“Bizitza ederra da”

vidabella1“La vita è bella” (“La vida es bella”, “Bizitza ederra da”) Roberto Benigni italiar zinema zuzendari eta aktorearen film eder bat da. 1998n hiru sari Oskar bereganatu zituen eta Canneseko Zinemaldian ere sari nagusia irabazi zuen.
Guido Orefice bere emaztea izango den Dora maistra nolabait erakartzen saiatzen da. Bere osaba Eliseoren etxera etorri da, Ferruccio lagunarekin batera. Hotel bateko zerbitzari lanean arituko da, nahiz eta liburu denda bat jarri nahi duen. Horrela ezagutuko du Lessing mediku nazia, asmakizunen zalea. Dora Rodolforekin ezkontzeko hitz emana egon arren, Guidok bereganatzea lortuko du, gutxien uste duenenean “Egun on, printzesa!!” oihukatuz.
Urteetara Giosué izeneko seme bat dute, dutxatzea gustukoa ez duen umea. Guidok jolasak asmatzen dizkio. Zoritxarrez aita-semeak nazien kontzentrazio esparru batean sartzen dituzte, juduak direlako. Han, Guidok semeari bertako lan gogorra eta tratu txarrak joko bat direla sinestaraziko dio, jokoaren saria tanke bat irabaztea dela esanez, 1000 puntu lortzen badituzte. Ideia honekin, Guidok semeari kontzentrazio esparruko bizimodu latza ezkutatu eta haren bizitza jasangarriagoa egitea lortzen du.
Filmean Jainkoaren maitasunari buruz gauza ederra esaten da: “Jaungoikoa beti gizakiak zerbitzatzen ari da, baina ez da beraien morroia”.
Idatz ezazu zer iruditu zaizun pelikula, zer gustatu zaizun gehien, zer ikasi duzun … Mila esker.

Iruzkinak

  1. Laura Alberdi dio

    Pelikula oso interesgarria eta bizitzaren baloreak lantzen ditu era berean. Guido izeneko gizon judu bat eta bere familia, nazien arteko gerra bizi zuten. Naziek, aita eta Guiosué, bere semea, tren batera eraman zituzten kontzentrazio kanpo batera, baina Dora, emaztea, trenera igo zen baita. Guidok bere semeari esan zen dena joko bat zela, puntuak jaso egin behar zirela eta horrela irabaziko zutela. Gehien gustatu zaidan zatia, Guidok alemanez ez jakinda nola esaten zituen “jokoaren” arauak, jeneralak hori ez esan harren. Azkenean, aita hil egiten da Dora bilatzen hari zelako, baina ama eta semea aske izatea lortzen dute. Guidok erakusten digu bizitza humorez hartu behar dela eta besteak lagundu egin behar ditugula.

  2. Axel Amaro Martin dio

    Pelikula gustatu zait. Dibertsio asko dago eta une batzuetan gauz asko ondo eginda daude.
    Pertsonaiak, Guido, Dora Guidoren emaztea, Guiossue beraien umea, Ferrucio Guidoren laguna eta Lessing mediku nazia.
    Momentu batzuetan ere tristura dago, gehienbat amaieran.
    Gehien gustatu zaidana pelikula hasieran gertatzen dana izan da.
    Guido zoritxarrez hil egin dute.
    Dora eta Guiossue bizirik irteten dira Amerikar soldadutatik ezker.

  3. Naia Arrizabalaga dio

    Pelikula gustatu zait eta entretenigarria iruditu zait. Hainbat gauza gustatu zaizkit. Beste garai batekoa denez hainbat gauza ikasi ditut iraganeko kontuez eta konturatu naiz oso gogorra izan zela iraganeko bizimodua.

    Gehien gustatu zaidana Dorak trenera sartzea erabakitzen duen unea izan da bazekielako une gogorrak pasatu beharko zituela trenean montatu ezkero baina ez zuen nahi bere senarra eta umea bakarrik uzterik eta gogor egin zuen trenean montatu arte. Horrez gain, baita ere Guidok Giosué, bere semeari jartzen zizkion jolasak ere oso politak iruditu zaizkit eta entretenigarriak.

    Pelikula honetatik gauza bat ikasi dut batez ere, guztiak duela alde ona eta nahiz eta une txarrak pasatu ez dela guztia horren gogorra eta negarrez hasi eta “ezin dut” esan beharrean aurrera egin behar dela. Horrez gain, ausarta izan behar dela ikasi dut.

  4. Mirari Iturbe Epelde dio

    Pelikula oso polita iruditu zait. Gehiena Guidoren eboluzioa gustatu zait. Hasieran, tonto samarra da, eta ez du gauza normalik egiten. Gero, hala ere, Dorarekin ezkonduko da eta seme bat izango dute: Giosué.

    Hasieran, gustura bizi da familia hau, lasai-lasai bere etxean. Baina, beranduago, nazziek Guido eta Giosué kontzentrazio kanpo batera eramango dituzte, eta Guidok bere semearen sufrimendua gutxitu nahiko du. Horregatik, guzti hori jolas bat dela esango dio, eta 1000 puntu lortu behar dituztela lehenengo saria irabazteko. Horrela, arau batzuk asmatuko ditu “puntuak” ez kentzeko eta Giosué inork ez ikustea lortuko du.

    Gerraren amaieran, Guido nazziek hil egingo dute, baina Giosué bere amarekin geldituko da. Hala ere, Guidok hasieran nahi zuena lortuko du: bere semeak egoera horretan gehiegi ez sufritzea eta bizirik irautea.

  5. Alazne Sudupe dio

    Pelikula hasieran ez zitzaidan asko gustatzen baina geroago itxura ederragoa hartzen du eta istorioa edertzen da. Hasieran mutil gazte dibertigarri bat besterik ez zen baina gero pertsona batzuk bizi errealean zenbat sufritzen duten azaltzen zaigu.

    Asko gustatu zait aitak umeari mundua beste era batera erakustea, hau da, jolas bat zela esplikatzea. Umeak ez zekien kontzentrazio eremu baten zeudela; bere ustez jolas batean parte hartzen ari zen. Bere urtebetetzeko oparia zela uste zuen aitak esan ziolako irabazleak benetako tankea irabaziko zuela. Izugarri gustatu zait aitaren esfortzua umea pozik egoteko eta emazteari seinaleak emateko. Eta benetan bizia beste batzuentzat nolakoa den azaltzea ere gustoko dut.

    Ikasi dut bizitza honetan dena ez dela serio hartu behar, beste ikuspegi batetik ere hartu behar dela. Aita horrek egin duen bezala, gauzak gogoz eta pozik egin behar dira. Eta besteei zoriontsu egoten lagundu behar zaio. Gainera asko ez nabaritu arren, talde lana ere adierazten du, Bartolome bere gelakideak umeari kontzentrazio hura jolasa zela sinesten lagundu dio (aitarekin talde lana egiten du) baita gizon guztiek lana batera egiten zuten.

  6. Tania Gonzalez dio

    Oso ona iruditu zait,asko gustatu zait oso polita da.

    Dana gustatu zait,baina,gehien gustatu zaidana izan da Dora,Giosué eta Guido batera azaltzen zirenean oso elkartuta ikusten ziren eta asko maitatzen ziren oso giro polita ikusi da.

    Gauz asko ikasi ditut,baina gehienbat:Guk egoera oso onean bizi garela eta badagoela jende asko egoera txarrean bizi direla,eta nola bizi diren ikasi dut batez ere.

  7. Aitana Sanchez dio

    Pelikularen istorioa polita da baina oso egoera txarrean daude.
    Gehien gustatu zaidana da, aita umeari dena jolas bat zela eta ez zela ezer ari gertatzen esan diola ez arduratzeko eta azkenean umea nahi duena lortu duela. Baita ere aita, Guido, bizitza eman duela bere familiagatik.
    Pelikulan garbi ikusten da egoera oso gogorra pasatzen ari direla.

  8. Izaro Urquidi dio

    Guido gizon bat da non egun batean Dora ikusi eta maitemindu egiten dela, egun batean dora Rodolforekin ezkondu behar zuen baina Guido ikusi eta berarekin ezkondu eta seme bat izan zuten bere izena Goisue zen. Bere urtebetetzea zenean amak amona ekarri zuen baina… etxera sartzean… Dorak ikusten du nola etxe guztia ankaz gor zegoen eta orduan gogoratzen da Guido eta Goisue trena hartu eta gerrara joan zirela nazien kontra eta berak hartu zuen erabakia baita ere beraiekin joatea eta hori egiten du. Han gizonak,emakumeak eta gizon zaharrak leku desberdinetara joaten ziren: umeak eta zaharrak hil egiten zituazten horregatik Goisue ezkutatu egiten zen bere aitaren gelan. Aita ez zion esan nahi zertan zeuden han eta zer ari zen gertatzen horregaik esa zion joku bate zela eta 1000 puntu behar zirela jokoa bukatzeko eta tankea irabazteko. Azkenean aitakumea ezkutatu zuen amaren bila joateko, umea berriro era hartzeko eta etxera joateko baina… aita ikusi egin zuten emakumeen alderdian eta hil egin zuten baina umeak ama aurkitu eta guztura bizi izan ziren, hori izan bait zen bere aitaren oparia.
    Niri pelikula asko guztatu zait bizia maitatzen erakusten duelako baina batiz bat guztatu zait nola aita hil egin den bere familiarengatik.

  9. Laura Larrañaga Madrid dio

    Filma polita iruditu zait, baina ez zuen zentzu asko. Adibidez nondik datoz, nora doaz, zertara, zergatik…

    Oso polita zen aitak zuen ausardia, nolazaintzen duen bere semea. Nola maitatzen duen bere familia. Guztiak elkar maitatzen dute eta ahal dutena egiten dute batera mantentzeko. Ama Guidokin eta Giosuekin mantentzeko, trena hartzen du beraiekin batera.

    Ikasi dut gauzak ikusteko ikuspuntu bat baina gehiago daudela. Gerrak ez duela ezertan laguntzen. Ez digula axola behar bakoitzaren erlijioa eta guztiok eskubideak ditugula.

    Oso ona gerra nolakoa izan zen ulertzeko. Publiko guztientzat dela iruditzen zait. Gomendagarria da.

  10. Judith Paredes dio

    Pelikula onetan ;-; ferruccio eta dora eskondu egiten dira eta ume bat edukitzen dute, JOSUE .

    josuen urtebetetzean naziak kanporaa eramaten dute , dora emnteratu egiten da eta baita joaten da.
    kanpoanm ikusten dira baina neskak alde batetik eta mutillak beste batetik eramaten dute; Orduan ezin dute batera egon, Ferrucciok Josuei ezaten dio dana joko bat dela eta carro blindado bat irabazten dutela, eta egunero puntuak lortzen zituzten eta horrela carroa lortzen zutela.

    Egun batean naziak umeak eta zaharrak hartzen dituzte eta josuek ez da joaten.
    naziak umeak ets zaharrak erre egiten dituzte.

    azkenean gerra bukatu egiten da baina Ferruccio hil egiten dute baina Josue bere amakin elkartzen da eta etxera bueltatzen dira batera.

    ;-; Judith Paredes ;-;

  11. Elena Nogales dio

    Filma hau gerraren eta nazien inbasioaren buruz dijoa. Guido italiara joan da, eta han neska bat ezagutu du, Dora izena duena. Guido bereala maitemindu egin da, eta Dora ikusten duen bakoitzean“Egun on, printzesa!!” esaten dio. Sei urte geroago, guido eta Dora eskonduta daude eta Giosuè izeneko ume bat dute.
    Aita eta umea nazien kontzentrazio esparru batera eramaten dituzte juduak direlako. Eta Dora beraiekin joatea uztea lortu zuen, bere familiarekin egon nahi zuelako, judua ez izan arren. Baina iristerakoan, umeak, gizonak, eta emakumeak, talde desberdinetan bereisten dituzte. Guido, Giosuèkin jolasten hasi zen, 1000 puntuetara irizterakoan irabazi egiten dute, horrela lortu zuen Guidok bere umea babestea. Amaieran, Guido hil egiten dute , eta 1000 puntura iritsi dira. Tanke batek Giosuè aurkitu du, eta tankean dagoen bitartean bere ama aurkitu du. Hau izan da historio guztia.
    Nire uztez pelikula hau oso polita da, aitak egin duena Giosué babesteko oso inteligentea izan da. Niri gehien gustatu zaidana, Guiosué eta Dora elkartzen direnean da. Pelikula honetan ikasi dudana da, gurasoek bere bizitza emango zutela bere umeak babesteko.

  12. Naia Barney dio

    Pelikula gustatu egin zait eta entretenigarria iruditu zait.

    Pelikulan gehien gustatu zaidana da Guido nola bihurtzen du egoera oso txarra on batean, bere semea ez dezepzionatzeko. Nola esaten dio leku zoragarri batean daudela eta ez nazien kontzentrazio esparru batean. Nola jolas bat asmatzen duen eta esaten duen saria tanke bat dela bere semea, Giosué, oso pozik egoteko eta triste ez jartzeko.

    Beste gauza bat asko gustatu zaidana pelikula bukaera da. Ez Guido hiltzen dutenean, baizik eta, ikustea nola jartzen den tankea ikustean eta garrantzitsuena, bere ama.

    Pelikula honi esker gauza bat ikasi dut. Ikasi dudana da ez zaiola axola zein egoera txarrean zauden beti positiboki pentsatu behar da, horrela zu eta ingurukoak alaiago egongo dira.

  13. Naiare Elorza dio

    Niri pelikula hau oso ederra iruditu zait, oso istoria zoragarria da.
    Dora maistra eta Guido ezkondu egiten dira eta seme bat edukitzen duten:Giosué. Giosueri ez zitzaion gustatzen dutxatzea.

    Gehiena gustatu zaidana pelikula honetan izan da hasierako eta bukaerako zatia. Hasierako zatia da non Guido Dorari egunon printzesa esaten dionean eta bere gertaerak. Bukaerako zatia non Guido bere semea, Giosu, esaten dionean sartzeko kaxa horretan eta ez ertetzeko. Amaierako beste zati bat ere gustatu zait. Giosu tankeak ikusten dituenean eta gora igotzen denean, bere amarekin elkartzen da amaieran.

    Pelikula honetan ikasi dut pertsona batzuk ere daudela munduan bere seme edo alabetik edozer gauza egiten dutela eta hori gauz ona dela. Aitari eta amari kasu egiten badiozu ez dela ezer txarrik gertatuko. Pelikulan asko inpaktatu zidan gauz honek: bere aitari hil egiten diotela eta semea bakarrik joan dela. Semea bakarrik joan denean ez zait asko gustatu eta beste gauz bat ez zaidana gustatu izan da, Giosue tankean igotzen denean. Tankean zeuden pertsonak ez zituen ezagutzen eta edozer gauz egin ditzakete Giosueri.

  14. Ekaitz Iriondo dio

    Pelikula hau oso interesgarria da, gainera oso oso polita iruditu zait eta asko gustatu zait. pelikula hau asko gustatu zait baina gehiena gustatu zaidana josue umea ertetzen denean eta baita bere amak esan zioenean dutxatzera joan behar zuela eta berak ezetz esaten zion ostiralean dutxatu zelako, baina amak ez zion lagatzen dutxatzeko eskatzen zion eta josue ama joan zenean armairu batean eskutatu zen eta asko gustatu zitzaidan une ori oso polita izan zen baina askenean amak harrapatu egin zuen eta esan zion armairutxo zikin horrek dutxara joan behar zuela gainera kontzentrazioko gauzak ere asko gustatu zaizkik , ori izan da gehiena gustatu zaidana. Gauz bat nahi dugunean saiatu egin behar dugula ikasi dugu pelikula horretan guidok egin zuena ama konkistatzeko.

  15. Luken Quintana dio

    Pelikula oso ona da , ikusita neuken baina behin eta berriz ikusiko nuen zeba bere garaiko pelikularik onena da .Geien guztatu zaitena da nola aitak umeari zer esaten dion ume ez bildurtzeko eta aitak zer egiten duen umeari ezer ez gertatzeko. inorrengatik ez dugula bildurtu behar.Aita eta semea berdiña dala eta umea eta amaren artean dagoen gogoa ikusteko ez dela normala. josueren attitte ere joan zen eta pelikula bukaeran ez da asaltzen zeba ez dulako eikusi

  16. Igor Bravo dio

    Nire ustez pelikula oso ederra da baina aldi berean tristea aita hiltzen delako. Niri gehien gustatu zaidana aitak umeari sinestarazten dionean jokoa dela eta agintariak esaten alemanez hitz egiten duenean “itzuli” egiten duenean. Benetan ez dio itzultzen gezurra esan eta gero esaten du bere lagunari galdetzeko zer esan duen benetan. Nire ustez erakusten du gurasoak guregatik pentsatzen dutela eta gure ona nahi dutela bai ama trenera igotzen denean eta baita ere aita hiltzen dutenean eta umea salbatzen dutela.

  17. Mohamed Hamli dio

    Neri pelikula gustatu zait, nola eginda dagoen eta oso entretenigarria da.
    Gehien bat gustatu zaitena Rodolfo oso trebea zela .
    Pelikula onegatik ikasi dut, iniorri ez zaiola minia egin behar ez duela inporta nongoa dela edo zer erlijio duela.
    Askenean oso trizte bukatzen da pelikula aita hil egiten da baina azkenean lortu zuten umea amarekin elkartzea.
    Ume danak eta zaharrak erre zuten baina Josue lortu zuen ez erretzea.
    Gisonak lan egiten zuten egunero lan gogorra.

  18. Benat Exposito dio

    Niri pelikulatik gehien gustatu zaitena Guido bere anai Josueri kartzel moduko batera iristen direla eta Guidok ezaten dio kampeonato bat dela eta irabazten bazuela tanque moduko batera igotzen dela. Niri pelikula hau oso interesgarria iruditu zait eta batez ere polita zeba bere bizitza kontatzen duela. Josue eta Guidori kartzelara eman zioten juduak zirelako eta pelikulatik ikasi dudana igueltzako nongoa zaren judutarra musulmana, kristaua igueltzako nongoa zaren ez da derrigorra kartzelara ematea baizik ohar bat ematea eta arau batzuk errespetatzea baita ikasi dutena umeak ez direla kartzelara ematea judua dalako aitaren bezela pasatu dena baita beste gauz bat ikasi detena da umeakondozaindu behar direla kartzela ez da jo behar txikiak direlako baizik ondo tratatzea

  19. Ander Zubizarreta dio

    Niri gustatu zait pelikula baina bukaerako zati ura, Guido hil zeneko ura ez zidan grasi handirik egin baina laburbilduta oso asko gustatu zait pelikula. Niri gustatu zait gehien nola Guidok beti zuen irrifarre handi bat etxe arpegian eta horregatik umea ere lasai gelditzen zen beste etxe handi artan eta nola Guidok esaten zion gezurra lasai gelditzeko eta hori oso azko gustatu zait. Baita azkenean Giosue eta ama bizirik ateratzen den baina leno esan dudan bezala aita hiltzea ez zait asko gustatu zergatik hori izen dalako protagonita. Nik ikasi dut ez dela inoiz etxi behar horrelako gauzetan.

  20. Sara Larrañaga dio

    Nire ustez oso pelikula ona izan da, barregurea ematen duelako, baita ere pena ematen duelako Juduak nola bizi ziren erakusten duelako. Niri gehien gustatu zaidana, Guidok dena positiboa egiten duela bere semearentzat. Guidok gezurrak esaten zizkion bere semeari, baina berak nahi zuena da bere semea pozik egotea. Dorak erabakitzen duenean, berak ere beraiekin igo nahi duela trenera. Horrek esan nahi du asko maite zituela.
    Nik ikasi dudana da, lehen nola bizi ziren Juduak eta baita ere, denak ondo egoteko eta ondo pasatzeko zuk zerbait egin behar dezula beraietaz, adibidez Guidok egin zuena, gezurrak esan bere semeari.

  21. Eneko Galan dio

    Pelikulan badaude eszena batzuk ez didatenak gehiegi gustatu, baita badaude gidoi batzuk ez didatenak asko gustatu. Baina generalean, asko gustatzen zait. Bada pelikula bat edozeini erakusteko edo gomendatzeko. Gehien gustatu zaitena da, non Guidok semeari lelokeriak egiten dionean horrela Guiosué es sentitzeko triste. Pelikula honetan ikasi dut, beti jarrera positibo batean jardutzea, azkenean, gauz onak ekartzen duela. Pena eman zidan Guido, Guiosué, Dora eta osabari nazien kontzentrazio esparru batean sartzen zietenean, juduak zirelako. Garrantzia du Guidok egin zuen lana han, zeba egiten zituen lan eta tratu txarrak, jokoak zirela sinestarazi zion.

  22. Nahia Gonzalez dio

    Orokorrean, barregarria da zergatik gelan daudenean, gizonak ez du ulertzen hizkuntza eta itzultzen hasten da hizkuntza benderatu izan balu bezalaxe. Orduan, esplikatzen du joko bat izango balitz bezala eta bere semeari esan dion bezala. Niri, momentu barregarriak gustatu zaizkit gehien. Bizitzaz disfrutatu egin behar dela eta bizitzak ematen dizkigun gauza ona eta politak bakarrik hartu behar dugula kontuan. Beraiek, kontzentrazio esparruan daudenean joko bat bezala hartzen dute, berak eta bere semeak bertako bizitza. Guk ere horrela hartu beharko genuke gure bizitza uzte dut.

  23. Mikel Hidalgo dio

    Pelikula ahu oso polita da , asko gustatu zait.Gehien gustatu zaitena “buenos dias pricesa” esaldia , film honekin ikasi dut bizitza oso polita izan daitekela baino momentu batzuetan oso gaiztoa

  24. Jon Santizo Iturbe dio

    Pelikula asko gustatu zait, barregura sortzen didalako. Oso interesgarria da eta nazien konzentrazio eramuei buruz asko ikasi dut. Ez zait ondo iruditzen Juduak direlako bertara eramatea jendea.

    Gehien gustatu zaidan zatia gizon batek egunero “Maria la llave” esaten duenean da. Baita ere Guidok eskuak mugitzen asten denean eta txakurra kentzen duenean Giosué zegoen zakarrontzik. Baita ere Guidok “Buenos días princesa” esaten duen zatia oso barregarria da.

    Pelikularekin Juduen egoera konzentrazio eremuetan ikasi dut.

  25. Maren Casas dio

    Pelikula asko gustatu zait. Gehien gustatu zaidana da juduak konzentrazio eremura eramaten dituztenean, aitak(Guido) nola kontatzen dion bere umeari (Giosué) jolas bat dela umea ez enteratzeko zer egiten duten konzentrazio eremu horretan. Konzentrazio eremura juduak ematen dituzte eta ama (Dora) ez da judua baina bere burua arriskatu egiten du bere gizona eta umea bakarrik ez uzteko. Ikasi dut dena jolas batekin hobeto pasatzen dela.

  26. Alba Nogales dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, istorioa oso ona delako nire ustez, bizitzaren egoera txarrak modu on batean ikusten saiatzen delako.

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana da Guidoren pentsatzeko eta aktuatzeko era, oso azkarra da. Gehien gustatu zaidan eszena da Guidok “itzutzen” duenean generalak esaten ari dena Alemanez. Berez generalek ez zuen hori esan, baina Guidok semeari esan ziona aprobetxatuz eta sinesgarria izeteko berarentzat, hori egitea okurritu zitaion. Oso gauz barregariak esan zituen eta horregatik da nire eszena gogokoena.

    Pelikula honekin ikasi dut bizitza beste modu batera interpretatzea, ez beti gauz edo alde txarrak ikusten denari, baizik eta alde onak interpretatzen eta ateratzen saiatu.

  27. Marta Olariaga dio

    Oso pelikula polita iruditu zait. Gehien gustatu zaidana da Guido eta bere semea, Giosué, naziek eramaten dituztenean eta aitak semeari sinearazten dio joko baten daudela. Umeak dena sinesten du, nahiz eta batzuetan dudatu egiten duen. Aitak esan zion 1000 puntu lortu behar zituztela eta horretarako beti ezkutatu egiten zen. Pelikula honek erakutsi dit beti alde positiboa ikusi behar dela. Protagonistak oso leku txar batean zeuden baina hala ere aitak umeari esaten zion toki on batean zeudela.

  28. Irati Lizarralde dio

    Niri pelikula hau asko gustatu zait. Hasieran pelikula oso barregarria zela iruditu zitzaidan, Guido gizona oso barregarria zelako. Guidok eta Dorak umea eduki ondoren, ez zen batere barregarria izan hortik aurrera: Kontzentrazio batera eramaten zituzten juduak eta familia hau ere joan zen eta une horiek oso gogorrak izan ziren gizonentzat, emakumeentzat eta umeentzat, txikiak zirenetik hori ikustea baitzuten.
    Nire pelikulako zati gustokoena da Guido aitak, “Egun on, printzesa!” esaten zuenean eta zati gogorrena ikustea lehen nola egiten zuten lan juduak zirelako.
    Niri pelikula honek ikustarazi dit lehen nola bizi ziren eta nola joan behar izaten zuten kontzentrazioetara. Baita, nola lehen morroi bezala erabiltzen zituzten pertsonak.

  29. Lide Alberdi dio

    Niri asko gustatu zait pelikula hau, gauza asko erakusten dituelako eta pertsonaiak oso onak iruditzen zaizkidalako. Gutxien gustatu zaidana da Guido eta Josue kontzentrazio eremura eramaten dituztenean da, ez zaidalako batere justua iruditzen, baina asko gustatu zait Dora boluntario bezala joan zenean bere gizona eta semea bakarrik ez uzteagatik. Ez zait asko gustatu bukaera, oso tristea zelako baina orokorrean asko gustatu zait.
    Pelikula honekin ikasi dudana da bizitza politegia dela momentu txar horietan triste egoteko, hau da, momentu txarretan pozik egon behar dela Guidok egiten zuen bezala.

  30. Iñigo Peña dio

    Niri pelikula asko gustatu zait. Hasieran, pelikulak barregarria ematen zuen baina gero tristea zen. Hala ere, oso interesgarria zen.
    Niri gehien gustatu zaidana, Guidoren jarrera izan da. Beti barrez egoten zelako baita ere egoera larrian zeudenenan. Adibidez, Guidok egun oso tailerrean pasatzen zuen gogor lanean eta logelara nekatuta iristen zenean barrez sartzen zen Giosúek pentsatzeko jolasten oso ondo pasatzen ari zela eta baita ere, lortzen zuen janaria Giosúeri ematen zion.
    Pelikula honetatik ikasi dut egoera gogor batean zaudenean ez dela errenditu behar baizik eta pozik ahal duzun guztia eman.

    Pelikula oso ederra da gomendatzen dizuet!!

  31. Lara Martin dio

    Pelikula oso ona iruditu zait, dibertigarria eta sentimentala zen alde berean. Gainera, garai horretan gertaturiko gauzak azaltzen ditu eta zoritxarrez, Guido eta bere semea nazien kontzentrazio eremu batera eramaten dituzte juduak direlako.

    Gehien gustatu zaidana da Guidok nola asmatzen zuen jolasa bere semea gaizki ez pasatzeko eta errealitate zatar hura ez erakusteko. Gauz asko ikasi ditut pelikula honetaz, adibidez, egoera larrian egon arren, ez dela etsi behar eta aurrera jarraitzeko beste modu bat bilatu behar dela. Azkenean, Guido hiltzen dute bere emaztearen bila joaten denean baina bere semea, Giosué, salbatzen du eta bere bizitza zerbaiterako ematen du behintzat.

    Dorak ere asko maitatzen dituela bere semea eta senarra adierazten du kontzentrazio eremura joatea erabakitzen duenean. Egin zuena eredugarria da guztiontzat berak maite zuen horrengatik bizitza emateko prest zegoelako.

    Giosuén pertsonaia asko gustatu zait pelikula interesgarriagoa egiten duelako. Ziur nago umeak bere aita asko maitatuko zuela berarengatik bizitza eman zuela jakitean.

    Guido ez zuen lortu nahi zuena baina behintzat egoera horretatik irten zen bere familia. Naziak egiten zutena naskagarri zen eta ez dut batere gustoko.

    Ondorioz, pelikula izugarri gustatu zait eta ikustea gomendatzen dut eredugarria delako.

  32. Nida Sajjad dio

    Niri pelikula hau asko gustatzen zait baina pixkat tristeagoa zen eta familien arteko maitasuna eta elkartasuna asko gustatzen zait. Dorak egin duna bere familiaren artean egoteko, juduen artean sartzen da trenan hau jakin da ere berak ez da judua. Niri gehiena gustatzen zait Guidok egin duna sacrificazioa bere semea eta emaztearentzako. Gaur iñor ez du hola egiten Guidok egin duna bezala. Eta Giosue dutxatzea ez nahi duenean Guidok egin duna jolasak eta jokoak. Nik pelikula hortatik ikasi det beti umei gauza hauetatik uruti ematea eta Guidok egin duna bezala jokoak asmatzea. Umei pozik edukitzeko zeoze egitea Guidok egin duen bezala.

  33. Aimar Mugica dio

    Bizitza ederra da oso film polita iruditu zait, oso entretenigarria zelako eta balore onak erakusten zituelako eta hori guztia film baten sartzea ez da oso erraza eta horregatik nire Hamarrak oso ona delako beste mila aldiz ikusiko nuke pelikula hau.

    Gehien gustatu zaidana aitaren tradukzioak alemanetik gaztelera izan dira bere semea motibatzeko baina konzentrazio eremu batean zeuden (alemana) eta juduak ziren horregatik explotatu eta zaharrak hil egiten zituzten umeak baita ere. Emakumeak eta Gizonak separatuak zeuden.

    Film hau erakutsi didana beti motibatua egon behar dela azken finean zauden egoeran zaudela oso erraza dela konpontzea eta hori da habilidade bat azken finean denek ez dutena pertsona guztiak parrez lagatzeko. Eta hori da benetan inpota duena.

  34. June Sanjuan dio

    Pelikula hau oso ona iruditu zait bizitzaz gauza asko erakutsi dizkigulako. Gehien gustatu zaidana Guidok bere seme, Giosuengan, egin duen guztia izan da. Naziak juduak eman zituztenean, beraiek ere eraman zituzten hiltzera. Baina hori gertatu harren Guidok, Giosueri guztia joko bat dela sinistuarazi dio eta bere bizia eman du bere semea zalbatzeko.

    Baita Dorak (Guidoren emaztea eta Giosueren ama) konzentrazio eremura joatea eskatu zuen, beraiengandik gertu egoteko. Ala ere nire ustez pelikulak ez du bukaera oso ona, nahiz eta Dora eta Giosue zalbatu eta biak etxera joan Guido hil egin zuten eta ez zuten arrazoirik bera hiltzeko onena da Guidok guztia jolas moduan hartzen zuela.

    Pelikula honekin ikasi dudana benetan maite dituzun pertsonengatik edozer egin behar duzula.

  35. Jone Etxenausia dio

    Oso pelikula polita iruditu zait, Guidok bere semea pozik eta alai ikusteko edozer gauza egitera ausartu delako. Pelikula asko gustatu zait baina gehien gustatu zaidana Guido jeneralaren ondoan jarri eta jokoa azaltzen ariko bazen bezala hasten dela da. Eta hori guztia bere semea pozik ikusteko. Pelikularen amaieran Giosué bere amarekin elkartzen den momentua ere oso polita iruditu zait. Pelikula honetatik ikasi dudana da, zure gurasoak prest daudela zuri beti laguntzeko eta edozer egingo dutela zu pozik eta egoera onean egoteko, beraien bizitza ere emateko prest egongo lirateke.

  36. Nerea Epelde dio

    Asko gustatu zait pelikula hau. Pelikulan ikusi dugu elkar zaindu behar dugula, ez ditugula gure sentimentuak ezkutatu behar pertsona bat gustatzen zaigunean. Eta batiz bat, une gogorrenetan borroka egin behar dugula irakatsi nahi digu pelikula honek.

    Gehien gustatu zaidana hauxe izan da:
    Guidori emakume bat gustatzen zitzaion eta ez zekien nola hitzegin berarekin. Egun batean, neska (Dora), antzerki bat ikustera joan behar zuela enteratu zen Guido eta biak antzerkia ikustera joan ziren. Biak elkarri begiradak bitxiak hasi ziren botatzen, eta azkenerako, biak elkarrekin maiteminduta bukatu zuten.

    Elkar gehiago ezagututakoan, ume bat ekarri zuten mundura, Giosué. Giosuék 8 urte inguru zituenean, gauza garrantzitsu bat gertatu zen. Aita-semeak nazien kontzentrazio esparru batean sartu zituzten, juduak zirelako. Aitak ez zuen nahi bere semeak jakitea oso bizimodu gogorra zela toki horretan egotea, eta horregatik aitak semeari sinestarazi zion joku bat zela. 1000 puntu lortu zituzten eta tanke bat irabazi zuten. Handik aurrera, beraien bizimodua hobetu egin zen.

  37. Aitzol Cabanillas dio

    Niri pelikula asko gustatu zait. Gomendatzen dizuet pelikula zoragarri hau ikustea. Aita hil duten momentua ez zait gustatu. Gaizki egina dagoela uste dut. Istoria ez dut ondo ulertu eta ez dakit zergatik zegoen Rodolfo istorian ez zuen garrantzirik. Beste guztia oso ondo egina zegoen eta merezi du ikusteak.

  38. Julen Ocio dio

    Pelikula hau ez zait munduko pelikularik onena iruditzen baina ez zait txarrena iruditzen ere. Parte onek ditu baina nire iritziz gauza asko falta zaizkio adibides:
    Odola falta zaio eta akzio gehiago baiana beztela ondo dago pelikula gainera parregura asko sortzen du pelikula onek. Gehien gustatu zaidana da nola bere aitak esaten zion semeari jolas bat zela umea ez konturatzeko nazien menpe zeudela. Ikasi dudana da bizitza oso presiatua dela eta egunero gure gurasoak zenbat lan egiten duten guk bizitza ona edukitzeko konstiente izatea ikasten duzu.

  39. Marta Gogorza dio

    Niri filma polita iruditu zait. Gehien gustatu zaizkidan parteak, izan dira, Dora eta Giodo ezagutzen diren partea, Dora flipatuta nola gerantzen den Giodorekin, hau da, giltzarena, txapelarena, elatuarena. Oien artea ere asko gustatu zitzaidan Giodok nola kontatzen zizkion bere lagunei txiste oriek eta nola Giodok eta Dorak umetxo bat edukitzen duten, Giosue, eta famila osatzen dutela.

    Niri ere gustatu zitzaidan Giodo, Dora eta Giosue nola joaten diren kartzela moduko artara eta han aitak jolas moduko bat asmatzen duenean. Jolasa nire uztez ona zen, 1000 punto lortu behar zituzten irabazteko eta gero, irabazitakoan, etxera tanke batekin joaten omen ziren.

    Baina gutxien gustatu zaidan partea izan da Giodo bukaera aldean so.dadu batek tiroteatuta hiltzen duenean eta nola amona batek Dorari esaten dion pertsona zaharrak eta umeak dutxa moduko batera eraman eta gas batekin hiltzen dituzten.

    Baina orokorrean filma oso zirraragazia eta polita iruditu zait. Animatu egiten zaituztet ikustera.

  40. Luis Juaristi dio

    Pelikula asko gustatu zait oso interesgarria delako eta erakusten duelako bizitza maite egin behar dela. Niri gehien gustatu zaidana izan da guidok dorarengana joaten denean eta zaldi baten gainean jartzen den eta Joan emiten direla, ume bat izaten dude giosue Siena daukana. Gutxien gustatu zaida da nola soldadu batak guidori tiryak jotzen dizkion eta akatu egiten duenean
    Nik animatu geiten zaituztet pelikula ikustera

  41. Estibaliz Romero dio

    Pelikula hau oso polita iruditu zait Guidok egiten duen sakrifizioagatik.

    Bizi polita izan zuten naziak hartu zutenera arte.

    Guido Doraz maiteminduta zegoen baina Dora beste gizon batekin ezkondu behar zuen. Guido ahal zuen guztia egin zuen Dorarekin egoteko, eta lortu egin zuen. Ume bat izan zuten, Giosué. Naziak kontzentrazio esparru batean sartu zituzten eta Dora trenean sartu zen beraiekin egoteko. Guido joko bat zela esaten zion Giosuéri, eta beti ezkutuan egon behar zuela. Egun batean Guido Doraren bila joan zen, eta Giosué ezkutatu zuen, inor ez zegoenean irtetzeko esan zion, baina zoritxarrez, guido hil zuten, eta bere familia bizirik irten zuen berari esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude