu.
    Pelikulan ikus dezakegu bi familia guztiz kontrako egoera bizi direla. Istorio batean familia kide askok osatzen dute eta oso pozik bizi dira. familia handia osatzen dute, bestean aldiz, bakardadean bizi da. Josek lagundu nahi dio eta denbora osoan bere tgainean nahi du egon bestea bakarrik ez sentzitzeko.
    Nik uste dut abortua egin duenean ondo sentitu dela. Abortua nahi duenak nahi duenean egin beharko luke.
    Pelikula ederra iruditu zait orokorrean.

  14. Xabier Larrañaga dio

    Pelikulako zati batzuk asko gustatu zaizkit. Adibidez Joseren kasuan minutu bateko gauza batek bizitza osoa baldintzatzen dio. Pelikula honetan bakoitzak bere arazo pertsonalak ditu eta hori asko gustau zait.

    Ninak abortua nahi du egoera txarrean dagoelako baina Josek ez du ontzat hartzen eta ez du nahi abortua. Pelikula honetan ikus dezakegu abortuari buruz iritzi desberdinak daudela eta abortua ez dela ona.

    Bi familia desberdin agertzen dira: bat, kide asko dituen familia da eta bestea txikitatik familia galtzen du. Familia handiagoan maitasun gehiago egon ohi da baina ez da beharrezkoa.

  15. Aroa Iraola dio

    Bella pelikula oso hunkigarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana amaierako zatia izan da. Bertan, Nina bere alaba ezagutzera joaten da, jaio zenetik Josek zaindu baitzuen. Joseren jokaera ere asko gustatzen zait. Ninak laguntza behar zuen guztietan bertan zen laguntzeko, oso pertsona ona zen, gaztea zeneko kontuetatik pixka bat aldenduta.
    Pelikula honetan pertsonaia bakoitzak bere iritzia dauka. Adibidez, Ninari abortatzea ondo iruditzen zaio, ez daukalako inor haurrarekin laguntzeko eta lanik gabe egoera zailak pasatuko zituen. Bestalde, Josek ez zuen nahi Ninak abortatzea,beste ikuspegi bat dauka abortuari buruz.
    Familia oso garrantsitzua dela gure bizitzan zehar. Ondo etortzen da zenbait momentua txar eta onetan laguntza izatea.

  16. Alicia Ramos dio

    pelikula asko guztatu zait balore asko adierazten dituelako. Gehien gustatu zainda atia amaierako zatia izan da, ama eta alaba berriro ere elkartzen direnea.

    pelikularen zehar abortuaren iritzi desberdina azaldu zaizkigu, adibidez Ninak abortatu egin nahi zuen bere egoera ez zelako batere erraza baina Joseri aldiz, ez zaio guztiz egokia iruditzen ideaia hori beste alternatiba asko daudela iruditzen zaiolako. Orokorrean pelikularen ideia abortuaren kontrakoa dela iruditzen zait azkenean umea izaten duelako.

    Familia oso garrantzitsua dela adierazten du, asko baldintzatzen gaituelako adibidez ume bat izaterako orduan.

  17. Aimar Garate dio

    Pelikula alde batetik polita iruditu zait baina baita ere tristea. Bereziki parte bat gustatu zait,
    nola Josek ume batzui nola artze zikon beaien baloia eta esan zion umeari hurrengo baten ekarriko ziola baloia firmatuta beste kirolari famatuen firmekin. Parte hau gustatu zait zergatik iruditu zait oso polita parte hau.

    Pelikulari jarraituz bakoitzak bere iritzia dauka. Joseri ez zitzaion ondo iruditzen abortua. Josek beste ikuspuntu bat eskaintzen dio.

    Pelikulan esanten diguna edo transmititzen diguna da familia oso pertsona askoz eta osatuta dago eta bizi diren etxean giro oso ona gaoelab eta… Baita ere maitasuna oso ona dago Jose eta Ninaren artean.

  18. Amina Hammou dio

    Nire gustoko pelikula izan da.
    Emakumeek askotan sufritzen dutena azaltzen du.
    Bellan pelikulan Nina haurdun geratzea eta Manik jatetxetatik bota egiten du berandu ailegatzen zuelako baina Manik ez zekiena zen Nina haurdun zegoela.
    orduan Manin anaia ,Jose Ninarekin joaten da eta honek dena azaltzen dio, gero Jose lagundu egiten dio lana aurkitzen eta janaria ematen.
    Ninarekin egoten da denbora osoan, bere alboan eta gero bere familikoei presentatu zuen. Nina, egoera txarrean dagoelako abortatu egin nahi zuen, baina Josek hori ez zuen ontzaz hartzen eta beste ikuspuntu bat eskaintzen dio.
    Ninak zabelean umea Josek zaindu zuen baina baita bere ama ezagutu zuen.
    Jose oso pertsona ona izan zuen Ninari laguntzen.
    Oso pelikula polita izan da.

  19. Sara Bastida dio

    Gehien gustatu zaidana nola bakoitzak bere istorio pertsonala zuen izan da; Joseren kasuan, segundu batean egin zuenak bizitza osoa baldintzatzen dio.
    Honekin nabari dezakegu bizitzan momentu garrantzitsuetan kontuz ibili behar geala.

    Pelikulan ikus dezakegu bi familia guztiz kontrako egoera bizi dutela. Ikus dezakegu beste alde batetik nola abortuari buruzko iritzi desberdinak dauen; Nina, egoera txarrean dagoelako abortatzea erabakitzen du, baina Josek hori ez du erabaki hori partekatzen eta beste iritzi bat ematen dio. Honek, Ninari pentsaarazi zion.

    Filmaren alde batetik, familia oso lotua eta kide askoduna ikus daiteke, alaitasun handiagoz bizi dira etxearen barruan eta giro obeagoa dute; beste aldetik ordea, ikusten da pertsona bat familia galdu zuena txikitan. Baita, nola orain, bere gizonak bakarrik utzi dion. Azkenean egoera bakoitzak, orokorrean, bakoitziari baldintzatzen dio gauz batean edo bestean.

    Familia handiagoa duen pertsona batek maitasun handiagoa izan dezake edo ez, azkenean edozein pertsonak bihur daiteke zure familiako kide bat.

  20. Ouassila Hajji dio

    Asko gustatu zait pelikula, oso gauza errealiztak azaltzen dira. Iritzi desbeherdinak daude baina gehienak abortoaren kontra daude. Pelikulak oso maitzasun handia du eta familia batzuetan ez da hain garrantzitsua.

  21. Naroa Alberdi dio

    Bai, pelikula asko gustatu zait baina bere momentu tristeak eta gogorrak ere edukio ditu. Gehien gustatu zaidana amaierako zatia izan da. Umea aitarekin dagoen bitartean ama agertu eta hura ezagutzen duenean eta guztiak batera joaten direnean. Familiaren garrantzia eta maitasuna erakusten dituelako eta oso zati hunkigarria iruditu zaidalako.

    Pelikulan zehar, pertsonaia bakoitzak abortuari buruz iritzi ezberdinak dituela ikus daiteke. Nina ez dago oso egora onean, beraz, berak abortatu nahi du. Baina Josek ,adibidez, ez abortatzeko esaten dio. Esan bezala, baikoitzak bere iritzia du baina orokorrean, pelikulan abortua ez dago guztiz ondo ikusita.

    Bi familia ezberdin agertzen dira pelikulan, bietako batean guztia poza eta algara da. Bestean ordea, tristura da nagusi, txikitatik familia osoa galdu duen alaba bat agertzen baita gainera orain bere gizonak bakarrik utzi duena. Familia bakoitzean, era ezberdinera maitatzen da, eta familiatik kanpora ere bai.

  22. Andrea Redondo dio

    Ez neuzkan espektatiba altuak pelikula honekin. Hasiera batean ez nintzen ari ulertzen gertatzen ari zena baina filma aurrera dijoan ehinean, askoz hobeto ulertzen da gertatzen ari dena. Alde batetik tristea izan da, amaren sufrimendua oso ondo intertpretatzen duelako aktoresak. Baita ere oso polita iruditu zait, gauz asko erakusten ditu.
    Hasteko, ume bat edukitzeak suposatzen duen ardura, eta ez bakarrik aita edo amarena, familia osoarena.
    Baita ere pelikulan abortoari buruz duten iritziaz zerbait idaztea gustatuko litzaidake. Oso ondo iruditzen zait beraien ikuspuntua eta ados nago. Bakoitza askea da nahi duena egiteko, eta ama batek ez baldin badu nahi ume bat eduki x arrazoiengatik, eskubide osoa dauka abortatzeko, bere gorputza baita.
    Bukatzeko, familiari buruz erakusten duten guztia zoragarria iruditzen zait. Adibidez erakusten du familian batzuetan hasarreak egoten diren arren, beti konponduko garela, elkar maite garelako nahiz eta hasarre egon, eta maitasunak duen indarra beste inork eta beste ezerk ez duela erakusten digu batez ere. Guztia mugitzen du.

  23. Julen Goenaga dio

    Oso istorio polita da, non kontatzen duen momentu batean zure bizitza nola aldatu daitekeen. Futbol izar bat izatetik sukaldari izatera bihurtu zen. Prentsaren aurrean hitz egitera zihoala, ume bat harrapatu zuen bere autoarekin. Joseren anaia, Manny, jatetxe bateko jabea zen eta bertan jaso zuen, Nina ere bertan zela. Nina neska eder bat zen non istripu batez aurdun geratu zela. Bakarrik zegoen bizitzan eta ez zekien zer egin umearekin. Hasiera batean abortatzea pentsatzen zuen , baina bertan agertu zen Jose. Josek esan zuen umearen kargu egingo zela. Ninak abortatzea nahi zuen baina pelikulan zehar inork ez zuen nahi berak abortatzea. Ninak umea eduki eta azkenean Jose egin zen umearen kargu.
    Joseren familia oso bateratua zen. Kide askok osatzen dute eta familia oso alaia da. Baina gero beste familia bat ikusten da non Ninak txikitan galdu zituela bere gertukoak eta bakarrik zegoela inolako laguntzarik gabe.

  24. Ruben Amaro dio

    nahiko ona izan da pelikula hau pertsonai bakoitzaren kezkak eta arazoak aurkezten zaizkigu eta pelikulan zehar erakusten da nola bakoitzak aurre egiten dien eta nora konpontzen dituzte.Baita ere abortoaren gaia agertzen da, Nina izeneko emakume bat aurdun dago eta ez daki zer egin bere umearekin zer egin.beste aldetik Jose jatetxe baten sukaldaria da eta Ninari laguntzearren bere lana utzi du.

  25. Markel Albizuri dio

    Esan beharra dago pelikula asko guztatu zaidala. Iruditzen zait bikain adierazten duela New York-eko bizitza, hau da, gendearen eguneroko bizitza. Honekin esan nahi dudana da, gendea lanera doanean eta bere lanagatik kexatzen den bitartean, beste batzuk etxerik gabe kalean bizi direla.

    Pelikulan tristura ere agertzen da. Adibidez, Josek gaztetan autoarekin ume bat arrapatu zuen istripuan. Bestetik Ninaren bizitza gogorra ere adierazten digu. Haurdun utzi zuen mutil batek baina askenean Jose bihurtzen da bere aita.

    Bukatzeko, orokorrean pelikula asko guztatu zait bere osotasunean.

  26. Iker Maldonado dio

    Polita izan da baina tristea ere bai. Gehien gustatu zaidana izan da nola bakoitzak bere istorio pertsonala zuenPelikulan ikus dezakegu bi familia guztiz kontrako egoera bizi direla. Istorio batean familia oso lotuta eta kide askok osatzen duteFamilia handiagoa duen pertsona bat maitasun handiagoa izan daiteke edo ez, azkenean edozein pertsona bihurtu daiteke zure familiako kide bat.

    Erantzun

  27. Manu Sanchez dio

    Pelikula oso ona iruditu zait, istorio desberdin asko zituen barruan, eta denak hunkigarriak eta tristura eragiten dutenak. Honek erakusten du New Yorkeko kaleetan gertatzen diren gertakizunak oso gogorrak izaten direla, eta jendea ez dela konturatzen edo ez da jakitera ematen; baina familia beti dagoela hor laguntzeko.
    Ninak abortatzeko asmoa duen arren, Josek esaten dio ez egiteko, eta umea zainduko duela benetako aitaren partez, honek Nina albo batera utzi baitzuen.
    Orokorrean, pelikula oso ondo pentsatuta dagoela uste dut.

  28. Aitor Santana dio

    historio onetan jose futbolari ospetxu baten biozitza kontatzen da.
    bere iraganean ume bat atropellatu zuen eta bere bizi osoan ezin izan du momentu hori ahaztu, bere anaiarekin egiten du lan manny jatetxe ospetxu batean las vegasen.
    egun batean jatetxeko langile bat kalera bota zuen jakin gabe zer gertatzen zitzaion josek deskubritu zuen haurdun zegoela eta bere aitaren eta amaren etxera joan zen berarekin, han bere iragana kontatu zion beraren kotxean eta han Ninak erabaki zuen ez abortatzea eta joseri ustea beraren umea amaieran nina bueltatu egiten da eta bere umearekin juntatzen da eta jose bakean bizi izango da ikusi zuelako ume bat zaintzeko gai zela.

  29. Eire Gomez dio

    Pelikula alde batetik gustatu zait baina beste alde batetik ez. Gehien gustatu zaidana pelikularen azken zatia izan da, Nina bere alabarekin eta Joserekin elkartzen denean. Baina momentu horretara iritsi baino lehen gauza txar batzuk gertatu zaizkie biei beraien bizian zehar, eta horrek erakutsi dezake edozein momentutan zure biziak bira ikaragarria izan dezakela.

    Abortuari buruz pelikulan iritzi bat baino gehiago daude. Nina momentu txar batean dagoelako abortatu egin nahi du baina Josek hori ez du ontzat hartzen eta beste ikuspuntu bat eskaintzen dio.

    Pelikulan bi familia guztiz kontratko egoeran bizi dira. Familia bat oso ugaria da eta momentu alai asko pasatzen dituzte denen artean. Beste aldetik ordea, ikusi dezakegu pertsona bat non txikitan bere familia galdu zuen eta baita nola haurdunaldian orduan bere mutila zenak bakarrik utzi zuen.
    Maitasunari buruz familia bakoitzak ikuspuntu desberdin bat izan dezake. Familia handiagoa duen pertsona batek maitasun handiagoa izan dezake edo ez, baina azkenean edozein kidek izan dezake zure familiako kide bat.

  30. Mitxel Alkorta dio

    Pelikula oso polita iruditu zait, pertsonai bakoitzaren arazoak azaltzen ditu, Nina, haurdun dago eta Josek bere lana utzi du berari laguntzeagatik. Gero, bere istorioa kontatzen dio, nola futbolari profesionala zen eta kontratu milonario bat firmatu behar zuen egunean ume bat harrapatzen duen autoarekin eta kartzelara sartzen dute. Ninak umea edukitzea erabakitzen du eta nola ez duen diru nahikoa umea mantentzeko Joseri bidaltzen dio. 5 urte edukitzen du eta gero Nina umea ikustera joaten da. Oso momentu hunkigarria izan da. Jose eta Nina negarrez hasten dira umeak bere ama Nina dela esaten duenean, dudarik gabe, pelikula osoko momentu onena izan da.

  31. Fatima Hammou dio

    Bella es una bonita historia sobre la vida, las relaciones interpersonales, la amistad y la capacidad humana para amar en las circunstancias más inesperadas y en los momentos más difíciles . Bella ,narra la relación que se establece entre una joven embarazada que pierde el trabajo y que el protagonista José un futbolista qué era famoso intenta apoyarla y ayudarla y que es también un hombre que no logra recuperarse de un trágico accidente pasado en el que cada momento lo volvía a recordar. Al final es una apasionante historia en la que dos personas descubren que, a veces, es necesario perderlo todo para darse cuenta de lo que realmente importa en la vida y aquello es lo que me llamó la atención .
    Es una película que aprecia bastante el apoyo y la confianza de los demás y que te demuestra que a veces podemos tener todo y súbitamente perderle todo en un instante , lo importante es intentar recuperarse .Sobre el tema del embarazo , me traslada que no siempre sucede lo mejor pero la regla de la vida es uno va y otro vuelve .
    A mí especialmente me emocionó en muchas partes y me parece que es una buena película .

  32. June Larrañaga dio

    Pelikula honen gai printzipalak falimiaren garrantzia eta abortoa dira. Jatetxe bateko agintariak Nina kaleratzen du berandu iristeagatik. Josek, agintariaren anaia eta jatetxeko Chef nagusiak, Nina jarraitzen du. Ninak aurdun dagoela esan eta Josek egun guztia igarotzen du berarekin.

    Josek interesa agertzen du Ninaren haurdunaldian. Berak haurra edukitzeko esaten dio Ninari, ez abortatzeko. Halako batean bere istorioa kontatu zion. Hainbat urte lehenago Jose autoan zihoala neskatxa bat harrapatu eta hil zuen. Horregatik ez zuen nahi Ninak abortatzea. Azkenean Ninak haurra edukitzea erabakitzen du eta hainbat urtetan Jose arduratzen da Bella-taz.

    Hemen familiaren garrantzia ikus dezakegu.

  33. Ander Arambarri dio

    Pertsonalki pelikula hau asko gustatu zait. Bertan bi pertsonai agertzen dira: Jose eta Nina, Nina Joseren anaiak lanetik kalera botatzen du hiru aldiz berandu iristeagatik baina Mannyk ez dakiena da Nina haurdun dagoela eta haurdun dagoen pertsona bat ezin duela kaleratu orduan Josek jatetxea utzi egiten du eta gero bertatik Mannyk bota egiten du Josek “trauma” bat dauka gaztetatik ume bat harrapatu egin zuelako eta Ninak daukan umea abortatu egin nahi du baina Josek ez dio nahi utzi bere ustez familia dagoelako guztiaren aurretik

  34. Sara Mangas dio

    Pelikula hau oso polita izan da baina tristea ere bai. Asko gustatu zait pelikula hau, gehien bat Nina bere alabarekin eta Joserekin elkartzen denean, Ninaren hasierako pentsamendua abortatzea zen baino Josek beste ikuspuntu bat eskaintzen dio.

    Bakoitzat iritzi bat du abortuari buruz. Nina egoera txarrean dago eta abortatatzea pentsatu du, baino Josek ez du ontzat hartzen. Ondorioz ikus dezakegu abortua ez dagoela gustiz ondo ikusita, horregatik hainbat alternatiba azaltzen ditu, adopzioa…

    Pelikulan bi familia gustiz kontrako egoerak bizi dituzte. Josren familia oso lotuta eta kide askok osatzen dute, oso pozik bizi dira eta etxearen barrualdean beti giro ona egoten da, Ninaren familia berriz desberdina da, Nina txikitan familiako kide bat galdu zuen eta horrek tristura asko ekarri zuen etxera. Pertsona batek maitasuna hainbat eratara jaso dezake, familia batetik maitasun asko jaso dezakezu baina lagun batetik ere bai. Maitasuna jasotzeko nahikoa da norbait edukitzea zure ondoan.

  35. Maite Epelde dio

    Ebaluazio osoan ikasgai honetan ikusi dugun pelikularik onena izan da niretzat. Gehiena gustatu zaidana da Jose Subiranek bere lanpostua arriskuan jartzen duenean Ninari laguntzeagatik. Ninari asko lagundu dio bere bizitzan aurrera jarraitzeko. Ez dira horrelako pertsonak egunero aurkitzen.

    Ninak hasieran abortatu egin nahi du, ezin baitu haurra zaindu, ez du dirurik ia. Azkenean haurra izaten du eta Josek zaintzen du amak zaindu dezakeen arte. Honekin adierazi nahi da bizitzan irtenbide gehiago daudela.

    Familia oso garrantzitsua da pelikulan. Joseren familiak elkarri laguntzen diote. Nina eta Joseren artean ere maitasuna nabaritzen da. Ama eta alabaren artekoa ere agertzen da, alabaren heriotzak nola eragiten duen batik bat. Joseren anai gazteena bere neskalagunarekin ezkondu behar da. Ninaren aita hil zenean asko sufritu zuen berak baina ez zuen ama berdin ikusten, egun osoa telebista aurrean ematen zuen. Baina denborarekin ohartu zen bere amak ere maite zuela berak bezain beste. Ondoren ama hil zitzaion.

  36. Iker Etxeberria dio

    Asko gustatu zait pelikula, oso interesgarria iruditu zait. Pelikulako atal batzuk oso interesgarriak ziren eta beste zati batzuk oso tristeak berriz, neska txikia arrapatzen dutenean adibidez.Pelikulako zati batekin geratu beharko banu amaierako zatia aukeratuko nuke, oso polita baita hirurak elkartzen direnean.

    Hasieran Ninak umea abortatu behar du, baina Josek ez egiteko esaten dio. Nina ez zegoen prestatuta eta beraz umea edukitzean Joseri eman zion berak zaintzeko. Nik uste dut emakume bakoitzak aukeratu beharko zuela umea eduki nahi duen edo ez eta ez beste `pertsona batek.

    Familia oso garrantzitsua dela, beti or egoten baita behar duzunean. Pelikulan oso ondo ikus daiteke hori, Joseren familiak asko laguntzen baitie biak batera joaten direnean etxera.

  37. Enara Salgado dio

    Pelikula hau gehien gustatu zaidan pelikula izan da, batez ere ikusten ditugun pelikulen guztiz gai ezberdina duelako. Pelikulan Joseren (protagonistaren) anaiak jatetxe bat du eta bertan Nina izeneko neska bat ari da lanean. Bertan Joseren ananiak, Maninek, Nina pare bat aldiz berandu iritsi zen lanera. Honen aurrean Maninek Nina kaleratu zuen, jakingabe atzerapen horiek arrazoi batengatik zirela: haurdun zegoen. Haurdun dagoen neska bat kaleratzea ez da legala gaur egun eta Josek bere atzetik joatea eta eguna berarekin igarotzea ideia ona iruditu zitzaion, eta hori egin zuen. Ninak abortatu nahi du baina Josek bere laguntza eskeini zion.

    Oso pelikula ona eta entretenigarria iruditu zitzaidan, leno adierazi dudan bezala guztiz gai ezberdina adierazten delako. Gainera, oso gai interesgarria lantzen dela iruditzen zait, abortoa, eta kontatzeko era oso entretenigarria eta ulerterraza dela uste dut.

  38. Aimar Arregi dio

    Orokorrean pelikula oso interesgarria iruditu zait eta pelikulan ikusten diren gauzak benetan ere gerta daitezkeela eta hori asko gustatu zait pelikulatik. Josek dio ez abortatzeko, esaten du berak zainduko duela umea eta uste dut ez zaiola asko gustatzen abortu kontua, orokorrean duen iritziak esaten du abortua ez dela guztiz ona eta beste alternatiba batzuk ere badaudela. Pelikulak familiari buruzko kontuetan esaten du familia momentu txarretan beti laguntzeko egoten dela eta iritzi ona du familiari buruz josek eta maitasunari buruz ere iritzi ona du. Horretaz gain pelikulan ikus daiteke nola segundu gutxiren buruan bizitzan egindako gauza guztiak pikutara joan daitezkeen eta bizitza nola guztiz baldintza diezazuken, hori Joseren kasua izan da baina edozeini gerta dakioke.

  39. Denali Martinez dio

    Pelikula hau ikasgai honetatik gehiena gustatu zaidana izan da. Alde batetik, bakoitzak bere historia duelako eta bestetik, oso errealista delako. Erakusten du bizitza momentu batetik bestera aldatu egiten dela. Joseri gertatu zitzaiona oso gogorra iruditzen zait, adibidez.
    Horrekin batera, abortuaren tema ere azaltzen da. Batzuk abortoaren alde daude eta beste batzuk ez, bizi normalean bezala. Ninak abortatu egin nahi du eta Josek umearentzat onena nahi duenez, ez du nahi Ninak abortatzea. Beste irtenbide batzuk ikusten ditu.
    Pelikula hasieran poza, jendea, beste giro bat…etab. azaltzen dira eta hori eta gero dena hankaz gora joaten da.
    Azkenean, Ninak umea edukitzen du eta Josek oso ondo zaintzen du. Nik uste Jose oso gustoa sentitu zela Bella zaintzen.

  40. Ali El Jamay dio

    Pelikula asko gustatu zait ze ez da ohiko istorio bat. Pelikulan zenbat pertsonen bizitza kontatzen dute. Istorio hauetako bat Ninarena da. Nina zerbitzari bezala egiten du lan, baina egun batean lanetik bota egiten dute hirugarrengo aldiz berandu iristeagatik. Ez zekitena zen haurdun zegoen. Ninak ezin zuenez umea eduki abortatzea pentsatu zuen. Bere arazoak Joseri kontatzen dizkio, jatetxe berineko sukaldaria. Egun batzuk pasatzen dituzte eta azkenean Josek Ninaren alaba adoptatzen du ze berak badaki adopatua dela bere familian. Urte batzuk pasa ondoren Nina bere alabarekin berriro aurkitzen dira.

    Pelikula gustatu zait ze erakusten du arazoei nola aurre egin eta beti arazoek konponbide bat dutela. Eta adopzioa modu onean azaltzen du eta gauz ona dela esaten dute.

  41. Agustin Garcia dio

    Pelikula triste eta ona iruditu zait.
    Pelikula abortuaren kontran dago izaki bizidun bat hiltzen ari zelako.
    Filmak familia oso polita eta garrantzitsua dela eraksuten du.
    Maitasuna ere oso gai inportantea da erakusten du

  42. Joritz Astigarraga dio

    Niri Bella pelikula asko gustatu zait, bereziki Jose futbolari ohiaren jarrera eredugarria iruditu zait eta baita ere berak zeukan autoa ere, Joseren gauzak asimilatzeko modua oso ona irudidu zaidalako.Pelikulak ez du onartzen abortoa, pelikulan badago esaldi bat Josek Minari esaten diona ez ezazu abortatu nim zainduko du umea. Pelikulak esan nahi duena da familian gora beherak eduki harren ongi konpondu behar dela familiarekin bakarra bait dago. Baita ere Joseren familiak ume bat adptatu zuen eta hori ere onartu egin zuen Joseren familiak. Pelikulan Maniren papera ama soltera batena da, bikotekiderik ez duena eta lanetik kaleratua izan dena.

  43. Maria Etxaniz dio

    Film honetan ikusten den lehengo generoa drama da, amodioa egon arren, kirola egon harren, haren lehendabiziko generoa drama da. Uste dut film honen printzipioa ikusleei bizitzak ze garrantzi duen erakustea zela.

    Ninaren bizitza oso gogorra izan zen, bere amaren kontuarekin eta oso gaztetik gauza askotaz ardutzen zen, eta ume batentzako ez ziren lanak egiten ere bai. Filmaren orainean Nina haurdun dago eta ez daki zer egin ume horren inguruan.

    Jose beste aldetik oso pertsona alaia zen futbolaria zenean, bere bizitza oso erraza zen eta egin behar zuen gauza bakarra ondo jokatzea zen. Baina filmaren orainean ikusten nola aldatu zaion bizitza momentu gutxitan eta nola bere bizitza ez den berdina neska txiki hori harrapatu zutenetik.

    Orduan beraien bizitzak juntatzen dira, Maniren jatetxean, Joseren anaiaren jatetxean, Nina botatzen dutenean eta Josek laguntzea eskaintzen zaionean.

    Ezagutu egiten dira, eta Ninaren haurdunaldia batera eramaten dute. Azkenean Josek laguntzen dio Ninari umea hezitzen Ninak bere bizitza konpontze duen bitartean.

    Oso film polita iruditu zitzaidan eta abortoaren gaia pixkat zakontzearren. Oso ondo iruditzen zait abortoaren baimena, azken finean bakoitzaren gorputza da, eta bakoitzaren sentimentuak. Ezin baduzu momentu horretan umea zaindu eta uste bduzu ezingo zeniola umeari eman behar dituen atentzio eta heziketa mota desberninak abortatzea ongi egongo zen.

  44. Ainhoa Espinoza dio

    Pelikula hau oso polita baina aldi beran oso tristea da. Gehien gustatu zaidana da, nola hain pertsona desberdinak istorio berdina baina aldi berean desberdinak dituzten. Eszenarik politena nire ustez, bukaerakoa da. Ninak bere alaba lehenengo aldiz ikusten duen eta nola Joseri esker umea ondo hazten den. Nire ustez, gure amaren eta aitaren nahiz familiaren gauzak ereagin handia dutelako guregan.

    Pelikulan ikus dezakegu nola pertsonaia bakoitzak iritzi desberdina duen abortuari buruz. Adibidez, Ninak abortatu nahi du duen egoera ekonomiko txarraren erruz, baina, Josek aldiz, ez du nahi Ninak abortatzea, beraz, beste ideia bat proposatzen dio. Orduan, pelikula honetan ikus dezakegu abortuaren ordez beste proposamen batzuk ere badaudela, adibidez, adopzioa.

    Pelikula honetan ikus dezakegu kontrakoak diren bi familia daudela. Alde batetik, dago Josen familia: bertan, familian oso gertukoak dira. Semeek ama eta aitarekin duten erlazioa oso estukua da. Bestetik aldiz, Nina bere amarekin ez da hitzegiten orain dela lau urtetik. Azkenean egoera bakoitzak, orokorrean, bakoitziari baldintzatzen dio gauz batean edo bestean. Maitasunak ere papel garrantzitsua du pelikuila honetan.

  45. Naroa Aranguren dio

    Pelikula hau ikusi ditugun beste guztiekin alderatuz desberdina iruditu zait.

    pelikula asko gustaitu zait nahiz eta zati tristeak eduki. Gehien gustatu zaidan zatia izan da Maninek Nina kalera bota zuenean eta Josek Ninari lagundu zionean bere haurdunaldiarekin. Azkenean haurdunaldia ez da erraza bakarrik pasatzeko eta Josek lagundu izana asko eskertu zuen.

    Pelikulan abortuari buruz iritzi desberdinak daude; Nia egoera zai batean dago eta abortatu nai du baino Josek ez du hori ontzat hartzen eta ez du onartzen. Ondorioz pelikulan ez
    dago ondo hartuta abortua eta beste ondorio batzuk daudela azaltzen da.

    Pelikulan bi famili guztiz kontrakoak daude. Alde batetik, familia baten egoera oso ona da eta alaitasun asko dago eta beste familia ikusten da pertsona bat txikitatik bere familia galdu zuela eta baita ere nola bere gizonak bakarrik laga zion.

    Nire ustez familia batean zenbat kide dauden ez du esan nahi maitasun gehiago jasotzen duela zuk bizi dezakezu familia batean bi kidekoa eta maitasun asko jaso.

  46. Oier Agirretxea dio

    Pelikula honetan Jose Subiranen eta Ninaren historia azaltzen da. Mannyk, Joseren anaiak, Nina lanetik botatzen du hiru alditan lanera berandu heldu ondoren. Mannyk ez zekiena zen, ordea, Nina haurdun zegoela. Ninak ordea, abortatzeko esperantzak zeuzkan. josek Nina jarraitzen du eta eguna pasa ondoren etxera eramaten du. bertan, familiarekin hitz egin eta bizitzako paradojak azaltzen dira elkarri. Azkenean, Jose eta Nani azaltzen dira ume batekin azaltzen dira.
    Pelikula orokorrean, oso eredugarria da. Unkigarria eta miresgarria da pelikula, gomendagarria erabat.

  47. Arantzazu Hernandez dio

    Bella aldea da eta Jose subidan sukaldaritza dirjitzen dute Nina jatxeko laguntzaileak eta Manny jatetxeko dirijitzen dute eta jose minari laguntzea da eta jose esaten dute mina ondo al tazaude eta mina esaten dute ez nao ondo enbarazaute naola jose la guntzen faorez eta mina esaten dute jose etxera eta Manny etxera eta kotxearekin joan da eta bere laguna kotxearekin asidentea neska atropellatu egin dute eta ama negarrez daola eta Mina ama da eta Jose aita da

  48. Leire Aldalur dio

    Pelikula hau polita iruditu zait, eta pelikulak eman nahi duen zentzua garrantzitsua iruditzen zait, denok baititugu aukerak edozein problemari aurpegia emateko. Gustatu zaidan eszenetako bat bereiziki Josek eta bere anaiak bakeak egiten dituztenean da, ikusten delako bakeak eginez dena hobe daitekeela.

    Pelikulak abortuaren aurkako mezua ematen du, erakusten beste irtenbide batzuk ere egon daitezkeela abortuaren ordez. Denok bizitzarako eskubidea daukagula adierazten du.

    Pelikulan bi familia oso desberdin ikusten dira: Joseren familia, denak oso tratu ona dutela ikusten dena, eta Ninaren familia, honen aita txikia zela hil zitzaion eta bere amarekin ez du hitz egin urte askotan. Gero, Josek eta Ninak egiten duten “familiak” erakusten du familia ez dela derrigorrezkoa zure bikotearekin hastea, baizik eta seguruen sentitzen zaren pertsonarekin hastea baizik.

  49. Irene Mateos dio

    Ez nuen asko espero pelikula honengan, baina ikusi eta gero pelikula ona iruditu zait, ez delako betiko amodio istorioa; bere zati tristeak ere baditu. Ninak asko sufritu du eta sufritzen du pelikulan, haurdun dagoelako eta ez dakielako abortatu edo ez. Gainera Jose bere anaiarentzat egiten du lan chef bezala. Joseren anaiak Nina kaleratu egin zuen, berandu joaten zelako lanera; baina Nina berandu iristen zen haurdun zegoelako. Jose Ninaren atzetik joaten da, eta bere egoeraz konturatzean, lagundu nahi dio eta berarekin joaten da. Azkenean biak maitemintzen dira elkarrekin. Oso polita da pelikula hau, eta egoera gogorrak erakusten ditu, ez bakarrik zati onak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude