Egun handia

Albert Kuban bizi da. 11 urte ditu eta boxeolaria izan nahi du. La Habanako Boxeo Eskolara joan nahi du, baina horretarako asko entrenatu behar da, eta aurretik eskolan nota onak atera.

Deegii, Mongoliako 11 urteko neska bat da. Gimnasia eta kontortsionismo talde baten onartua izatea nahi du, eta frogarako gogor prestatzen ari da. Gainera, etxeko lanak egiten ditu, ura eraman, amamari lagundu …

Tom Ugandan bizi da. 19 urte ditu eta Bush Training Schoolen dago, basozaina izateko asmoan. Priszila eta bere lagunekin gauza asko ikasten ditu, adibidez, animaliak aztertzen eta defenditzen.

Nidhi, 16 urteko neska indiarra da, ingeniaritza ikasi nahi du, eta unibertsitatean onartuko dutela espero du. “30 gainekoen” testa egingo du. Cyber lokalean eta etxean etengabe ikasten aritzen da, gauez ere bai. Umeei errepasoa ematen die. Benares hiri sakratuan bizi da. Shivari otoitz egiten dio, azterketa gainditu dezan.

Gure protagonista bakoitzak lan asko egin behar du aurrera jarraitzeko. Akatsak zuzendu behar dira behin eta berriro. Krisi uneak igaro behar dira. Batzuetan badirudi ez dutela helburua lortuko,… baina lanean jarraitzen dute…

Zer da filme honetan gehien gustatu zaizuna? Zer irakasten dizu filme honek?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude