Trumanen showa

tru2Truman Burbank gauza arraroak ikusten hasi da:  Zerutik argi bat erori da, … Orain urte batzuk Trumanen erruz itsasoan hil zen bere aita kalean topatu du bizirik,… Kotxean irratia entzutean bere ibilerak kontrolatzen ari direla iruditzen zaio,… Ezin du ahaztu Silvia, Merylekin ezkondu aurretik ezagutu zuen neska ederra,… Bere ezkontza faltsua dela iruditzen zaio,… Fijdi irletara joan nahiko luke, Silviaren bila, askatasun pixka baten bila,… baina bide guztiak itxi egiten zaizkio.
Izan ere,Trumanen bizitza telebistako zuzeneko eta etenik gabeko show handi bat da. Bere herria antzoki handi bat da, inguruko jendea aktoreak, …  Truman konturatu gabe, bere bizitza besteen entretenimendu eta kontsumo gaia bihurtu da, bera jaio zen unetik bertatik,… Kristoffek zuzentzen duen showa zeharkako publizitateaz bizi da eta mundu guztian ikusten da …
Truman irtenbide bat bilatzen saiatuko da, bere bizitza arriskuan jarri behar badu ere … Azken erabakia berea da!!
Pelikula honetan galdera etiko ugari aurkezten zaizkigu: Truman librea edo askea al da benetan? Eta gu? Zenbaterainoko kontrola dago gure gain? Nork dakizki gure datu guztiak? Nork “fitxatuta” gaude? Nork kontrolatzen ditu gure kontsumo ohiturak, adibidez? Eta gure iritziak?
Libreak izan gaitezke, bai, baina agian gure askatasunak muga eta baldintza asko ditu …
Idatz ezazu iruzkin bat: Zer iruditu zaizu pelikula? Gure bizitzako zein alorri buruz pentsarazi dizu? Mila esker.

Iruzkinak

  1. Dunia Elorza dio

    Filma gustatu zait transmititu nahi duen mezuagatik, askatasuna eta gezurretako mundu batean bizi garela askotan. Egunerokotasunean askotan nahi dugulako edo ez garelako konturatzen gezurretako munduan bizi garela. Trumani neska batek begiak ireki zizkion eta behin baino gehiagotan guri ere ongi etorriko zitzaigun, baina ez da hala izaten orokorrean. Bera azkenen lortu zuen irla hartatik irtetzea eta mundu errealera irtetzea eta gutako askok hori egin beharko genuke eta ez bakarrik mundu iruditakoan, baizik eta benetakoan gauza on eta txar guztiekin.

  2. Zuhaitz Garate dio

    Ez zait batere gustatu oso pelikula aspergarria iruditu zait. Askatasunari buruz pentsaraztea egin dit. Mundu guztiak libre izateko eskubidea izan beharko lukeela iruditzen baitzait.

  3. Maria Ramos dio

    Pelikula polita iruditu zait. Inoiz ez nengoen horrelako pelikula bat ikusita, beraz, hasieran arraroa egin zitzaidan eta pixka bat ulertzea kostatu, baina ulertutakoan oso ona da, besteengandik desberdina.

    Gaur egun, egunerokotasunean oso kontrolatuta gaudela, batez ere internetarekin eta egungo teknologia aurreratuarekin.

  4. Carlos Juaristi dio

    Oso pelikula polita iruditu zait, egia esan Trumanek pena pixka bat eman dit, nire ustez esklabu baten antzera bizi zelako. Baina bukaeran lortu egiten du bere bizi faltsu horretatik irtetzea.
    Askatasuna eta maitasuna, askatasuna; Truman pelikula honetan ez da aske nire ustez, pertsona askon mende dago eta maitasuna; Truman bere bizitzan neska batekin maitemintzen da eta erredaktoreek ez diote usten neskari antzesten.

  5. Ainara Iturbe dio

    Oso pelikula interesgarria eta desberdina da. Asko pentsarazten dizu, batik bat, pertsonen askatasunari buruz. Trumanen bizitza faltsua zen, berari inguratzen zioten pertsona guztiak antzezten hari ziren, ondorioz gezurren artean bizi zen Truman. Gauza arraroak gertatzen ari zirela ohartu zenean, asko borrokatu zuen egia jakiteko eta azkenean egia jakin zuenean, menpe egoteari utzi zion eta askatasuna lortu zuen. Bestalde, Trumanek Silvia maite zuen baina ez zioten uzten berarekin egoten. Hori gaizki dago egina, norberak hartzen ditu bere erabakiak eta besteek onartu egin behar dituzte, ondorioz Trumanek Silvia maite bazuen besteek onartu egin beharko lukete.

  6. Unai Badiola dio

    Truman ez da aske bizi, azkenean jaio zenetik hil arte zuzendariari komeni zaiona egiten hari da eta besteen entretenimendurako pertsona bat besterik ez da. Nire ustez, gu ere ez gara aske bizi. Gure gainetik daudenek gure datu guztiak dituzte eta beraiek esaten dutena egin behar izaten dugu. Azkenean gure datuak sare sozialetan edo interneten badaude edonork lor ditzake. Nire ustez gobernuak fitxatuta gauzka eta guri buruz informazioa behar badute erraz lor dezakete. Nire ustez gure iritziak ez ditu inork kontrolatzen bakoitzak bere iritzia du eta hori ezin du inork kontrolatu.

    Nire pelikula oso interesgarria iruditu zait. Askatasunaren alorrari buruz pentsarazi dit. Azkenena gure gainetik dauden pertsonen menpe gaudela iruditzen zait eta beraiek nahi dutena egin behar dugula.

  7. Nagore Elduaien dio

    Trumanek betitik pentsatu izan zuen askea zela, baina gero konturatu zen ez zela horrela. Hau gure bizitzan ere gerta daiteke, azken batean inor ez delako guztiz askea, eta besteek egiten dituzten gauza askok eragina dutelako gure bizitzan. Gure gain uste duguna baino kontrol handiagoa dago, gu baino botere handiagoa duten pertsonek gure bizitzan eragina izan dezaketen erabakiak hartu ditzakete. Ez gara konturatzen, baino denbora osoan bijilatuta gaude. Gaur egun, mugikor bat duzun momentutik gure datu guztiak eduki ditzakete. Fitxatuta gaude, eta nahi dutenean jakin dezakete guri buruz guztia. Kontsumo ohiturak asko kontrolatzen dizkigute iragarkiek. Iritziak ere oso kontrolatuta daude. Iritzia emateagatik kartzelan bukatu dezakezu gaur egungo gizartean, adibidez hori gertatzen da rapero askorekin.
    Pelikula asko gustatu zait, entretenigarria zelako eta oso mezu polita zeukalako. Gure bizitzako askatasunari buruzko hausnarketa sakona eragiten du pelikula honek.

  8. Maddi Garcia dio

    Pelikula hau iruditu zait modu on bat, guk , jendeok, ikusteko nola izango litzateke mundu bat askatasunik gabe. Truman txikitatik show bat zuen, baina berak ez zekien ezertxo ere ez. Guztia faltsua zen, bere lagunak, emaztea… Egun batean, konturatu zen zerbair arraroa gertatzen ari zela bere bizitzan, asko borrokatu zuen egia jakiarazteko. Egia jakin zuenenan alde egin zuen, eta Trumaren showaren sortzailea konbentzitzen hasi zitzaion mundu horretan segitzeko, baina berak mundu berri bat ezagutzea nahi zuen, eta ondorioz, joatea erabaki zuen.
    Hau guztia Hirugarren Munduko kideak bururatzen zait.

  9. Sandra Pernicas dio

    Oso pelikula interesgarria iruditu zait, inoiz ez dut ikusi pelikula bat non protagonista show baten barruan dago eta pertsona guztiak aktoreak dira Truman ezik, eta mundu guztia bere bizitza osoa ikusten duena.
    Batzuetan guk ere kontrolatuta gaude, adibidez, interneteko sare sozialak erabiltzen baditugu gure bizitza kontatzeko edozein pertsona ikus ditzake gure datu pertsonalak. Datu pertsonalak inoiz ez ditugu partekatu behar, izenak esaten duen bezala, pertsonalak dira.
    Gure bizitza ez da show bat, baino modu askotan kontrolatzen digute.

  10. Naia Arrieta dio

    Pelikula hau, Truman izeneko gizon baten biziari buruz da. Ikusi dezakegu, Truman ez dela aske bizi; azken finean, jaio zenetik hil behar zuen arteko bizitako momentu guztiak grabatuta zeudelako eta mundu osoan igorrita. Mundu osoak zekien zein zen Truman, noiz eman zituen bere lehenengo pausoak, bere ezkontza… Nire aburuz, gu ere ez gara guztiz aske bizi, batez ere, sare sozialek eta gaur egungo teknologiek gure buruz guk pentsatzen duguna baino askoz gehiago bai dakite. Baita ere, azkenengo galderak adierazten duen bezala gure iritziak askotan ere kontrolatuta egoten dira eta pertsona askok edukitzen dute beldurra beraien benetako pentsamenduak adierazteko, besteek zer pentsatuko dutenen ondorioz.

    Pelikula interesgarria iruditu zait, benetan pentsarazten dizulako gure bizi pertsonala adibidez, jende askok jakitea ez delako batere erosoa. Horregatik, gure bizitzako alor horrekin hausnarketa bat egitea lortu du pelikula honek nigan. Baita ere, gure biziko momentuak jende askorekin ez partekatzea eta momentu horiek bizitzea.

  11. Markel Piris dio

    Pelikula oso ona iruditu zait eta asko gustatu zait. Protagonista oso barregarria zen, eta horri esker pelikula ere dibertigarria egiten zen. Gainera, istorioa oso ona zen.
    Adibidez, gu ere oso kontrolatuta gaude, osakidetzak adibidez gure datu pertsonal guztiak ditu, gure NAn ere gure datu guztiak agertzen dira, non bizi garen, noiz eta non noiz jaio ginen, zein diren gure gurasoak… Interneten ere gure datu guztiak dituzte.
    Azkenean, gure bizitza ez da Trumanen bizitzaren bezalakoa, baina jakin behar dugu gu ere fitxatuta gaudela eta ez garela guztiz askeak.

  12. Naroa Cabanillas dio

    Pelikula honetan oso argi ikusten da gure gainean gobernuak, etab. duten kontrola. Sare sozialen bidez, teknologia berrien bidez, interneten bidez, … kontrolatuta gaude, edozein pertsonak jakin ditzake gu geuk publikatutako datuak zein gure datu pribatu eta pertsonalak. Sarean egiten dugun guztiak guri buruzko informazioa ematen du, eta informazio hori edozeinen eskura dago, gure izenak bilatzearekin bakarrik datu asko jakin ditzakegu, eta datu guzti horiek interneten eskuetan eta gobernuaren eskuetan erortzen dira.

    Pelikula orokorrean ez zait iruditu ausnartzeko modukoa, baina pentsatzen jarrita azken batean gure biziaren antzekoa da, gure biziko momentu asko sarera igotzen ditugu, modu honetan beste mundu osoak ikus ditzake gure gauzak. Azken batean Trumani gertatzen zitzaionan berdina da. Berak jakin gabe mundu osoak bere egunerokoa ikusten zuen, non zegoen, zer egiten zuen, non bizi zen, … Azken batean teknologia berriekin guri berdina egiten digute; mugikorretako GPS-ari esker non gauden eta non bizi garen jakin dezakete, … Azken batean guztiok gaude kontrolatuta eta ezin dugu ezer handirik egin hori gelditzeko

  13. Iara Barquero dio

    Nere ustez Truman berez librea da nahi duena egiteko askatasuna duelako. Arazoa da, bere inguruan badaudela pertsona batzuk hori debekatzen diotenak. Nik esango nuke guk ere berez libreak garela. Gertatzen dena da, askotan jendearengan asko dependitzen dugula eta azkenean jende gehienak egiten dituen gauzak egiten hasten gara guri benetan gustatzen zaizkigun gauzak egin beharrean. Esango nuke internetek dakizkikila gure datu guztiak eta bera dela benetan fitxatuta gaituena eta gure datu guztiak edo behientzat gehienak dakizkiena. Berriz nik esango nuke, gure iritziak jendeak kontrolatzen dituela. Lehenago esan dudan bezala, askotan jende gehienak egiten dituen gauzak egiten ditugu guk nahiko genituen gauzak egitearen ordez.

    Egia esan pelikula arraroa iruditu zait hasieran baina azkenean pelikularen sentsua ulertzea lortu dut. Nere ustez pelikula honek askatasunaren falta irudikatzen du. Ez gara konturatzen baina askatasuna izatea gure artean eta besteak errespetatzea oso garrantzitsua da. Nor bera den bezala izateko eskubidea dauka. Ez dago jendea modifikatzeko beharra, ez dugu inor gure erara eraldatu behar horretarako gu existitzen gara eta mundu honetan. Bakoitza dan bezalakoa da, danak diferenteak gara. Danak desberdinak izatea benetan gauza ona da, bestela mundua aspergarria izango litzateke.

  14. Maria Saenz dio

    Oso pelikula ona eta komikoa iruditzen zait. Baina niri hori egingo bazidaten asko molestatuko zidan. Gezur asko daude munduan zehar, eta oso txarra izaten da gezur bat esatea. Nire ustez okerragoa da gezur handi batean bizitzea. Gainera, berak ezin izan du bere biziarekin zer egin jakiteko aukera. Honek, kezka eta zalantza asko ekarri dizkio bizitzan zehar.

    Horrez gain, oso pelikula polita da; eta beste asko ez bezala, egokia eskolan jartzeko.

  15. Jon Arambarri dio

    Trumanek askea izan nahi du, kostatu egiten zaio askatasuna lortzea baina azkenean lortu egiten du, bera askea ez dela ohartzen denean, aurre egiten dio eta askatasuna lortu arte borrokatu egiten du. Gu gure osotasunean ez gara askeak, estatuaren menpe gaude eta.
    Sare sozialetan gaude gehienbat kontrolatuta baina gure askatasun puntua ere badugu.
    Estatuak kontrolatzen ditu, adibidez gure kontsumoa.

    Nire iritziz, pelikula interesgarria izan da, ausnartzeko balio du eta, Truman oso ausarta da, askatasuna lortzeko bere beldurrei aurre egiten dio eta. Trumanek ezagutzen duen neska ere bihotz onekoa da, Trumani egi guztia esaten dio eta, pelikulako direktorea berriz maltzurra da, trumani ez diolako askatasunik ematen.
    Nik askatasunarekin lotu dut pelikula, estatuaren menpe gaude eta, eta askeak izateko eskubidea dugu.

  16. Ander Cuevas dio

    Nere ustez ez dago libre txikitatik uharte faltsu batean dago eta bere bizi osoa telebistan azaltzen da bera konturatu gabe. Nere ustez ez gaude askatasun osoan baina bai esan daiteke aske gaudela. Guk gauz bat egiten dugunean ixkutuan izanda ere jendea jakin dezake zer egin dugun. Nire ustez gure datu guztiak, gure kontsumo ohiturak eta iritziak internetak ditu kontrolean. Nik uste dut internetak gaituela fitxatuta.

    Pelikula hau asko gustatu zait baina pixkat arraroa iruditu zait. Gehiena gustatu zaitena da Trumanek uhartetik irtetzen saiatzen zenean ez ziotela usten baina azkenean lortu egiten duela.
    Niri pelikula hau gure egunerokotasuna gogorarazi dit nola gauden kontrolatuta etab gogorarazi dit.

  17. Mercedes Sánchez dio

    Pelikula asko gustatu zait, hasieran kostatu egin zitzaidan harrapatzea, baina gero gauzak argiago ikusten eta ulertzen ziren.

    Truman uste zuen guztiz askea zela baina, guk bezala, baino ez zen horrela, eta berak, oztopo asko izan arren, konturatzen joan zen.

    Gure gizartean kontrolatuta gaudela era askotara erakusten digu pelikula honek; alde batetik Truman denbora osoan zegoen kontrolatua, kamara asko zituelako bere inguruan, eta ezan dezaket guk ere kontrolatuta gaudela, adibidez interneten ibiltzerakoan; egiten duguna, irakurtzen duguna, igotzen duguna, gure kontraseñak… dana kontrolatuta daukate eta askotan ez gara konturatzen.

    Beste alde batetik, Trumanek bidaiatzeko oztopoak zituen bezala, baldintzatuta gaude gure bizitzako zenbait erabaki hartzerako momentuan, askotan pentsatzen dugu zer iritzi izango duen besteak guk egingo dugunari buruz, azkenean, nire ustez, guri gustatzen zaiguna egin beharko genukeela.

    Bukatzeko pelikula hau gure inguruan zer hari den gertatzen konturatzeko eta ausnartzeko balio du.

  18. Maialen Sudupe dio

    Hasteko, askatasun osoa oso zaila dela iruditzen zait bizitza honetan. Nahiz eta zuk pentsatu bakarrik bizi zarelako aske zarela, adibidez, oker zaude. Geure etxeak, askotan, bankuen menpe baitaude; beraz, gu geu ere bai.

    Ez gara ohartzen baina egiten dugun guztia kontrolatuta dago: une bakoitzean non gauden, zertan, zeinekin… Kreditu txartelek ematen duten informazioarekin zer erosi dugun, non, zenbat ordaindu dugun…guztia jakin dezakete.

    Gainera, gaur egun teknologiak izan dituen aurrerapenak direla eta, oraindik eta gehiago jakin dezakete guri buruz. Baina askotan, guk geuk ere ez dugu laguntzen, guztia publikatzen baitugu kontuan izan gabe zer ondorio izan ditzaken.

    Tristea da, baina pelikula honek antzekotasun handia du gu bizi garen munduarekiko; gugandik dena jakin behar baitute mundu honetan.

    Nire aburuz, pelikula honek gauza asko erakusten dizkigu; eta aldi berean, hausnartzera gonbidatzen gaitu. Bestalde, gu benetan gizaki askeak garen ala ez pentsarazten digu.

  19. Julen Orbegozo dio

    Oso pelikula ederra da eta interesantea gauza ez errealak esaten dituzte baño ausnartzeko asko ematen du eta zure bizitza erakusten dizu zaitzen eta ez erakusten zure red sozialetan eta ezin dela dena erakutzi.
    Gauza faltzuak dira bera enteratu egiten da zerbait pasatzen dela eta orduan zaiatu egiten da anka egiten serietikan.

  20. Xabier Elezgarai dio

    Filma onetan ikus dezkegu nola Truman izeneko gizon batek gezurretako bizi bat duen berak jakin ez arren ,Truman jaoitzetik jarraitua eta grabatua izan da , eta bere bizia 24 horduz botatzen dute telebistan , telesail onetan Trumanen bizi osoa kontatzen da, lehenengo pausuak , lehenengo amodioa eta baita ere bere aita faltsuaren hilketa. Bera egun batean konturatu egiten da gauzak ondo ez doazela eta handik alde egitea pentsatzen du silviarengana ,bere lehenengo amodia .bide guztietatik Truman gelditzen sailatzen da telesailaren zuzendariak, baina trumanek alde egitea lortzen du eta silviarekin joaten da.Filma onetan galdera etiko asko egiten zaizkigu ,Truman ez da askea baina niere iritziz gu ere kontrolatuak gara maila batean , adibidez zergak kontrolatzen gaituzte eta kreditu tarjetak gure kontsumo oiturak gordetzen dituzte guk zer behar dugun jakiteko eta marketinga egiteko eta gobernuak gure datu guztiak gordetzen ditu .Filma ahu azko guztatu zait .

  21. Oihane Urain dio

    Oso pelikula desberdina izan arren baina asko gustatu zait. Pelikularen hasieran galduta ibiltzen zara baina pelikula aurrera doan bitartean benetan zer gertatzen ari den deskubritzen joaten zara.Pelikula honetan ikusten da nola pertsona bati jaiotzatik kentzen dioten askatasuna. Oso mezu garrantzitsua dela iruditzen zait. Laburtuz asko gustatu zait.

  22. Lucia Larrañaga Alegre dio

    Truman ez da askea eta pena ematen dit berak ez jakitea. Neurri batean askeak gara baina ez da iñoiz jakiten. Toki askotan gaude fitxatuta eta kontrolatu egiten gaituzte eta gure buruz gauza asko dakite eta askotan guk pentsatzen duguna baino gehiago. Kontuz ibili behar dugu horrelako gauzakin.

    Pelikula gustatu zait, entretenigarria da. Pena ematen zidan berak ez jakitea askea ez zela baina azkenean, libre da!!

  23. Ana Oteiza dio

    Oso pelikula polita .
    Askeak al garen bai edo ez .
    Batzuetan pentsatzen dugu askeak garela baina gehienetan ahorrela ez dala izaten .Gure bizitza os kontrolatuta dago eta horretaz ez gara konturatze .
    Gure rollatik ateratzen baldima gara jendeak arraro begiratzen digu eta desberdin konportatzen dira gurekin . Gure bizia ez da show bat baino askoetan eman egiten du

  24. Naira Camaron dio

    Ez Truman ez da librea, bera jaio zen momentutik bere bizitza egunero, orduro, minuturo grabatzen dute. Berarentzat egin dute soilik mundu txiki bat eta 24 orduko telebistako programa bat da, jende askok ikusten du programa, beraz jende guztiak daki zer egiten du, eta zer egin behar duen. Guztia kontrolatuta dauka, ez da librea.
    Gu ere ez gara guztiz “libreak”. Guztiz “libreak” esaten dut honegaitik; egia da gu mundu “librean” bizi garela, baina pentsatzen ditugun edo nahi ditugun gauz guztiak ez ditugu egiten, zergaitik? Besteek zer esango, egingo edo pentsatuko duten beldur agian.
    Gure kontsumo ohiturak internetak kontrolatzen gaitu, ez gara konturatzen baina, aplikazio bat instalatzen dugun bakoitzean eta gure datuak eta pasahitzak ematen ditugunean, momentu hortatik aurrera kontrolatzen ari gaituzte momentu guztietan.
    Pelikula hau, nire ustez, oso ona da gure buruarekin pentsatzeko. Gure bizi errealarekin parekatzen badugu, gauz asko berdinak direla ikus dezakegu.
    Adibide bat emango dut, nik pentsatu dudana eta agian ondo azalduko duena: gaur egungo “modaren” mundua. Zuri adibidez, jertse bat asko gustatzen zaizu, eta kolore politak dauzkala iruditzen zaizu, baina pentsatzen jartzen zara eta agian besteek zerbait esango dutela zuregatik pentsatuko dutela pentsatzen duzu eta azkenean ez duzu erosten.

  25. Aitor Arratibel dio

    – Truman askea edo librea alda benetan?
    Alde batetik, ez da aske edozer gauza egiteko, programa bateko gidoi bat ari delako betetzen ohartu gabe, baina pelikulako zati batzuetan agertzen da, nola gidoi hori saltatu nahian, bera bizi den lekutik ihes egiten duen eta beste hiri batera joaten den godoi hori puskatzeko. Baina, hara joandakoan arazoak besterik ez ditu topatzen aurrera ez segitzeko. Beraz, askea da baina neurri txiki batean, gehiegoan besteen gidoi edo programaren menpe dago.

    – Eta gu?
    Gu aske gara nahi duguna nahi dugunean egiteko, eta nire ustez pertsona bakoitzak eduki behar duen gauzetako bat askatasun ada; hitz egiteko askatasuna, espresatzeko askatasuna, erlazionatzeko askatasuna…

    – Zenbaterainoko kontrola dago gure gain?
    Nerabeak garenean gurasoen aldetik kontrol pixka bat daukagu ikasketekin, ordutegiekin etab. baina independenteak garenean kontrol gutxiko bizitza daukagu. Jakinik, norberaren lanean, beti edukiko dugula norbait gure gainetik, eta haren esanetara egon beharko dugula.

    – Nork dakizki gure datu guztiak?
    Gobernua, bankua geure gurasoak eta batez ere estatua dira gure datu pertsonalez baliatzen direnak eta guri buruz dena dakitanak.

    – Nork “fitxatuta” gaude?
    Gizartearen barruan gobernuak, eta batez ere estatuak fitxatuta gaude. Eskolan, irekasleak eta zuzendariak fitxatuta gauzkate eta lanean, zuzendariak eta nagusiak fitxatuta gaude.

    – Nork kontrolatzen ditu gure kontsumo ohiturak, adibidez?
    Estatua arduratzen da gure kontsumo ohiturak edukitzeaz eta gordetzeaz.

    – Eta gure iritziak?
    Gure iritziak ez ditu inork gordetzen, norberaren baitan gelditzen dira.

    – Zer iruditu zaizu pelikula?
    Pelikula oso arraroa iruditu zait, oso nahasgarria da, baina amaieran ona iruditu zait. Zentzua amaieran hartu diot eta.

    – Gure bizitzako zein alorri buruz pentsarazi dizu?
    Askatasuna gogorarazi dit.

  26. Zuhaiz Garate dio

    Ez zait batere gustatu oso pelikula aspergarria iruditu zait. Ez baitu ezer interesgarririk egiten.
    Askatasunari buruz pentsaraztea egin dit. Mundu guztiak libre izateko eskubidea izan beharko lukeela iruditzen baitzait. Uste dut Truman serie batean bizitzen eduki zuten pertsonek ez dutela merezi ezta bizitzerik ere pertsona bat ezin daitekeelako horrela eduki nahiz eta ongi zaintzen zuten. Gainera berak geizki hartu beharrean egiten dioten dana ondo hartzen du eta hori ez da logikoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude