“Bizitza ederra da”

vidabella1“La vita è bella” (“La vida es bella”, “Bizitza ederra da”) Roberto Benigni italiar zinema zuzendari eta aktorearen film eder bat da. 1998n hiru sari Oskar bereganatu zituen eta Canneseko Zinemaldian ere sari nagusia irabazi zuen.
Guido Orefice bere emaztea izango den Dora maistra nolabait erakartzen saiatzen da. Bere osaba Eliseoren etxera etorri da, Ferruccio lagunarekin batera. Hotel bateko zerbitzari lanean arituko da, nahiz eta liburu denda bat jarri nahi duen. Horrela ezagutuko du Lessing mediku nazia, asmakizunen zalea. Dora Rodolforekin ezkontzeko hitz emana egon arren, Guidok bereganatzea lortuko du, gutxien uste duenenean “Egun on, printzesa!!” oihukatuz.
Urteetara Giosué izeneko seme bat dute, dutxatzea gustukoa ez duen umea. Guidok jolasak asmatzen dizkio. Zoritxarrez aita-semeak nazien kontzentrazio esparru batean sartzen dituzte, juduak direlako. Han, Guidok semeari bertako lan gogorra eta tratu txarrak joko bat direla sinestaraziko dio, jokoaren saria tanke bat irabaztea dela esanez, 1000 puntu lortzen badituzte. Ideia honekin, Guidok semeari kontzentrazio esparruko bizimodu latza ezkutatu eta haren bizitza jasangarriagoa egitea lortzen du.
Filmean Jainkoaren maitasunari buruz gauza ederra esaten da: “Jaungoikoa beti gizakiak zerbitzatzen ari da, baina ez da beraien morroia”.
Idatz ezazu zer iruditu zaizun pelikula, zer gustatu zaizun gehien, zer ikasi duzun … Mila esker.

Utzi erantzuna Judith Paredes(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude