“Odolezko diamanteak”

“Diamantes de Sangre” pelikulak (2007. Oskar sarietarako 5 izendapen) aukera bikaina eskaintzen digu Afrikako egoeraren ezaugarri batzuei buruz hausnarketa egiteko: kolonialismoaren ondorioak, adin txikiko soldaduak, ustelkeria, gerrak, odolezko diamanteen salmenta,…

Sierra Leonan, FRUko gerrilariek Solomon Vandy preso hartzen dute, eta honek diamante oso baliotsua aurkituko du. Danny Archer soldadu ohiak diamanteak erosi eta armak saltzen ditu. Maddy Bowen kazetariak Europa eta Amerikari garbi adierazi nahi die zer gertatzen odolezko diamanteekin. Solomonen emaztea eta alabak errefuxiatu eremu baten daude, irten ezinik. Bere semea, Dia, haur gerrilaria da. Benjamin eta bere lagunak umeei etorkizun duina eskaintzen saiatzen dira …

Pelikulan akzio edo ekintza eszena oso biziak ikus ditzakegu, baina baita hausnarketa bikainak ere … (Adibidez: Agian ekintza on batek balio dezake pertsona gaizto baten biziari zentzua emateko… Edota: Jaunak barkatuko ote digu elkarri egiten ari garen gaiztakeria…? Agian Jainkoa ahaztu egin da herri honetaz…).

Mesedez, idatz ezazu iruzkin bat, azalduz zer den gehien gustatu zaizuna pelikulan, eta zure hausnarketa eginez, pelikularen alderdiren bati buruz.

Iruzkinak

  1. Danel Fernandez dio

    Pelikula oso interesgarria da Sierra Leonan, FRUko gerrilariek Solomon Vandy preso hartzen dutenean.Danny Archer soldadu ohiak diamanteak erosi eta armak saltzen ditu.Gehien gustatu zaidan partea Solomon Vandyren semea sekuestratu egiten dutenean

  2. Aimar Platero dio

    Orain arte ikusi ditugun pelikuletatik gehien gustatu zaidana. Interesgarria eta akziozkoa da. Eta pelikulan gertatzen den gaia ere asko gustatu zait, niri horrelako pelikulak gustatzen baitzaizkit.

  3. Iñaki Pablos dio

    Pelikularen gauzarik onena akzioa eta ez jakin ahal izatea zer gertatuko den.
    Harrigarria da nola diruak eta pertsona talde batek ainbeste eraginn izatea herrialde batean. Pelikularen gauzarik onena iruditu zait transmititu duena. Gaur egun dagoen egoera bat da eta oso metodu onetikan tranmititu dute, pelikula baten bidez.
    Niri lagundu dit gaur egun benetan dagoen egoera larri bat ikusten. Nahiz eta ezin egin ezer.

  4. Fede Ayuso dio

    Pelikulan gehien gustatu zidan partea: Errealismoa eta akzioa. Gaizki iruditzen zait adin txikiko soldaduak egotea eskoletan egon behar zutelako. Eta infantzia ondo aprobetxatu behar delako, gure bizitzaren parte onena da.

  5. dio

    Oso pelikula interesgarria izan da dani archer oso ppertsona txarra zen baño salmon ikusizuenetik pertsona hobeAGOa egin zen. salmon beltza zen eta escena askotan ez zen ikuustejajaja. gero neskabat zegoen argaki onak itteziturnak ee pelikula ona izann da di caprion actuazioa oso ona da eta hil egitenda #spoiler

  6. Yassine Hammou dio

    Parte onena zen diamantea aurkitzen dute eta Dia aurkitzen denean. Eta hegazkinia joaten dute baina gehena gustatu zait da borrokan eta nola armak erabiltzen dute.

  7. Xabier Larrañaga dio

    Errealismoa eta akzioa gustatu zaizkit gehien. Gaizki iruditzen zait adin txikiko soldaduak egotea beraiek eskolan edo ikasten egon behar zutelako eta txikitatik horrela hastea ez zait ona iruditzen beraien haurtzarorako hau da, txikitatik gerretan infiltratuta egotea uste dut ez dela ona beraientzat.Gainera, umeak ez dira boluntariozki ari gerretan gerretako helduek derrigortu diotelako ari dira gerran.

  8. Sara Bastida dio

    Pertsonaien eboluzioak atentzio ikaragarria eman zidan, adibidez, Danny lehendabizi berekoi huts bat da interesak direla eta bakarrik dagoena Solomonekin, baina ikus daiteke amaieran erabat aldatzen duela bere jarrera, eta bere burua salbatu beharrean, Solomon eta bere semearena salbatzea erabakitzen du. Ume soldaduak arritu egin naute, beraiekin nola tratatzen zuten eta nola aldatzen zioten pentsamendua gogorra zen ikusteko.

  9. dio

    Oso pelikula ederra da, asko gustatu zait, baina gogorra da gainera bizi erreala esaten digu eta asko gustatu zait hori jakitea eta nola dagoen gure bizitza.
    ADIN TXIKIKOAK hain lurralde txarretan daudela ikusita eta hain gaizki hezita daudela ikusita asko harritu nau.
    Badakit ez dela gurasoek emandako edukazioa baizik eta gaiztoak ematen diotena.
    Oso bizitza gogorra iruditzen zait eta batez ere ni pentsatzen nuena zen pelikula ikusten hari nintzen bitartean zen zer gaizki pasatu behar zutela gurasoek.
    Benetan harrigarria.

  10. Garazi Salas dio

    Pelikulari dagokionez, asko gustatu zait. Oso pelikula gogorra iruditu zaidan arren, ikusi beharra dagoela iruditzen zait, batez ere, Afrikan eta gutxi garatutako herrialdeetan egunero pasatzen diren gertaerak ulertzeko. Pelikula oso ondo filmatuta dagoela iruditu zait, horrek paperean sartzen laguntzen du eta pelikula gertuagotik bizitzen. Oso gogorra da hamar- hamahiru urteko umeak bahitu eta gerra munduan sartzea, are eta gogorragoa jendea hiltzera derrigortzea. Ume horiek inongo errurik gabe, ez dute inoiz bizitza berdina egingo. Askotan, familiakoekiko tratua ere aldatu egiten da. Diarekin gertatu zena. Solomonek, ez du inoiz bere semea hiltzat hartu eta bere bila ibili da denbora oro. Pistola batekin mehatxu egin arren, ez du etsi. Pelikulak gaur egun puri purian dauden gai batzuk lantzen ditu: adibidez, diamanteen trafiko beltza. Diamanteen trafikoan, goi mailako pertsona batzuk dirua lortzeko, beste batzuk egunean ordu pila bat diamante bila edukitzen dituzte.

  11. Irene Mateos dio

    Odolezko diamanteak pelikula oso interesgarria eta didaktikoa iruditu zait, konturatu naizelako herrialde pobre batzuetan bizi duten egoera, eta nola botere gehiagoko pertsonak hori aprobetxatzen duten. Pelikulan ikusi da armadun pertsonak besteen gainetik daudela eta nahi dutena egiten dutela, eta nola umeak jendea hiltzeko eta soldaduak izateko prestatzen diren. Pelikula honek begiak erabat ireki dizkit, eta gainera istorioa bera asko gustatu zait, batez ere bukaera. Oso pelikula gomendagarria dela iruditzen zait, eta jendea herrialde batzuetan bizi duten egoeraz ohartarazteko balio du.

  12. Danel Fernandez dio

    Pelikula oso interesgarria da.Gerrilariek Solomon Vandy preso hartzen dute, eta honek diamante oso baliotsua aurkituko du.Solomonen emaztea eta alabak errefuxiatu eremu baten daude, irten ezinik.. Danny Archer soldadu ohiak diamanteak erosi eta armak saltzen ditu.
    Ondo iruditu zait Solomon eta Danny diamantearen bila joaten direnean, ez zait ondo iruditu Danny hil denean.

  13. Markel Albizuri dio

    Niri gehien gustatu zaidana da nola Solomonek bere semearekin izaten zuen konfiantza, askotan esaten zuen bere semea mediku izango zela edo bere semeak inor ezin duela akabatu. Asko harritu didan zatia da ume soldaduen egoera. Oso gogorra iruditu zait eta sinezgaitza ematen du hori benetan hari dela gertatzen.

  14. Aroa Iraola dio

    Odolezko diamanteak oso pelikula gogorra da ikusteko baina aldi berean erakusten dizu benetan nolako egoeretan bizi diren afrikako umeak baita helduak ere. Beraien bizi maila oso txarra da. Gainera umeak prestatzen dituzten armen bidez jende helduak hiltzeko.
    Nire atalik gustukoena Solomonek bizia eskaintzen duenean bere semea salbatzeko, baita Archerrek Solomoni bere familia aurkitzen laguntzen dionean, elkartzen diren momentua unkigarria da. Ikaragarria iruditzen zait haurrak gerlari moduan izatea, hau da gerrilan borrokan jardutea.

  15. Jokin Aizpuru dio

    Gehien gustatu zaidana pelikulatik honen akzioa izan da. Pelikulan ikusten den bezala adin txikiko soldadu asko azaltzen dira eta hauei psikologikoki min handia egiten zaie. Salomonen kasua ikusten da pelikulan eta bere umea salbatzera joaten da adin txikiko soldaduen kanpamentu batera. Han dauden ume asko beraien familiengatik joan dira derrigortuta.

  16. Andrea Redondo dio

    Nire ustez oso filma ona izan da, batez ere, gai horiek era egoki batean jorratzen dituelako. Ez gara konturatzen gure egunerokotasunean baina pelikulan ikusten diren egoerak, gertatu egiten dira une bakoitzean. Nik haur soldaduen gaia sakondu nahi dut. Nire iritziz, oso gai gogorra da, umeak lanean jartzeaz gain, armen jabe egiten dituztelako, baita drogak eta alkohola erabiltzen erakusten diote, eta ez era moderatuan. Hori nahikoa izango ez balitz bezala, jendea hiltzen erakusten diete eta esaten dutenean baten bat akabatzeko, umeak pentsatu gabe egiten dute. Hau konpondu beharreko gauza bat da eta ez da bukatuko ezer ez badugu egiten. Horrelako filmak beharrezkoak dira begiak zabaltzeko eta konturatzeko mundua nola dagoen.

  17. Julen Goenaga dio

    Asko gustatu zait pertsonaiak nola aldatu diren denborarekin. Baita ere akzio eszenak asko gustatu zaizkit, gerrilari taldearen aurka. Gainera Danny eta Maddiren harremana oso polita iruditu zait. Hasieran etsai moduan ageri ziren pelikulan eta pelikulak aurrera joan ahala erlazio polit bat erakusten dute. Baita ere pelikulan agertzen da nola harri bitxiek zenbateko garrantzia duten mundu osoan. Gainera Afrikako benetako egoera agertzen da, denok ikusteko zer egoeratan bizi diren.

  18. Javier Lete dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana denbora guztian gauza interesgarriak gertatzen hari zirela da. Adibidez: denbora guztian armak disparatzen hari dira eta akzio handia du. Gainera, oso pelikula erreala iruditzen zait, munduan benetan gertatzen hari diren gauzak kontatzen dituelako edo gertatu ahal daitezkeenak.
    Hausnarketari dagokionez, adin txikiko umeak bahitu eta soldadu bihurtzera derrigortzen dituzte. Bitartean pertsona asko hiltzen dira diamanteak lortu nahi dituztelako. Hori guztia Europako dirudunek diamanteak eta bestelakoak lortu nahi dituztelako gertatzen da.

  19. Naroa Zubizarreta dio

    Gehien gustatu izan zaidana izan da bizi realean pasatzen diren gauzak erakusten dituela. Odolezko diamanteak pelikula interesgarri eta gogorra da pelikulan erakusten du nola umeak txiki txikitatik sufritu egiten dutela eta nola pertsonak hil egiten dituzte nere ustez pelikularen zati tristena izan zen solomok bere aita ez zuenean ezagutzen.

  20. Ruben Amaro dio

    Pelikula hau nahiko ona da, eguneroko bizitzan gertatzen diren gauzetan dagoelako oinarrituta adibidez lan esplotazioa diamanteen meategietan Afrikako zenbait herrialdetan eta umeen soldadutza, pertsonaiak oso onak dira eta oso eginkizun garrantzitsuak dute pelikulan zehar adibidez, Danny Archer, sakrifikatu egiten da Solomoneri laguntzeko bere familia aurkitzen eta Maddy Bower, odolezko diamanteen kasua ezagutarazten du Amerikan eta Europan, berak ateratako argazkien bidez.Pelikula hau asko gustatu zait eta nik uzten dut pelikulan gertatzen diren gauzak eta pertsonaiak bizitzen dituzten egoerak oso errealistak dira.

  21. Naroa Alberdi dio

    Gehien gustatu zaidana Danny Archerren portaera izan da gehienbat Salomonekin, oso eskuzabala izan da eta asko lagundu dio. Hasieran, diamanteengatik egiten du, baina bukaeran, bere bizia ematen du Salomonen eta bere semearengatik.
    Salomonek bere emaztea aurkitzen duenean, hura errefuxatu zentro batean dago eta ejertzitoa guztia kontrolatzen hari da. Salomonen emaztea negarrez hasten da Salomon ikustean eta oso momentu polita da.
    Oso pelikula polita da, momentu gogor asko ditu eta harrigarria iruditzen zaizkit horrelako momentuak.

  22. Amina Hammou dio

    Pelikula asko gustatu zait, gehien gustatu zaitena izan da leonardoren eta solomonen eszenak. Perdiodistaren lana dibertigarria irudi zait. Eta pelikularen azkenengo partea onena izan da baino oso tristegarria

  23. Alicia Ramos dio

    Orokorrean pelikula osoa asko gustatu zait Afrikan zer egoera dagoen azaltzen duelako eta ze gogor den demostratzen duelako.Batez ere atentzioa eman didan zatia adin txikiko soldaduen egoera da. Parterik tristeena umeak aita ez zuenean ezagutzen aitak egin zuenaren ondoren berarengana iristeko.

  24. Naroa Alzas dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Gai interesgarriak tratatzen ditu, horietako bat adin txikiko soldaduak. Hau benetan gertatzen den gauza da, bai Afrikan eta bai beste toki batzuetan. Gaizki dago umeak esplotatzea. Umeak jolastu egin beharko zuten eta ez armekin jendea hil, drogak erman edo alkohola. Ume horiek familiengandik urruntzen dira eta kasu batzuetan beraietaz ere ahaztu egiten dira.

  25. Aimar Garate dio

    Oso pelikula interesgarria izan da. Baina baita ere oso fuertea gazte gaztetatik hola ibiltzea eta gainera armekin disparatzen oso fuertea iruditzen zait eta gainera ori benetan pasatzen den gauza da. Oso earra zen diamantearen bila hasi zirenean nola arriesgatzen dira eta bizitza dute jokoan. Baita pena eman zidan aita familia gabe geratu zenean ama eta eraman zituzten eta gainera gero umea armekin disparatzera eraman zuten oso fuertea iruditi zitzaidan baina bilatu zuenean bere familia postu egin nintzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude