“Cartas a Dios” pelikula (dbh2)

“Cartas a Dios” pelikulan  (Éric-Emmanuel Schmitt, 2009)  Oskarren azken egunak kontatzen zaizkigu. Umeentzako ospitale batean dago, oso gaixorik, baina inork ez dio esan nahi, … Pertsona helduekin hitz egiteko gogorik ez du: ez gurasoekin, ez sendagileekin, …  baino bere bizitzan azalduko da Mamy Rosa, arrosaz jantzitako pizza banatzailea eta pressing catch borrokalari ohia … Honekin hitz egiten du. Mamy Rosak Oskarri Jaungoikoari gutunak idaztea proposatuko dio, hamar egunez. Jaungoikoarengan sinesten du Mamy Rosak; ez da Papa Noelen antzeko ipuin bat… Eta egun bakoitza hamar urte balira bezala igarotzeko eskatuko dio …

Pelikulan gai asko daude gozo-gozo landuta: gaixotasuna eta heriotza, Jaungoikoagan sinestea, gurutzean sufritzen duen Jesus, maitasuna eta adiskidetasuna, bakardadea eta beldurra, sufrimendua eta barkamena, naturaren edertasuna, zailtasunean borroka egitea, itxaropena, …

Bi lan egin behar dira:

1. Blogean  iruzkin labur bat idatzi behar da, zure hitzak erabiliz: Zer da pelikulan gehien gustatu zaizuna? Nola azalatzen da familia pelikulan? Eta erlijioa? Zertarako balio dezake Jaungoikoari gutun bat bidaltzeak (edo otoitz egiteak)?  Bigarren paragrafoan aipatutako gaietako bat ere landu daiteke …

2. Koadernoan, pelikularen laburpen edo kontakizuna egin behar da, orri batekoa gutxienez. Honako hitzak erabil ditzakezu: Oskar – Mamy Rosa – gurasoak – Peggy – minbizia – borroka – Gabonak – beldurra – lo egitea – gurutzea – Jaungoikoari idaztea – itxaropena – egun bat eta hamar urte – …Mila esker!!

Iruzkinak

  1. Naira Benitez dio

    Gehien gustatu zaidana izan da Oskarrek jaingoikoari kartak idazten dioenean.
    Mamy rosa emakume bat zen rosas jazten zuena eta pizzak egiten dituenak. Hospitalean mutiko bat zegoen oso gaixorik eta iñorrekin ez zuen nahi hitzegin ez ziolako egia esaten, ez medikuak ezta bere gurasoak. Mamy rosa azaldu zenean kartarekin asi zen Oskarren sentimentuak zein diren jakiteko.
    Oskarren gurasoak ez zioten nahi ezan Oskarri gaixorik zegoela, ez zirelako atrebitzen eta horren ondiorioz azerretu egin ziren baino Mamy rosa Oskarrekin hitz egin zuen eta mutikoak nere gurasoekin bakea egin zuen.

  2. June Badiola dio

    Pelikulan geien gustatu zaidana, Mamy Rosa eta Oscar lehenengo aldiz topatu ziren momentu hura izan da. Baita ere, asko gustatu zait Oscarrek jangoikoari idazten zizkion mezuak bidali eta benetan gertatzen zirenean.
    Familia oso gaizki azaltzen da pelikulan, semea hil egingo baitzaie eta beldurtuta eta oso triste daude.
    Erlijioan, hasieran Oscarrek esan zion Mamy Rosari ez zuela nahi jaingoikoari gutunak idaztea ez zutelako sinisten. Ez zuen sinisten, gurasoek esan zielako txikitan Papa Noel ez zela isistitzen.
    Jangoikoari gauzak bidaltzeak, berarengan gehiago sinistea eta berarenganako konfiantza izateko da.
    Ondorioz, niri asko gustatu zait pelikula, sentimendu asko transmititzen duelako eta zer pentsatu handia ematen duelako.

  3. Janire Carmona dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidan zatia bukaera da. Peggy bere neska, berarekin geratu nahi zuen, bazekielako zerbait pasatuko zela eta. Jaunari gutunak idaztea, ondo iruditzen zait. Berak lagundu ditzakelako. Otoitz egitea ere lagungarria da.
    Mamy Rosa Oskarri asko lagundu dio. Oskar ez zuen nahi inorrekin hitz egin, beraren gurasoak ez zuten nahi berari esan gaxoik zegoela eta Oskarrek bazekien zeoze pasatzen zela. Eta Mamy Rosarekin gustatzen zaio hitz egitea entretenitu eta ondo pasatzen zuelako. Mamy Rosak esan zion, egun bakoitzean 10 urte egingo zituela (gutxi falta zitzaiolako zerura joateko). Pelikula bastante gustatu zait!

  4. Henar Galarraga dio

    Pelikula asko gustatu zait. Gehien gustatu zaidan zatia amaiera izan da. Oscarren azkenengo gutuna Jaungoikoarentzat. Oscarren familia oso minduta azaltzen da pelikulan eta ez diote nahi esan bere semea oso gaixo dagoela eta hil egingo dela. Orduan, berarekin pixka bat arraro portatze ziren. Hasiera batean Oscarrek uste du Jaungoikoak ez duela esistitzen, baina gero gutunak idazten dijoan eginean, iritziz aldatzen du eta Jaungoikoarengan sinisten hasten da. Jaungoikoari gutunak idazteak asko lagundu zion Oscarri, inorri ez baizion kontazten nola sentizen zen momentu oro baina Jaungoikoari bai. Oscar nahiz eta oso gaixorik egon, beti zuen denbora bere lagun min Peggyrentzat. Berak Peggy maite zuen baina Palomitasen neskalaguna zen. Nahiz eta Peggy ez zen momentu haietan bere neskalaguna asko saiatu zen izateko, eta azkenean lortu zuen.

    Nahiz eta umeak minbizia izan, bein ere ez du bere parrea aurpegitik kendu, eta hori guztiok egin beharko genuke.

  5. Nora Errazkin dio

    Pelikulatik gehien gustatu zaidana Mamy Rosa eta Oskarren arteko harremana da. Pelikulan familiako harremana oso argi agertzen da, ez bakarrik Oskarren fmilia biologikoarekin baita Mamy Rosarekin duen harremanarekin ere. Erlijioa ere nahiko argi agertzen da eta denborarekin Oskarri asko gustatzen zaio jangoikoari gutunak idaztea. Jangoikoari gutuna bidaltzeak gauza askotarako bailio dezake osasuna edo barkamena eskatzeko adibidez. Pelikula asko gustatzen zait oso errealista bai da; Bai sufrimenduaren aldetik eta baita naturaren edertasunaren aldetik ere. Jangoikoarengan sinetsi edo ez ikustera animatzen zaitut oso polita bai da. Asko gustatu zait.

  6. Alesha Ali dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana da, Mumy Rosarekin hitz egiten duela Oscarrek eta jainkoari kartak bidaltzen dituela.

    Bere gurasoak oso triste daude bere semeak katzerra duelako eta Mumy Rosak jainkoarengan sinisten zuelako esan zion jainkoari kartak bidaltzeko eta hamar egun horiek hamar urte balira bezala igarotzeko. Mumy Rosak karta horiek fotokopiatu egiten zituen eta Oscarren gurasoei ematen zien irakurtzeko.

    Egun batean Oscarrek galdetub zion non egoten den jainkoa eta nor den, eta esan zion erakusteko. Orduan, Mumy Rosak Oscar elizara eraman zuen eta jainkoa erakutsi zuen.

  7. Alex Vargas Cabanillas dio

    Pelikula ona iruditu zait eta iruditzen zait umeak ondo egiten duela bere papela,
    gauz bat ez dudana ulertzen zergatik ez dio egiten kasurik egiten oskarrek bere gurasoei
    eta Mamy Rosari bai. Eszena bat ez zaidana batere gustatu da Peggyren gurasoak ez diotenean utzi Peggyri Oskarretik despeditzen. Nere eszena gogokoena da finaleko atalean
    Oskar despeditu dutenean, ez Oskar hil delako baizik eta ondo egin dutelako eszena hori.
    Oskarrek Mamy Rosak bidaltzen zituenean gutunak oso pozik zegoela ematen zuen nere uztez balioko zuen Oskarri gelditzen ziona ondo aprobetxatzeko bere eskaerekin eta ondo
    pasatzeko.

  8. Lander Galarza dio

    Pelikula oso ederra izan da asko gustatu zait eta pelikulan gehiena gustatu zaidana da: Oskarrek Mamy Rosa ren ganako duen erlazioa lehenengo ikusaldian erori zitzaion ondo
    Mamy Rosa Oscarry eta ortik aurrera ikaragarrizko erlazioa eduki dute.

    Familiarekin gaztea zenean oso ondo ematen zen familiarekin baina denboraren poderios gaixotasunaren erruz oskar humentzako hospitale batera eraman zuten eta ez zuen hia erlasiorik eduki bere familiarekin eta denbora aurrera doala familiarekin aserretu zen pentsatzen zuelako gurasoek ez zutelako maite. Baina amaieran, erakusten diete gurasoek Oskarri baietz, maite dutela eta Oskarrek ere adierazten die gurasoei zenbat maite dituen beraiek ere.

    Erlijioa ere azaltzen da, Mamy Rosek jaingoikoaren gan sinisten zuela adierazi zion Oskarri eta Oskarrek ere jaingoikoaren gan zinizten asten da eta mezuak bidaltzen dizkio.
    Bere nahiak bete nahi dituelako Oskarrek.

    Nik neuk enuke ezer gehiago landuko oso pelikula ona delako eta grafiko oso onak dituelako.

  9. Joanes Karrera dio

    Pelikula askogustatu zait baian zati batzuk nahiko goibelak ditu.
    Pertsonaiek oso ondo adierazten dituzte eszenetako sentimentuak eta oso ondo girotuta zegoen. Pelikula honek asko emten du pentsatzeko Oscar oso gaztea izanik minbizia duen umea da,umeentzako hospital batean dago eta lagun ugari ditu adibidez: Peggy oscar maiteminduta daukana, Palomitas, pisu gehiegi duen bat, down sindromea duen ume bat ere badago oso maitekorra dena.
    Hasieran berak ez daki bere gaixotasunak duen larritasuna, baina egun batean medikuak eta gurasuoak bere gaixotasunarengatik hitz egiten entzuten ditu eta aditzen da bizi itxaropen oso laburra duela ,baina, gurasoek eta medikuek ez diete esan nahi .Hori dela eta Oscarrek ez du nahi beraiekin hitz egitea, baina, Mamy Rosa ezagutzen du eta berarekin jainkoari mezuak bidaltzen dizkio bere sentimenduak adieraziz.
    Oso mutil ausarta iruditzen zait.

  10. Leire Oteiza dio

    Pelikula asko guztatu zait. Oso polita da. Esanai oso berezia dauka. Pelikula onekin ikusten da ume gaxoek zer pasatzen duten eta nola sufritzen duten hospitaletan. Oskarrek jainkoari kartak bidaltzen dizkio bere sentimenduak espresatzeko, ortarako asko balio izan dio jainkoari kartak bidaltzea, berari aparte medikuei ere laguntzen zioten karta horiek. Oskarrek ez zuelako nahi inorri bere sentimenduak espresatu eta orduan medikuek karta horiekin jakiten zuten Oskar nola zegoen. Bere gurasoeire lagundu zioten. Mometu horietan Oskarrek ez bazuen Mamy Rose eduki alboan oso gaizki pasatuko zuen, hura izan baitzen jainkoari kartak idazteko esan zio0n emakumea eta hura zen egunero berarengana joaten zen emakumea. Baita bere neskalagunak eren asko lagundu zion Oskarri momentu gogor horietan.

  11. Roberto Garcìa Bouzàn dio

    Niri asko gustatu zait filma.
    Sentimendu asko transmititzen duelako eta bizia hasieratik bukaera harte nola den azaltzen duelako.
    Niri gustatu zait mamy Rosaren jarrerakin,hasieran ez zuelako nahi Oskar lagundu baino azkenean asko lagundu zion bere bizitzako azkenengo egunetan.
    Behari ezker neska laguna bilatu zuen eta jainkoarekin hitz egitea zer garrantzitzua den irakatzi zion.
    Oskarrek baita ulertu zuen ez duela inporta nolakoa zaren gauz garrantzitzuak egiterako orduan.

  12. Maddi Larrañaga Larrañaga dio

    Asko gustatu zait pelikula. Oso gogorra eta oso interesgarria iruditzen zait, esanahai oso berezia bait dauka. Pelikula honek erakusten du nola dauden ume gaixoak eta nundik pasatzen ari diren.

    Pelikulan gehien gustatu zaidan partea Oscar Mamy Rosarekin egoten zen momentua, bere aurpegia alai jartzen baizitzaion.

    Mamy Rosak egin duena asko gustatu zait: jainkoari kartak bidaltzea, egunero 10 urte egitea… hasieran Oscarrek ez baitzuen Jaungoinkoarekin sinisten, baino Mamy Rosaren esker konturatu da Jaungoinkoak asko lagundu diola, eta horrela gutunak bidaltzen zizkion nahiak esanez. Mamy Rosaren esker Oscar gustura zegoen, esperantza zuen… Nik uste dut Mamy Rosa Oscarri bizitzan pasatu zaion gauzarik ederrena izan dela, bera gabe etzelako horrela egongo. Orain Oscar zeruan pozik egongo da Jaingoinkoarekin, eta Mary Rosa ere oso gustura berarekin eduki dituen momentuengatik.

  13. Sufian Ali dio

    Pelikula asko gustatu da.
    umeentzako ospitale batean dago, oso gixorik, baina inork ez dio esan nahi,Mamy Rosa, arrosaz jantzitako pizza banatzailea eta pressing catch borrokalari ohia da.
    Pelikulan gixotasuna eta heriotza, juangoikoagoan sinestea maitasuna eta adiskidetasuna, bakardadea eta beldurra.
    eta gero azken hill dago.

  14. Lierni Piris dio

    Pelikula ikaragarri ona iruditu zait. Oso pelikula polita da, nahiz eta amaiera hain polita ez eduki umea hil egiten delako. Asko entretenitu nau Oskarrek zuen gaixotasunarekin nola egiten zuen borrokan eta nola Jainkoarengan sinisten hasi zen berari gutunak idatziz. . Gurasoek ez zitoten Oskarri bere hilketari buruz ezer esan nahi, beraz Penny Rosa-k nahi gabe esan zionean, bere biziko azken egunak asko aprobetxatuz joan zen. Egunero, bere adinari beste 10 urte gehitzen zizkion Penny Rosa-k esan bezala, eta egunero asko pozten zen Oskar Penny Rosa-k bixita egiten zionean. Asko gustatu zait Oskarrek bere bizitza bukatzeko gutun batean idatzi zuen gauz polita, ” ez dut nahi iñorrek esnatzea Jainkoak ezik”.

  15. Intza Garate dio

    Pelikula ume gaixo baten buruz dijoa, Oskar deitzen da. Inorrekin hitz egiteko gogorik ez du, badakielako inork ez diola egia esan nahi. Egun batean Mamy Rosa izeneko neska bat joan zen, pizza banatzailea zen eta medikuek Oskarrekin hitz egitera joan al zezakeen galdetu zioten, bere sentimentuakal zituen eran konta zezateen. Bera Kristaua zen eta Jaungoikoari kartak idaztea aipatu zion. Azkenean Oskar bere sentimentuak idazten hasi zen. Guztiek zekiten ez zituela egun asko bizitzari aurre egiteko eta egun bakoitzak hamar urte bezala bailoko zuela esan zion Mamy Rosak. Bere 100 urte egin zituenean, Jaungoikoarengana joan zen, tamalez.

    Nire iritziz, oso pelikula polita da, tristea izan arren. Pelikularen zati guztiak gustatzen zaizkit eta nire gogotsuena ezin dut erabaki. Baino gutxien gustatu zaidan edo ikusteko zailena egin zaidan zatia, Oskarrek 100 urte betetzen dituen eguna da eta Jaungoikoarengana joaten den zatia. Horrez gain bere gurasoek, Mamy Rosak eta sendagileen tristura.

  16. Jeremias Guerra dio

    Cartas a dios pelikulan oskarren azken egunak kontatzen ditu ospitale batean dago eta kantzerra dauke baño egun batean Mamy rosa ezagutzen du eta honekin konfiantza asko lortzen du gurasoengan baño gexo Oskar ez da ondo ematen bere gurasoekin eta ez du nahi beaxekin hitzeñ pixkanaka pixkanaka mamy rose oskarrekin enkarinatzen jutea eta Oskarrek “adoptatu” egiten du.Oskar enamoratuta dago Peggykin eta Peggy oskarrekin eta biak “ezkondu” egitzen dira. egun batean peggy ospitaletik juten da eta hurrengo egunean oskar oso triste zegoen eta egun hartan hil egin zen.

  17. Inar Garate dio

    Niri pelikula asko gustatu zait. Oso polita iruditu zait baina eta ume gaixo baten bizia adierazten du. Ginera pizza saltzaile bat etortze zaio bisitatzera Mamy Rosa” egunero pizzak eramaten baitizkio oskar dagoen ospitalera. Niri pelikulan gehiena gustatu zaidana Mamy Rosak izan zuen ideia da. Medikuek oskarren sentimenduak jakin nahi zituen baina oskarrek ez zuen nahi inorekin hitz egin; ezta gurasoekin ere. Oskarrek jangoikoari bidaltzen zizkion gutunak baina Mamy Rosak , puxikekin bidali beharrean, fotokopiatu egiten zituen eta medikuei ematen zien eta horrela beraren sentimenduak jakiten zituzten eta bazekiten zer egin.

    nire ustez oso pelikula interesgarria da.

  18. Gaizka Nogales dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Ez du beste pelikulen antzik, hau berezia da, horregatik guztatu zait, bizitzan gertatzen den arazo larri bati buruz hitz egiten duelako.
    Oskarrek ez daki, baina bere gurasoak oso larri daude bere gaixotasunarengatik.
    Mamy Rose asko zaiatzen da umea lasaitzen, eta Jainkoari gutunak idazten eta puxiken bidez zerura igotzen laguntzen dio falta zaizkion egunak urteak bezala sentitzeko.
    Oscar ez du ia inorrekin hitz egiten, bakarrik Mamy Rosekin eta Peggyrekin.
    Bukaeran Oskar hil egiten da eta danak oso triste jartzen dira, baina azkenean ulertzen dute orain Jangoikoarekin dagoela eta betiko deskantsatuko duela, betiko bakean egongo dela.

  19. Asier Zubizarreta dio

    Bazen behin mutil bat hospitalen zegoena, eta eta kantzerra zeukan. Hospitalera Mamy Rosa etortzen zen Pizza ekartzera, eta baita ere borrokalari bat zen. Hegun batean Mamy Rosa Pizzak ekartzera etorri zenean, oskarrekin estropus egin zuen eta orduan azi ziren Oskar eta Mamy Rosa pixkat ezagutzen. Hospitalekoek eta Oskarren gurasoek zekretu bat zuten baino Oskarri etzien ezaten, eta Oskar enteratu zeneasn asi zen, inorri kazo ez egiten, eta medikuek ezan zioten zer nahi zuen, eta ezan zuen Oskarrek Mmy Rosarekin egon nahi zuela. Urrengo egunean Mamy Rosa etorri zenean, ezan zioten Oskarrena joateko hitz egitera, eta hor hazi ziren ze nahi zuen Oskarrek.Haskenean Oskar hil egin zen zoritxarrez. Niri azko guztatu zait pelikula.

  20. Elene Sudupe dio

    Pelikula trsitea iruditu zait, gehien gustatu zaidana mezua izan da. Hasieran familia ondo moldatzen zela ematen zuen baina Palomitasek Oskarri esan zionean gurasoek ez zutela nahi ikusi Oskar haserretu egin zen beraiekin. Mamy Rosa joaten zen bisitatzera gurasoen ordez eta Jaungoikoari kartak bidaltzen hasi zen. Hasieran ezetz esan zuen ez zuela sinisten horrelakoekin baina azkenean bidaltzen hasi zen. Jaungoikoari egunero 10 urteko betetzeko eskatu zion hil zorioan zegoenez. Mamy Rosa egunero berarekin egoten zen hasieran pizza batzuen truke soilik baina pixkanaka jopatea gustatzen hasi zitzaion. Oso gaizki pasatu zuen azkeneko egunetan eta Jaungoikoari gauz bakarra eskatu zion, inork ez esnatzea, berak bakarrik esnatzea. Eta gau harta Jaungoik9oarekin batera joan zen.

  21. Eneko Larrañaga dio

    Pelikula oso ederra iruditu zait. Minbizia, heriotza, sufrimendua… oso landuak zeuden . Ikusleari barne-hausnarketa bat egitera eragiten dio. Gainera, pertsonaien arteko erlazioak oso politak dira. Mary Rosek eta Oskarrek balio oso garrantzitsuak erakusten dituzte. Adibidez, maitasuna edo empatia. Rosen bilakaera oso positiboa da. Andre egoskor, maltzur bat izatetik andre maitakor bat izatera pasatzen da. Oskar berriz, mutil triste bat izatetik bere azken egunak behintzat, pozik bizitzera pasatzen da. Erlijioa ere oso garrantzitsua da pelikulan, Jainkoaren garrantzia oso ondo erakusten duelako. Gainera, gure biziko egun bakoitza aprobetxatu behar dela esaten digu, bizi dugun egun bakoitza opari bat delako.

  22. Izaro Lete dio

    Pelikula oso polita iruditu zait. Gaiak asko landuta zeuden, heriotza, maitasuna, minbizia… Barne-hausnarketa ona egiten du ikusleak pelikula ikusterako orduan. Orokorrean pelikula osoa gustatu zait, batez ere, Mamy Rosaren eta Oskarren arteko erlazioa bien artean sekulako maitasuna edo enpatia erakusten dute. Rose pilo bat aldatzen da Oskarrekin, emakume positibo bat izatera iristen da. Erlijioa asko jorratuta dago pelikulan, gutunak edo mezuak Jaungoikoari bidaltzean… Erlijioak duen garrantzia erakusten digu eta gure bizitzako egun bakoitzak balio duela eta aprobetxatu behar dela erakusten digu. Pelikulan, Oskarrek hil aurretik bizi dituen egun bakoitza bezala. Oso ume zoriontsua ikusten da.

  23. Ane Etxeberria dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana Mamy Rosarekin lehenengo aldiz topo egin zuena izan zen. Asieran, ez ziren atrebitzen semearekin hitz egitera ere baina gero Mamy Rosaren laguntzaz obera joan zen. Mamy Rosak Oskarri Jaungoikoari kartak bidaltzea proposatu zion. Oskarrek Papa Noelekin ez zuela sinesten esan zion baina Mamy Rosak segituan esan zion Jaungoikoarena ez zela ipuin bat. Horrela Mamy Rosak berak pentsatzen zuena zekielako eta Oskar desahogatu egiten zelako. Asko gustatu zaidan beste momentu bat Mamy Rosak bere etxeko atea ireki eta Oskar ikusten duenean. Gutxien gustatu zaidana berriz medikuak gurasoei umea ikusi zezaketela esan eta haiek ezetz esaten dutenean.

  24. Alex Soares dio

    Pelikulan gehien gustatu zaitena da loreana egun bat iraun egiten dun eta gero berriro semilla besela jutea. Oscarren aitak ez dute nahi Oscar ikustea, zergatik Oscar hil egingo zuen cantzerrengatik eta aitak ez dute nahi ikusi, eta oscar aserre geratzea bere aitarekin eta bakarri dai du geratu 12 azkenengo egunean. Mamy Rosa esateu Oscarri jainkoari gutun bat idazteko, baino Oscar esateu ez dula sinisteu Papa Noel bezela baino gero Mamy Rosa egiteu Oscar Jainkoengana sinistea eta egunero gutun bat idatasteko eta gauz bat espirituentzako. Espirituentzako seose eskatzeko bat egunero adibidez valentia edo zeose beste pertsonentzako.

  25. Iraia Piris dio

    Niri gehien gustatu zitzaidan zatia Mamy Rossek baietz esaten dionean sendagileari egunero joango dela ospitalera. Oso gaizki beraien semea hil egingo delako 10 egunetara. Hasieran Oskarrek ez zuela sinisten Jainkoarengan eta gero Rossek kapila batera ematen du eta kartak idazten dizkio. Gaizotasuna eta heriotzan laguntzen dizu zu gaizki zaudenean gaixotasunarengatik eta geroago hil egiten zeranean.
    Asko gustatu zait pelikula erlijiiosoa delako eta adibide bat ematen dizulako beti aurrera egin behar duzula gertatzen zaizudana atzean lagata eta Rossek berari naska ematen ziolako ospitaletan sartzea eta berarengatik naska horri aurrera egin diola eta funeralera joan zen bere bizi osoan ez zenean joan. Eta Jainkoari eskerrak ematen dizkio horrelako ume bat esagutu zuelako.

  26. Luis Gonzalez dio

    la pelicula es muy bonita y ma ha gustado mucho por q es una pelicula que trata de un niño con canser.
    Que se hace amigo de la mujer del vestido rosa y luego ella lo visita todos los dias y despues de un tiempo se fueron haciendo mejores amigos.
    luego oscar conocio a una chica y le gusto la mujer des vestido rosa le dijo que le expresara lo que sentia y oscar lo hiso y la chica le dio que ella tambien le queria despues de un tiempo ellos se casaron y oscar queria adoptar ala mujer del vestido rosa y despues ala chica la operaron por que tenia una enfermedad y oscar estaba muy preocupado y salio bien luego oscar murio por que tenia canser y no le encontraron la cura pero murio feliz.

  27. Unai Tena dio

    Pelikula polita iruditu zait baina pixka bat triste iruditu zait. Mamy Rosa hasi zitzaionean laguntzen nahiko lagungarria iruditu zitzatzaidan eta orduan asko harritu zitzaidan neska batekin gustatzea. Mamy Rosa oso lagungarria izan zen Oskarrentzat, jainkoari kartak bidaltzeko esanez, eta elizara ematen. Oskar ospitaleko ume garrantzitsuena zen nere ustez denak maite zuten, batizbat, Pennik. Oskarren gurasoak ez ziren ausartak esateko hil egin behar zela baina Oskarren bazekien . Medikuak dena intentatu zuen baino ez zuen lortu Oskar salbatzea. Ospital dena oso oso triste geratu zen.

  28. Ruth Sánchez dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana Mamy Rosak Oscarri laguntzen dionean eta egun osoa batera egoten direnean. Gutxien gustatu zaidana Oscarrek bere gurasoei gaizki hitz egiten dionean, Oscarrek bere gurasoekin asarratuta dagoelako, ez diotelako nahi esan oso gaixorik dagoela eta bere tratamendua ez dela ondo irten eta ezin dela aurrera irten. Gurasoak oso triste daude Oscarrek oso gaizki dagoelako. Gero, Mamy Rosak esan zion Oscarri gutunak nahi zizkioten bidali Jaungoikoari, denbora pasatzeko, baina Oscarrek ez zuen jaungoikoarengan sinisten, orduan Mamy Rosak konbentsitu egiten dio eta egunero gutunak bidaltzen dizkiote Jaungoikoari. Azkenean Oscar hil egiten da eta denak oso triste jartzen dira.

  29. Nadia Rubio dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana izan da Mamy Rosaren laguntza, Peggy ezagutzean eta berarekin egotean. Baita ere jainkoari mezuak bidaltzea, Oscar oso irribarre ikusteak, baina txarrena zen hiltzeko beldurra zuela. Familia, oso triste ikusten da. Haren semea hil egingo zela jakitean.Jainkogan esperantza zuen Oscar. Egunero bidaltzen zituen mezuak Jainkoari puxika baten bidez.Rosa beheko aldera joaten zen mezua puxika baten lotzen zuen eta goraka bidaltzen zuen irribarrez .Oscar oso irribarretsu zegoen. Jainkoari gutunak bidaltzea, haren arazoak eta hil baino lehen nahi zituen gauzak eskatzen zituen; adibidez- bere laguna Peggy-rekin ezkontzea. Eta ala izan zen ezkondu ziren.

  30. Zacaruias Essalehy dio

    Hil egiten danean umea gustatu zait pelikulan gehienzergatik horsartzen da momentu zirraragarria. Medikuarekin hitzegiten zutenean hasaltzen da familia pelikulan bere gaixotasunaren buruz hitz egiteko .Rosadun emakumeak jaikoaren-gan hitzegiten duenean azltzen da erluijioa ezaten dion ez duela papanoelen gan zinisten baina bai jainkoaren gan.Umeak jainkoaren gain zinisteko eta ez egoteko denbora osoan bere gaixotasunaz pentsatzen.Gaixotasuna ete heriotza gaixotasuna um,eakduena eta herriotza hortik hamabi egunera datorkiona eta horregatikdago rosadun emakumea beti beti berekin eta baita ere gurasoak eta medikuak.

  31. Saray Barquero dio

    Asko gustatu zait, batez ere kasu horiek pasatu izan direlako eta pasatu daitezkeelako.
    Oso tristea iruditu zitzaidan Mamy Rosak ez zuenean nahi mutikoa laguntzea kantzerra zeukalako eta ori oso gaizki iruditu zait baina azkenean laguntzen dio.
    Asko gustatu zait, baita ere, Mamy Rosak esaten dionean Jaungoikoari gutunak bidaltzeko eta urteekin izan duen ideia.
    Ez dakitena da, egia al den borrokalari kontu horrena ez baitzen oso errealista ikusten.
    Oso ausarta iruditu zait Oskar Peggyrena joan denean eta berarekin maiteminduta zegoela esan duenean. Nire iritziz oso polita da pelikula hau eta Oskar bezalako pertsonei ahulkatzen diet.

  32. Denis Valor dio

    Pelikula hau triste iruditzen zait. Oskarrek oso gaixorik dago eta bere aitak ez zion ezer ezan eta Oskarrek haserretuta zegoen bere aitarekin. Gero, Oskarrek neska batekin txoke egin zuen eta neska hori Mamy Rosa zuen izena. Gero, Oskarrek bakarrik Mamy Rosarekin itzegin nahi zuen eta esan zuen. Badakizu non bizi da jainkoa? eta elizara joan zuen. Eta azkenin, berriz, hospitalera joan zuen eta gero hor bere aitak etorri zuen eta hor Oskarrek hil zuen. Gero, funeralean joan zuen Oskarrek despeditzeko.

  33. Jokin Arregi dio

    Gehiena gustatu zaidana Oscarrena Mamy rosa joaten denean eta Mamy rosek bere presing catcheko rin bat oparitzen dionean eta Mamy rosek eta Oscarrek bere borrokak ikusten dituztenean. Nire ustez pelikula oso polita da eta bestei errekomendatzen diet ikustera, ez direla batere aspertuko. Jaungoikoari gutunak bidaltzeak berarekin harreman ona edukitzen laguntzen dizu eta gauz txar gutxiago gertatzen. Oscar hiltzera zijoanean beldurra zeukala esaten zuen eta bera esnatzekotan iñok ez esnatzea bakarrik jaungoikoak esnatzea. Berak bukaeran asko sufritzen du baina sufrimendu horri haurre egin eta horrelaxe hiltzen da, denak negarrez hasten dira Oscar hilda ikusten dutenean.

  34. Jon Agirrezabal dio

    Polita iruditu zait, baita gogorra ere. Polita iruditu zait Oskarrek esan zionean mamuetatik babestu nahi ziola bere gustoko neskari. Baita ere presing catcheko rina oparitu zionean. Gehien gustatu zaidan partea izan da mamy rosek gustatzen ez zaion gauza bati aurre egitea eta gustatu zitzaionean. Familiarentzat oso gogorra izango da egoera horretan egotea. Oskarrek, bere semea, minbizia bat edukitzea eta tratamientoa gaizki joatea. Gainera Oskarri iruditzen zitzaion bere gurasoak ausartak ez zirela. Erlijioan berriz gaizki iruditzen zait ume bat 2 egunetan ez delako kristau egiten. Nik alferrirako ikusten dut. Ez zaidalako egia iruditzen hildako gizon bat berpiztea 3 hiltze gorputzean zartuta.

  35. Eneko Arrieta dio

    Pelikulatik gehien gustatu zaidana Oskarrek ospitaletik alde egin eta Mamy Rosaren etxera joaten denean bere furgonetan ezkutuan sarturik. Asko gustatu zait pelikula eta gainera edozeinek ikusteko modukoa da jainkoaren metaforarekin umeek erraz uler dezakete eta erlijioarekin interesatzen hasi daitezke, bestalde familia ere agertzen da, eta ikasi egin dezakezu nola familia zaindu egin behar den, bestela egora larrietan ez dizute laguntza handirik emango. Beldurraren metafora ere ederki agertzen da, mauek nola gauean nola guztiak esnatzen dituzten. Nik ikustea gomendatuko nioke jendeari oso istorio polita delako eta gainera asko ikasten duzulako batizbat zeure buruarekin fidatzen eta ahal duzula sinesten duzu.

  36. Manex Platero dio

    Niri gehien gustatu zaidan zatia Peggy eta Oscar beste mundu batera joan direnean izan da.
    Mammy Rosa nola joaten da egunero hospitalera eta bere gurasoak nolako beldurra duten egoeretan da familia azltzen denean. Erlijioarengan konfiatzen duenean Oskarrek gurasoekin eta helduekin hitz egiten hasten da. Jaungoikoari bialtzen dizkion gutunak edo otoitz egiteak jaungoikoaren konfiantza islatzen da.
    Niri gehien hunkitu didan gaia heriotza izan da.
    Niri pelikula asko gustatu zait arrazoi ezberdinetatik, adibidez, Oskarrek zuen beldurra, bere azkenengo egunak ehun eta hogei urte ziren…
    Eta gainera erlijioosoa da.

  37. Jorman Barralaga dio

    la pelicula es muy bonita se trata de un nino llamado oscar tiene cancer cuando le detectaron cancer sus padres le abandonaron y de a quedado solo y la mujer que vende pizza le acompanaba y un dia oscar se enamoro de una chica que tenia otra enfermedad se ponia muy verde y luego sus padre llegaron a visitarles y oscar les ignoro y la que vendia pizzas oscar le queria como madre pasaban los anos oscar un dia tuvo que falleser.

    oscar aguanto alos cien anos pero el fue muy fuerte pero los chicos enfermos le molestaban no le dejaban en paz hasta que un dia le dejaron en paz luego a oscar le ponian medicamentos quimios y la chica que se enamoro se llamaba penny le queria mucho hasta que un dia se la llevaron a casa porque y se sentia mucho mejor penny le queria muchisimo y oscar lloro y tambien oscar solia resar por las noches y la que vendia pizzas tambien solia resar y hasta que por sin pudo descansar en paz duro tansolo cien anos y sus padres lloravan por que oscar ya habia muerto .

  38. Ibai Martin dio

    Gehien gustatu zaidana da lantzen den sentimentu kantitatea. Bearen familiakin erlazioa oso konplexua izan da Oskar hasieran ez zitun konportatzen oso kabreatuta zegoelako, bearen gurasoak barkatu eta gero nahiko ona zan baino asko ez zuen iraundu. Pelikulie oso erlijiosoa da eta interesgarriak dira erlijioaren lantzen diren gaiak. Esperantza edukitzeko eta hospitalekuk jakiteko zer zentitzen duen, zer nahi zuen, nola zegoen… Nere ustet otoitz egitera gauz askotako balio du esperantza edukitzeko desaogatzeko. Pelikulie oso polita da eta asko gustatu zait.

  39. Martina Etxaniz dio

    Pelikula oso polita da, baina tristea ere ba zen. Gehien gustatu zaidan zatia Mammy Rosak nola kontatzen zizkion historioak, Oskarri bere momentu zaietan laguntzeko eta Oskarrek jakiteko edozeinek edozeini irabazi laikadiola. Beste zati bat asko gustatzen zaidana da, Mammyren ideia mezuak jaikoari bidaltzeko eta Oskarrek nola kontatzen zuen bere sentimenduak eta nola konfiatzen zuen jainkoarekin, jainkoak edozein momentutan lagundu zezakela entenditu zuen Oskarrek.
    Oskarren familiak hasieran ez zuten nahi esan Oskarri hil egingo zela, baina Osakarren ia bazekien eta haserretu egin zen bere gurasoekin. Niri asko gustatu zitaidan medikuak gurasoei esandako esaldia “badakit zaila dela mundura ekarri duzun umeari hil egin behar duela esatea”.

  40. Julen Gogorza dio

    Asko gustatu zait pelikula. Amaieran pixka bat pena ematen du baa ondo dago.

    Oscar izeneko mutiko bat minbiziarekin dago umeentzako ospital batean. Pelikulan azaltzen da nola mutiko horrek kontatzen dituen bere bizitzako azkeneko egunak urte bat izan balitz bezala. Dago andre bat pizzak zaltzen dituena eta boxeoko borrokalari dela, orduan egunero joaten da ospitalera pizzak ekartzera. Medikuek eta mutikoaren gurasoek nahi dutena da oscarrek bere zentimenduak adierazte baian ez dute lortzen. Beraz pizza saltzailea egunero berarekin joaten da hitzegitera eta bere boxeoko gauzak azaltzera. Egunero jaingoikoari kutun bat idazten dio. Horrela bere bizitzako azken eguna iritsi arte.

  41. Elene Elduaien dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana Mammy Rosaren papera zein den gustatu zait. Mammy Rosa momento txar batean zegoen bai ekonomikoki eta bai sentimentalki. Pizzak saltzera joan hospitalera eta azkenean konbentzitu egin zuten bertakoek egunero Oskar bixitatzera joatea hospitalekoek bere pizzak erosten zizkioten ordez. Asko gustatzen zait nola kontatzen dizkion gauzak Oskarri eta nola Jaungoikoari gutunak idaztea esan zion (“Nik ez daukat denborarik Papa Noelen ipuinengan sinesteko!”). Gainera,Mammy Rosak gauza asko irakasten dizkio Oskarri, baina Oskarrek berari ere iraksaten zizkion konturatu gabe (maitatzen, adibidez).
    Baita ere famiia nola agertzen den gustatzen zait. Oskarrek pentsatzen du beldurra diotela gaixotasuna duelako eta gorrotatu egiten ditu. Mammy Rosak irakasten dio hori ez dela hórrela eta bere gurasoek beldurra gaixotasunari diotela eta nagusiki gaixotasunaren ondorioari, beraiek hainbeste maite duten seme bakarra hiltzearen ondorioa. Akenean ere, Mammy Rosak ere ikasten du berak Oskarri esandakoaz.
    Pelikula nahiko tristea da eta bizitzari buruz gauza asko kontatzen ditu gozo-gozo landuta: heriotza, erlijioa, minbizia, gaixotasunak, familia arteko arazoak…

  42. Jakes Gogortza Paredes dio

    Pelikula asko gustatu zait. Nahiko gogorra den arren merezi du ikustea balore oso inportateak erakusten dituelako.

    Oscar kantzerra duen mutiko bat da, umeentzako ospitale batean dago eta 12 egun soilik gelditzen zaizkio. Bere gurasoek ez diote nahi ezer esaterik eta horregatik beraiekin haserretuta dago.

    Mammy Rosa izeneko emakume bat ezagutzen du hospitalean pizzak saltzea nahi duena. Doktoreak eskatzen dio harren Oscarrekin egoteko bere pizzak erostearen trukez.

    Mammy Rosak onartu egiten du tratua eta berak eta Oscarrek balore berriak ikasten dituzte.

  43. Uxue Uranga dio

    Pelikula hau asko gustatu zait batez ere bakoitzak bere papela ondo egiten duelako.

    Oskar kantzerra duen mutil bat da eta hospital batean dago. Oskarrek ez daki eta bere gurasoek badakite baina ez diete ezer esan nahi Oskarri. Oskarrek jakin zuenean bere 12 egun bakarrik geratzen zaizkiola.

    Gero, emakume batekin egiten du topo, Mammy Rosarekin. Mammy Rosa hospitalera pizzak ekartzen dituen emakume bat da. Hospitaleko mediku batek erregutzen dio Mammy Rosari Oskarrekin egoteko gelditzen zaizkion egunetan pizza erostearen trukez. Mammy Rosak tratua onartzen dio.

    Mammy Rosa egunero joaten zaio opari batekin oskarri eta egun batetik aurrera mezuak bidaltzen hasten dira jainkoari.
    Oskar hil zenean Oskarren gurasoek Mammy Rosari Oskarren gauzak eman zizkion, oso momentu unkigarria izan zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude