Eskolarako bidean

Gutako gehienok eskola etxetik gertu dugu, ia bertatik bertara. Baina ez da gauza berdin gertatzen munduko toki guztietan.
Jackson Kenian bizi da. Bere arreba Salomerekin, bide arriskutsua egin behar du eskolara egunero, erdi oinez, erdi antxintxika. 15 kilometro egiten dituzte, 2 ordutan.
Zahira Marokon bizi da, Atlas mendikateko herrixka baten. Zineb eta Norarekin batera mendiz joaten da eskolara, barnetegira, astean behin eta aste osorako. 22 kilometro egin behar ditu 4 orduz oinez. Batzuetan zorte ona izaten dute eta errepidera iristean kamioi batek eramaten ditu.
Carlitos eta Micaela Argentinako Pampan bizi dira. Euren baserritik eskolara 18 kilometroko bidea dago, eta ordu eta erdi behar dituzte hara egunero zaldiz iristeko.
Samuel Indian bizi da, Bengala golkoan. Gaixorik dago eta amak masaiak ematen dizkio. Gabriel eta Emmanuel anaiek eramaten dute gurpildun aulkian eskolara egunero, ordubetean lau kilometro eginez.
Gaztetxo hauentzat eskolara iristea zaila da, bide gogorra dute aurretik; baina ospakizun ederra da gelakideekin eskolan biltzea eta gogor saiatzen dira ikasten, euren aukerak ondo baliatzen. Eta amets handiak dituzte …

Zer da filme dokumental honetan gehien gustatu zaizuna? Kontatu ezazu asko gustatu zaizu pasadizo edo gertaera bat.

Iruzkinak

  1. Mirari Iturbe dio

    Egunero eskolara joaten gara. Ikastera. Ondo pasatzera. Lagunekin egotera. Gauza asko egitera. Guk normaltzat hartzen dugu hori eta askotan kexatu ere egiten gara. Ez gara konturatzen zein garrantzitsua den ikastea.

    Baina leku txiroetakoak bai. Haiek egunero arrisku itzelak gordetzen dituzten bideetatik igaro behar izaten dute eskolara joateko. Ikasteko. Formazio egokia jasotzeko.

    Guk ezin dugu imajinatu ere egin horrelako arriskuak pasatzea. Beti etxetik bertan izan dugu ikastetxea. Gainera, batzuetan autoz eramaten gaituzte. Haur hauek berriz kilometroak eta kilometroak oinez igarotzen dituzte. Jainkoari otoitz egiten diote. Beren anai arrebak zaintzen dituzte. Elefanteak eta horrelako animalia arriskutsuak dauden lekuetatik igarotzen dira. Miresteko modukoa da. Eskolara joateagatik bakarrik edozer egiten dute.

    Asko gustatu zait daukaten helburua. Eskolara iritsi nahi dute, bai, baina guztiek batera. Norbaitek mina badu gelditu eta masajeak ematen dizkiote. Pertsona batek gurpildun aulkia behar badu, etxean utzi beharrean, aulkiari bultza egiten diote. Nahiz eta beraientzat esfortzua izan. Nahiz eta beraiek gehiago nekatu. Elkarri laguntzen diote.

  2. Xabier Frutos dio

    Niri gehien gustatu zaidana izen da zahita yashonek juateb zen bere lagunekin eta ibiltzea zijostenea camioiak artu ziodanean eta beste zati bar ere gustatu ezan zait carlitos eta bere arrebató nicaela nola ibiltze zien zaldi gainea eskolarako bidean. niri gustatu zaidan gertakari gustokoena gurpisko silla uretan ataskatuta lagatzea eta alalalere bere anaiak lagutzea ateratzen.

Utzi erantzuna Xabier Frutos(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude