Selma

Selma hiritik Montgomery hiriburura (Alabama estatuan) hiru ibilaldi dei egin ziren 1965ean, beltzen boto eskubidea bermatzeko. Hirugarrenean lortu zuten bi hirien arteko 87 kilometro oinez egitea, euren eskubideen defentsan, biolentziarik erabili gabe. Beltzek bazuten botoa ematea eskubidea, berez, baina traba eta oztopo ugari jartzen zizkieten boto erroldan izena emateko.

Ibilaldi edo martxa horien antolatzaile nagusia Martin Luther King  izan zen, artzain presbiterianoa eta lege-gizona, Corettaren senarra eta lau seme-alaben aita.  Bat egin zuen Ikasle Beltz Ez-biolentoekin. Ez zuen onartzen Malcolm X eta bere kideen biolentzia.

Poliziak gogor eraso zien manifestari beltzei lehenbiziko martxaren hasieran, komunikabideetan (egunkarietan eta telebistan) garbi ikusi zen tratu txar hori. Jende askoren kontzientzia esnatu zen, eta martxarekin bat egitera etorri ziren Selmara azal kolore guztietako pertsonak, horietatik asko pertsona erlijiosoak. Bigarren deian, Kingek bertan behera utzi zuen martxa, jende askok bizia galtzeko arriskua nabaritu baitzuen. Epaileek ibilaldia eskubidea berretsi zuten. Johnson Presidenteak urratsak eman zituen beltzen eskubideak bermatzeko. Hirugarren martxa saiakeran, Estatu Batuetako armadaren babesarekin, lortu zuten Montgomery hiriko Kapitolioaren aurrera iristea. Urrats handia izan zen beltzen giza eskubideen alde. Kingen diskurtso famatuan, hau zen galdera: How long? Noiz arte? Eta erantzuna: Not long! Laster!!!

Kingen ustez, pertsona guztiak Jaungoikoaren seme-alabak gara, denak berdin sortuak, maitasunez. Jaungoikoaren nahia edo borondatea da gizaki guztiok ondo tratatuak izatea. Horretarako lanean ari da, horretarako antolatzen ditu martxa edo manifestazioak, modu ez-biolentoan. Eta King bere bizia emateko prest dago, behar baldin bada.

Idatz ezazu “Selma” pelikulari buruzko zure iruzkina. Zer gustatu zaizu? Zer ulertu duzu? Zer ikasi duzu? Mila esker!!

 

 

Iruzkinak

  1. Ekaitz Iriondo dio

    Niri gehien gustatu zaidana beltz koloreko pertsonak beraien eskubideak aldarrikatzeko zubi batetik bestera igarotzeko egiten duten lana da baina besteek ez zioten pasatzen usten eta hori oso penagarria iruditu zait. Filma honetan pertsonai nagusiena Martin Luther King da eta pertsona honek beltzaren eskubideak nahi ditu: Botatzea, bestee kolorekoekin ondo eramatea etab. Kingek beti esaten zuen mundu guztiko pertsonak berdinak garela nahiz beltzak izan eta nahiz zuriak izan. Hasieran King hartzain lanetan ibiltzen zen, 4 seme-alaba zituen eta bere emaztea Coretta zen. Hainbat martxa eta manifestazio jarri zituen martxan gizaki guztion tratu onak lortzeko. Nik filma honetatik gehiena ikasi dudan gauza hau da azkenean pertsona guztiok nahiz beltzak izan edo nahiz zuriak izan denoko eskubide berdinak ditugula eta danok eskubidea dugula nahi duguna egiteko azkenean denok pertsonak garelako.

  2. Irati Lizarralde dio

    Niri pelikula gustatu zait eta gehien gustatu zaidana da martxak egiten zituztela biolentziarik gabe.
    Azal-kolore iluna zutenek botatzeko eskubidea eduki behar zutela pertsona guztiak berdina direlako. Pertsona guztiak, azal kolore guztietakoak, berdin tratatu behar direla, eskubide berberak dituztela eta eskubidek guztiak lortu arte elkarrekin martxak eginez biolentzia erabilik gabe lortuko dituztela. Guztira hiru martxa egin behar izan zituzten eta bitartean hainbat gora behera izan zituzten beraien artean. Lortu zuten inguruko herrietako jendea beraiei laguntzea azal-kolore zuria izan arren. Martxak herri batetik bestera egiten zituzten eta beste herrian sartzerakoan biolentzia jasaten zuten. Martxa bakoitzean jende gehiago izaten zuten inguruan laguntzeko.
    Gobernarien papera ere ikusdi da eta hasieran kasu handirik ez zien egiten, baina azkenean, begiak iriki eta errealitatea ikusiz lagundu egin zien denbora asko pasa ostean.
    Nola borrokatu zuten eskubide berdinak edukitzeko eta inguruko pertsonak hasieran nola jokatu zuten.

  3. Ander Zubizarreta dio

    Niri gehien gustatu zaidan zatia pelukula hontatik izan da, Hirugarren martxa saiakeran Estatu Batuetako armadaren babesarekin, lortu zuten Montgomery hiriko Kapitolioaren aurrera iristea. Urrats handia izan zen beltzen giza eskubideen alde. Ikusi genuen nola Montgomery hiriaren aurrera iritsi zirenean nola utzi zioten pasoa Montgomery hirira sartzeko. Zati hori izan zen gehien gustatu zitzaidana.

    Pelikula honetatik gelditu zaidan idea klabea izan da, pertsona guztiak Jaungoikoaren seme-alabak garela, denak berdin sortuak eta maitasunez eginak. Jaungoikoaren nahia edo borondatea da gizaki guztiok ondo tratatuak izatea.

    Historio unkigarri honetatik ikasi dut, beste arraza batekoa izanda ere ez dela baztertu behar, denak berdinak baigara. Amendik aurrera, ez dut baztertuko nirea ez den beste arraza batekoa baldin bada ere.

  4. Iker Maldonado dio

    Martin luter king pelikularen protagonista da, bera beltzen botoa egiteko eskubidea eskatzen du, hasieran duskriminazio gehiegi daude baina urrats txikiekin lortzen ditu beltzen eskubidea.lehenengo saiakeran beltz danak reunitzen dira greba bat egiteko baina polisiak jo eguten dituzte baina bigarren zahiakeran zuriak ere joaten dira eta or ya ez diete jotzen.horztik aurrera martinek hitz egiten du guztien aurrean eta beltzak egiteko eskubidea lortzen du.pelikuka hau alabama estatuan gertatzen da,zeaski montgomeri inguruan.pelikula hau esan nahi dudana da denak igualak garela eta bektza izateagatik ez dela diskriminatu bear.pelikula hau asko gustatu zait bai kontenidoagatik eta bai erakusten dituen valoreagatik.

  5. Benat Exposito dio

    Neri gehien gustatu zaidan izan da Martin Luther Kingek bere lagunekin eta zubi batera joaten direnean eta lortzen dutenean herri horretara sartzea. Pelikula honetan nik ulertu dut jende beltzak ere eskubidea behar dutela nahi dutena egiteko eta ez direla gaixki tratatu behar. Gero baita ere ulertu dut pertsona normalak ez dutela beti beraien lana egin behar baizik eta beste pertsona batzuei ere oprtunidadea laga behar zaio. Nik pelikula honetan ikasi dut ez dela pertsona desberdinei iraundu behar baizik eta gaixki dauden pertsonei laguntzea.

    Pelikula hau Martin Luther King buruz doa eta berak nahi duena da bere arrasa berdinekoak herri batera joatea eta horretarako presidentearekin hitz egitera joaten da eta esaten dio ea herri horretara joan al daitezke eta hurrengo egunean Martin Luther King eta bere lagunak Etxe txuriaren aurrera joaten dira eta manifestazio bat egiten dute eta polizi batek hor dagoen pertsona bati jo egiten dio. Egun batzuk geroago Martin Luther King eta bere lagunak zubi batera joaten dira eta beraien aurrean poliziak eta herriko jendea daude eta polizak esaten du ez badira joaten jo egingo dituztela orduan poliziak jotzen hasten dira. Amaitzeko Martin Luther King eta beraien lagunak lortu egiten dutela herri horretara sartzen.

  6. Sara Larrañaga dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Gehien gustatu zaidana da, beste arrazakeriako pertsonak ez direla errenditzen eta denen aurrean aurpegia ematen dutela. Gerrak egin behar badituzte egiten dituztela, beraien arrazakeria aurrera jarraitzeko.
    Pelikula honekin asko ikasi dut, batez ere denok berdinak garela eta inor ez dela besteak bañe hobeagoa naiz era arrazakeri desberdinetakoak izan. Berdin zaiola bat beltza eta bestea zuria izatea, biak eskubide berdinak ditugula.

  7. Mohamed Hamli dio

    Neri gustatu zaidana da beltzak beraien eskubidea lortzeko borrokatzen dutela, jo egiten dituzte eta alaere ez dira atzera joaten beti aurrera. Nik ulertzen dutena da, borrokatu ondoren lortu dutela botoen eskubidea lortzea eta hainbat txuri beraien alde egotea. Nik ikasi dudana da, denak berdiniak garela eta ez du inporta ez kolorea eta eztanongoa zaren.
    Martin Luther King bere emanaldietan beltzei motibatzeko eta beti borroka egin behar zutela, beraien eskubidea lortzeko.

  8. Iñigo Peña dio

    Niri pelikula asko gustatu zait baina gehien gustatu zaidana beraien jarrera izan da. Oztopoak egon arren, aurrera jarraitzen zuten eta ez zuten amore ematen. Egoera horren aurrean, ahal zuten guztia egin zuten zubia zeharkatzea lortu zuten arte. Saiakeran batzuk hil egin ziren baina hala ere, jarraitu egin zuten zubia zeharkatu arte eta botatzeko eskubidea lortu arte.
    Nik ulertu dudana da zer egoera bizi zuten botatzeko eskubidea lortzeko eta horretaraino iristeko zer nolako gauzak egin behar izan zituzten. Hainbat martxa egin zituzten eta guztiak beraien eskubideak defendatzeko.
    Pelikula honen bitartez gauza asko ikasi ditut. Beraien egoera nolakoa zen ikusi dut, ez nekien horrelakorik gertatu zenik baina uste dut ikasi dudan gauzarik garrantzitsuen dela guztiok berdinak garela. Pelikula honetan beltzak pertsonak ez balira bezala tratatzen zituzten. Azken finean guztiok berdinak gara. Baita ere ikasi dut Luther Kingek zer garrantzi izan zuen egoera honetan eta ahal zuen guztia egin zuela botatzeko eskubidea lortzeko eta beltzen eskubideak defendatzeko.

  9. Alba Nogales dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, uste dut transmititzen duen mezua oso garrantzitsua dela eta iraganean gai hau gatazka asko sortu zituela. Gai nagusi hau beltzen askatasunak dira, konkretuki botoa izateko eskubidea. Garai hartan ez ziren pertsona beltzak eta zuriak berdin tratatzen, arrazismo ikaragarria zegoen eta honegatik, pertsona asko inongo kulparik gabe hil ziren.

    Gehien gustatu zaidana pelikulan da Martin Luther King beste pertsonekin ibilaldia egiten dagoenean, oso momentu garrantzitsua delako pelikularentzako. Ikus dezakegu nola borrokatzen diren pazifikoki beraiek lortu nahi dutenagatik, eta nahi dutena lortu arte ez dira geldituko. Momentu oso polita da eta tentsio konstantea somatzen da ambientean.

    Pelikula honekin ikasi dut borroka eta biolentzia ez dela modu egokiena nahi duzuna lortzeko; horrela jokatuz gero ez duzu ezer lortuko, bakarrik demostratzen ari zarelako arriskutsua edo biolentoa zarela eta benetan ez dakizula zure nahiak adierazten modu onean. Baita ere, oso garrantzitsua da nahi duzunagatik borroka egitea, beti hitz egiten eta gauzak adosten inorri min fisikorik egin gabe. Bidean gelditzen bazara, lehen egin duzun lan guztia zakarrontzira botako duzu eta azkenea zuk nahi duzun hori gabe gelditzen zara, zuretzat benetan oso garrantzitsua dena. Hori ezin da onartu.

  10. Marta Olariaga dio

    Oso pelikula interesgarria iruditu zait. Pelikulan Amerikako beltzek Selmatik Montgomeryra antolatu zituzten ibilaldiak agertzen dira. Hasieran ez zieten usten zubia zeharkatzen, baina hirugarrengoan zubia era pazifiko batean zeharkatzea lortu zuten, poliziek utzi egin baitzieten. Beltzek martxa hauek organizatzen zituzten beraien botorako eskubidea nahi zutelako. Berez, beltzek bazuten botorako eskubidea, baina hori ez zen betetzen eta beltzek nahi zuten bakarra zurien eskubide berdinak edukitzea zen. Martxa hauen antolatzaile nagusia Martin Luther King Jr zen, artzain presbiterianoa bat eta lau seme-alaben aita. Martin Luther Kingek martxa hauek antolatzen zituen sinesten zuelako guztiok ginela Jaingoikoaren semeak eta guztioi berdin maite gaituela, beraz guztiok eskubide berdinak izan behar genituela. Gehien gustatu zaidana, beltzak Montgomery hiriburura iretsi ziren momentua da, beraien nahia lortu zutelako eta honek gauza asko aldatuko zituelako.

  11. Maren Casas dio

    Luther King ibilaldi edo martxa horien antolatzaile nagusia da, martxa iliedo ibilaldi horiekin lortu nahi duena da beltz boto eskubidea bermatzea. Martin Luther King-ek hiru martxa behar izan ditu nahi zuena lortzeko. Lehelengo martxan, poliziak erasotu egin zituen hasieran eta komunikabideetan agertu ziren tratu txar horiek. Lehelengo martxaren ondorioz, gende askoren kontzientzia esnatu zen. Bigarrengo martxan Martinek parte hartu zuen, baina baita ere beltz eta txuri askok ere. Martxa bertan utzi zuen Martinek, nabaritu zuelako gende askok bizia galtzeko arriskua zuela. Horregatik epailearengana joan ziren eta epaileak erabaki zuen ibilaldia egiteko eskubidea. Eta hirugarren martxak Estatu Batuetako armadak lagunduta lortu zuten. Martin Luther king-ek esaten du pertsona guztiak jaungoikoaren seme-alabak garela, denak berdin sortuak. Horregatik nahi zuen beltzen boto eskubidea eskuratzea.

  12. Igor Bravo dio

    Pelikula hau nahiko ona da, asko erakusten baitu bizi errealean bizitako biolentzia beharrezkoa ez bazan ere. Filma guztian King-en nahia lortu nahi dute baina estatuak ez dio uzten orduan manifestazio ez biolentoak antolatu zituen King-ek. Istorio guztian King-en nahia ez da aldatzen baina ikasten du biolentziarik gabe lortu behar dela. Hau guztia esan eta gero jakin behar dugu King-en nahia hau zela: Gizaki guztiok jaungoikoaren semeak gara maitasunez sortuak eta horregatik guztioi berdin tratatu beharko ligukeetela.
    Horretaz aparte niretzat momenturik zirraragarriena izan zen zubian poliziak protestari guztiak jo zituztenean oso momentu biolentoa baitzen eta ikaragarri hunkitu zidan nola izan zezaketen horrelako bihotz gabeak. Horrelako momentu asko ikusi eta gero ikasi dut injustizi asko dagoela mundu honetan eta ez dela beraiek bezala erreakzionatu behar (biolentziarekin) hori lortzeko.

  13. Lide Alberdi dio

    Pelikula honetan gauza asko gustatu zaizkit, baina gehiena gustatu zaidana, azkenengo diskurtsoa izan zen. Oso motibagarria iruditu zitzaidan eta arrazoi guztia zeukan, pertsona guztiak berdinak gara eta eskubide berdinak ditugula.
    Bigarren deia egin zutenean eta Kingek bertan behera utzi zuenean martxa, oso ondo ulertu zen, pentsatzen zuen lehenengo martxan bezala jende askok sufrituko zuela eta berak ez zuen hori nahi. Pelikula honek erakusten duena da, nahiz eta zerbait lortzeko zailtasun handiak izan ez dugula etsi behar, azkenean saiatuz eta gogoa jarriz, gero dena ondo irtengo delako. Baita ere, asko gutatu zitzaidan bukaerako kantua oso ondo geratzen zelako pelikularekin eta baita ere zeuden argazkiak oso zentzudunak eta politak ziren. Kingen ustez pertsona guztiak Jainkoaren seme-alabak gara, denak berdin sortuak maitasunez, eta asko gustatu zitzaidan hori adierazten zueneak.

  14. Nida Sajjad dio

    NIk pelikula honetan gustatzen zait Martin Luther Kingek egin duen lana berak izan zen antolatzaile nagusia denontzako ona pentsatu duena. Poliziak eraso asko egin zuen jendeari baino King ez zen atzeratu behin eta berriro saiatu da gauzak ondo egiten eta jendeari laguntzen eta azkenin lortu egiten du. Berak oso pertsona positiboa zen eta pentstzen zuen denok berdinak gara eta horretarako antolatzen ditu. Nik ulertu detena da arrazakeriaren historia da hau aktibismo politikoa eta borroka arriskutsuenak diren eskubideengatik da hain zuzen ere, sufrimenduaren bidez argazki bat eta salbuespenik gabeko banda baten bidez.
    NIk ikasi detena da pertsona bakar batek ezin du egin ezer ez denok elkartzen bagara eta gauza asko aldatu daiteke elkartasunean indarra asko dago bakartasunean baino. Kingek eta jende asko beren eskubideak defendatzeko eraso askotik pasatu egiten dira baino elkarrekin egon dira.

  15. Jon Santizo dio

    Gehien gustatu zaidana azken ibildaldia izan da. Musikarekin ondo lagunduta zeuden eszenak dira. Bertan milaka pertsona ikusten dira Mongomeryrako bidaia egiten beltzen eskubideen aldarrikapenerako. Oso irudi politak ikusi daitezke, beltzak eta zuriak botoaren eskubideengatik elkartuta. Aurreko ibilaldiak oso gogorrak izan arren asko gustatu zitzaidan, eszena oso ikusgarriak dira.
    Polizien papera ez zitzaidan batere gustatu, bortizki jo zituzten ibilaldia egiten ari ziren pertsonak.

    Pelikularekin beltzek jasan behar izan zituzten mespretxuak eta amenazak ikusten dira. Garai artako gizartea ikusten da. Pelikularekin ikasi dut lehen ez zela orain bezala, beltzek beraien azal koloreagatik jipoiak jasotzen zituztela.

  16. Nahia Gonzalez dio

    Niri film honetan gehien gustatu zaidana da, Martinek hanbesteko alegina egitea, bere nahia lortzeko.
    Luther Kingek, hainbat martxa antolatu zituen bere helburua lortzeko. Lehenengoa egin zuenean, komunikabideetan beraienganako tratu txarrak nabaritu ziren. Jende askoren kontzientzia esnatu zuen ordea, martxa honek. Bigarrena egitera zihoaztenean, bertan behera utzi behar izan zuten, jendearen bizia arriskuan baitzegoen. Gero, epaileek, ibilaldi horiek, debekatu zituen. Presidenteak berriz, beltzen eskubideen alde egin zuen. Hirugarrenean berriz, armadaren laguntzaz, Montgomery hiriko Kapitolioraino iristea lortu zuten. Hori egitea, aurrera pauso handia izan zen beltzentzat. Azkenik, Luther Kingek, diskurtsoa bota zuen.
    Zuk lortu nahi dituzun gauzengatik borrokatu behar duzula, nahiz eta oso zaila izan lortzea.

  17. Aimar Mugica dio

    Film hau oso ona dela iruditu zait, aktore onak ,musika ona… Eta zer nahi zigun esan ere kontuan hartu behar den zerbait da. Nire ustez pelikulak transmititutako baloreak, arrazismoari ez, konstate izatea… Oso garbi presentatzen dizkigu ideaia hori guztiak eta hori oso ona da zergatik ez du ikuslea liatzen.

    Gehien gustatu zaidana zubiko eszena izan da. Oso eszena polita da zuri eta beltz diren asko beltzen eskubideak lortzeko. Poliziak beltzak bakarrik egon ezkero berriz ere lehen gertatu zen bezala beltz danak txikituko zituzten. Hori garai hortako arrazismoari buruz asko esaten digu, gainera herritar txuriak poliziak animatzen zituzten beltzak jotzen ari zirenean. Asko gustatu zait ere nola Martin Luther King-ek bere diskurtsoak ematen zitun eta nola animatzen zuen jendea, baita ere zer nolako garrantzia duen beltzen artean eta nola desafiatzen du presidentea ia beti. Bere pertsonalidadea asko gustatu zait.

    Ulertu dudana batiz bat denok berdinak garela, zentzu batean, eta berdinak garenez eskubide berberak ditugula eta hori denek errespetatu behar dutela beltz, zuri edo urdin izan. Hori da filman ulertu dudana eta ulertu dudanez berneratu egin det hau da ikasi ere egin det, balore oso garrantsitzuak dira gaur egun hauek eta denek horrelako baloreak edukitzea ez litzateke gaixki egongo.

  18. Luis Juaristi dio

    Selma pelikula asko gustatu zait. Pelikula honetan gehien gustatu zaidana izan da txuri asko selmara joan zirenean beltzei laguntzera. Marthin Luther Kingek azkenengo irtera prestatu zuenean eta zubia zeharkatu zutenean ere gustatu zait.

    Pelikula honetan ikasi dut pertsona guztiak berdinak direla beltzak edo txuriak izan. Ez duzu jendea baztertu behar beste arraza batekoa delako. Beltzak zuten egoera ez zela ona.

    Pelikula hoetan ulertu dut pertsona guztiak Jaungoikoaren seme alabak gara, denak berdin sortuak maitasunez.Jaungoikoaren nahia edo borondatea da gizaki guztiok ondo tratatuak izatea.

  19. Mirari Iturbe Epelde dio

    Asko gustatu zait pelikula hau, bertan mundua mundua bide ez-biolentoak erabiliz alda daitekeela ikusten delako.
    Martin Luther King da mugimendu horren bultzatzaile nagusia, artzain presbiteriano bat. Selma inguruan manifestazioak egitea erabakitzen du, beltzek boto-eskubidea izan dezaten. Izan ere, nahiz eta legeak beltzek boto-eskubidea dutela onartzen duen, errealitatean oso zaila dute botatzeko zerrendetan sartzea, zuri baten laguntza behar dutelako.
    Garai honetan, giza-eskubide batzuk ukatzen zitzaizkion Estatu Batuetako ia biztanleriaren erdiari, beren azalaren koloreagatik bakarrik. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zait Martin Luther Kingek modu baketsuan egin zuen aldarrikapena eta aldaketa egin izana.

  20. Jone Etxenausia dio

    Film honetan hainbat beltz agertzen dira beren boto eskubidea lortzeko asmoz borroka egiten, baina biolentziarik erabili gabe. Pertsona asko hil zituzten manifestazioetan parte hartzeagatik.
    Guztira hiru manifestazio egin zituzten eta hirugarrengoan lortu zuten 87km egitea. Beldur asko zuten aurreko manifestazioetan poliziak beren aurka biolentzia gehiegi erabili zuelako.
    Poliziaren biolentzia komunikabideetan agertu zen eta hainbat pertsona zuri joan zen Selmara laguntzeko prest. Denak batera iritsi ziren Montgomery hiriko Kapitolioaren aurrera. Martin Luther King izan zen manifestazioen buru.
    Nire ustez, film honek laguntasuna erakusten digu. Azal koloreak ez du axola, denok pertsonak gara eta errespetuz tratatu behar dugu bakoitza. Denok bat egiten badugu gauza asko lortzera iritsi dezakegu.

  21. Sócrates Ela dio

    Filma oso interesgarria iruditu zait, nahiko singularra esango nuke.
    pertsonaiak oso ondo eginda daude eta pertsonaia mantentzen dute bukaerarte.
    Oso ondo irudikatzen da gertatu zena, eta ezenak oso ondo produzituta daude.
    Neretzat pertsonairik onena Martin irudikatzen duena da.
    Film onekin erakutzi nahi digute zer gertatu zen berriro ez gertatzeko.

  22. June Sanjuan dio

    Pelikula hau asko gustatu zait eta gehiena gustatu zaidana, berdintasuna lantzen duen pelikula bat dela da. Pelikula honen ondorioz jendeak jakinarazi dezake zein zen garai horietako egoera, gaur egun jendeak esaten du gizartea arrasista dela baina garai horietako gizartearekin konparatuta lehen gero eta gertakizun arrasistagoak zeuden.
    Pelikula hau egokia iruditzen zait oso ulerkorra delako eta ulertzeko erraza delako.
    Pelikula honen bidez ikasi dut gauz bat benetan nahi duzunean edozer egin dezakezula hori lortzeko. Zure bizitza emateko gai zara eta hori oso miresgarria iruditzen zait, Martin Luther King-ek egin zuena.

  23. Aitzol Cabanillas dio

    Pelikula asko gustatu zait. Oso ikusgarria iruditu zait. Niri pelikula honetatik gehien gustatu zaidana Martin Luther King-en pertsona gustatu zait.
    Nire iritziz, pelikulak esan edo erakutsi nahi diguna, gure ametsengatik borroka egin behar dugula da eta ez dugula amore eman behar.
    Pelikula berriz ikusiko dut etxean eta nire lagunei gomendatuko diet oso ona delako.

  24. Laura Alberdi dio

    Oso pelikula hona iruditu zait. Gehien gustatu zaidana Martin Luther Kingen jarrera da. Ez zuen bere projektua bertan behera utzi eta bere baloretan oinarritu zen egin zituen ekintza guztietan.
    Estatu batuetan zegoen arazo arraziala konpontzeko asko borrokatu izan behar zuten koloredun biztanleak eta jende asko irten zen zaurituta edo hilda beraien eskubideen alde borroka egiteagatik.
    Pelikulak erakutsi digu zerbait lortu nahi badugu ez dugula amore eman behar eta gure ideiak defendatu egin behar ditugula. Ekintza txikiekin hasi eta gauza handiak egiteko gai gara guztiok.

  25. Izaro Urquidi dio

    Selma pelikula, oso pelikula polita eta interesgarria iruditu zait, asko ikasi dut azkenean aspaldi gertatu ziren gertakizunak dira hauek baina gaur egun erre arrazismo asko dago eta horrekin batera arrazistek beltzenganako biolentzia erabiltzen dute eta ez zait bate justua iruditzen gustiok garelako asken finean bihotza eta sentimenduak ditugun pertsonak. Pelikulan jende asko hil izan dute beltzek beraien eskubideak lortui baino lehen baina gaur egun ere nork esaten digu beltzak ehuneko ehun sentitzen direla seguru kaletan?

  26. Tania Gonzalez dio

    Pelikula honetan gehiago gustatu zaidana da beraiek jartzen duten gogoa botoa lortzeko, nahiz eta, beraien bizitza arriskuan jarri.

    Eta horrek atentzioa deitu dit, eta ikasi dut zeozer nahi duzunean beti lortu dezakezula, intentzio eta gogo pixka bat jarriz.

    Eta ulertu dut, ze egoera gogorra zegoen orain dela urte batzuk han eta mundu osoan, eta orain ere leku batzuetan horrela segitzen duela. Eta beraiek hala ere, gogoz borrokatzen zutela beraien eskubidearekiko. Baita, mundua ez dela batere justua eta arrazakeri asko dagoela.

  27. Jokin Pozo dio

    Selma pelikulari buruz gustatu zait asko borrokatzen dutela beraien eskubideengatik.
    Pelikulan ulertu dudana da jende asko egoten zela borrokatzen beraien eskubidengatik.
    Pelikula honetan ulertu dut borraku ezkero edozer lortu daitekela

  28. Estibaliz Romero dio

    Pelikula honetan Martin Luther King azaltzen da eta beltzen eskubideak defendatzen ditu. Bazuten botoa emateko eskubidea baina oztopoak jartzen zizkieten. Ados nago egin zuenarekin, adibidez manifestazioak egin zituen botatzeko aukera lortu arte. Beltzak gauz batzuetan oraindik zurien azpitik egoten jarraitzen dute, nik uste dut hori aldatu egin behar dela eta Martin Luther Kingek egin zuen bezala zerbait egin beharko genukeela.

  29. Naia Arrizabalaga dio

    Pelikula honek balore asko trasmititzen ditu. Azal beltzeko pertsonek errespetu berdina merezi dutela erakusten du eta azal beltzeko pertsonak eskubideak defendatzen ditu.

    Pelikulako une asko iruditu zaizkit interesgarriak eta onak. Baina nire ustez momentu onena eta politena hirugarren martxa da, Estatu Batuetako armadaren babesarekin,Montgomery hiriko Kapitolioaren aurrera iristea lortu zutena.

    Pelikula honek ulertzen lagundu didana gauza askoren artean azal beltzeko pertsona askok asko borrokatu behar izan dutela euren eskubideen alde. Borroka gogorra eta zaila izan arren oraindik ez dago amaituta zoritxarrez.

    Baita ere, aipagarria da Martin Lutherren lana. Borroka asko egiten du luzaroan. Bere eskubideen alde. Bere hitzaldia ere zoragarria iruditzen zait. “How long?” galdera azpimarragarria da baita jendearen erantzuna ere.

    Asko ikasi dut azal beltzeko pertsonen eskubideen inguruan. Oso pelikula ederra eta gomendagarria da nire ustez.

    Nire ustez, guztion artean eskubideak defendatu behar ditugu eta guztion artean mundu hobe bat lortuko dugu. Bide luzea daukagu aurretik baina guztiok berdina merezi dugu. Guztiok gara berdinak. Arrazakeriarekin amaitu behar dugu!

  30. Naiare Elorza dio

    Selma, beltzen eskubidea lortzen den pelikula bat da, Marthin Luther Kingek antolatuta.

    Pelikula honetatik gehien gustatu zaidana da, Martin Luther Kingek duen esfortzua eta grina. Baita ere, oso hunkigarria iruditu ziten pertsonen laguntza.
    Ulertu dudana da, esfortzuarekin eta sakrifizio haundiarekin gauz asko lortzen direla.
    Ikasi dudana da, arrazakeri asko dagoela munduan eta herri askotan arrazakeriagatik asko sufritzen dutela.

  31. Arantzazu Hernandez dio

    Nere ponixue filma ona da eta oso pena garria da eta jende boto berdina dute eta jende txuria Violento biurtu da eta jende beltza eta manifetatu dute eta martin luther king jr bere diskursua egin dute elisa egin dute

  32. Nerea Epelde dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, oso interesgarria eta berezia iruditu bait zait. Txuriak garenak, askotan ez gara ohartzen beltzek duten egoerataz. Baina, asko sufritzen dute beltzak izateagatik bakarrik eta ez diegu aukerarik ematen gu nolakoak garen demostratzeko.

    Pelikula honetan, beltzak eta txuriak agertzen dira, baina ez dira berdin tratatuak. Hainbat gauzetan ezin dute parte hartu beltzak izateagatik. Txuriak dituzten eskubideak lortzeko, Martin Luther Kingek hainbat manifestazio burutu zituen. Momentu gogor horietan, oso gizon indartsua izan zen. Jendeari laguntzeko prest egoten zen momentu oro. Hori da jainkoak eskatzen digun gauza garrantzitsuetako bat.

    Azkenean, berdintasuna lortzen du baina gatazka horien ostean, Martin Luther King hil egiten dute. Momentu hau oso hunkigarria iruditu zitzaidan, pertsona ona eta laguntzaile hori arrazakeriagatik hil egin zutelako.

  33. Alazne Sudupe dio

    Nire ustez pelikula honek era argi eta interesgarri batean azaltzen du beltzen borroka. Alde batetik, berdintasunaren gaia asko lantzen du, baina biolentziarena ere bai. Bestalde, momentu batzuk oso gogorrak iruditu zaizkit, batez ere, apaiza kalean hil zutenean. Gainera, asko gustatu zait Martin Luther Kingen jarrera, ez baitzuen etsi. Asko miresten dut beraien esfortzua eta elkartasuna, guztiak helburu berdina baitzuten.

    Benetan zenbateraino borrokatu zuten ulertu dut; zenbat pertsona irten ziren zaurituta eta zenbat familiak galdu zuten kide bat. Botoak duen garrantzia ere ulertu dut, botoen bidez agintari beltzak egoten hasi zirelako.

    Pelikula honek gauzak lortzeko biolentzia ez dela beharrezkoa irakatsi dit. Zerbait lortu nahi baduzu, ez etsi. Borrokatuz gero, nahi duzuna lortzeko gai izango zara.

  34. Marta Gogorza dio

    Pelikula honetan gustatu zaidana izan da ikusi dudala jendea sakrifikatu egiten dela beraiek nahi dutena lortzeko eta asko sufritzen dutela.

    Martin Luther Kingenek asko sakrifikatu duela bere jendearen nahiak betetzeko eta arrasakeria bukatzeko.

    Ikasi dut jendea oso arrazista dela eta hori ez dela baetere ona, pertsona guztiok ditugulako eskubide berdinak eta ez delako bidezkoa batzuk horrela pentsatzea eta ez egitea ezer.

  35. Laura Larrañaga Madrid dio

    Beltzak edo zuriak, guztiak berdinak gara. Orain dela gutxi arte ordea gure gizarte ez zuen hau ulertzen . 1965ean Martin Luther Kingek biolentziarik gabeko martxa bat antolatu zuen. Biolentzia ez delako bidea. Batzuek ordea ez dute hori pentsatzen. Guk gizakiok beldurra sentitzen dugu eta beldur gara hau sentitzeaz .Sarritan biolentziaren bidez ezeztatzea modurik onena dela iruditzen zaigu. Indartsu sentitzen gara, besteak baino gehiago. Teknika hau eraginkorra izan liteke baina ez egokia.

    Gizakia, izaki harrigarri eta misteriotsua; hain azkarra baina aldi berean hain tentela. Ez gara gai izan pertsonak diren bezelakoak onartzen. Guztiok eskubide berdinak merezi ditugu gure azal koloreak, erlijioak edota kulturak ez duelako gure maila zehazten.

    Gizarteak ikasi egin behar du. Aldatu egin behar da, hau ez da erraza, baina guztiok batera lan egiten badugu mundu hobe eta justuago batean biziko gara.

  36. Urko Irañeta dio

    Nire iritzia pelikula honetan da gertakera historikoak errealak dira.Film honetan ikusten da pertsona txuriak daukate boto eskubidea baina beltzak ez.Hemen ateratzen da Martin Luther King Jr eta bere helburua da beltzak boto eskubidea edukitzea. Selma hirian eta Alabaman kokatzen da

  37. Elena Nogales dio

    Selma filma Martin Luther Kingen buruz da. Gizon hau beltzen bozkatze eskubideeen alde borrokatu zuen. Horretarako Selmatik Montgomerira hiru ibilaldi egin zituen. Biolentziarik gabe.
    Poliziak hauen aurka biolentziarekin erantzun zuten. Martinek lendakaria konbentzitu nahi zuen botoaren eskubidea emateko, honek askenengo momentuan amore eman zuen eta eskubidea emango zion.
    Bigarren ibilaldian poliziek hesi bat egin zuten, hauek zubia ez pasatzeko.
    Hirugarren ibilbiderako, Kingek deialdi bat egin zuen telebista bitartez, ondorioz mundu osoko biotz oneko zuri eta beltz asko bilduko ziren Selman hirugarren ibilaldia egiteko.
    Azken honetan poliziek bidea emango zioten eta biolentzia alde batera utziko zuten.
    Luthe kingek amore eman zuen eta bidean atzera joan zen.
    Selmara iritsitakoan batzuek gorrotoa hartun zioten, egindako bide luzearen ondoren errenditzeagatik. Berak jendea babesteko egin zuen. Amaieran lendakariak botoaren eskubidea sinatu zuen Matin Luther King ondoan zuela, 1965ean.

  38. Aitana Sanchez dio

    Pelikula hontatik gehien gustatu zaidana da Marthin Luther King ematen duen mezua, beltzen alde egiten du eta hori da egin behar dena eta horri esker daukate gaur egungo aukera beraien botoa emateko.

    Pelikula honetan ikusi dudana izan da jendea asko sakrifikatzen dela bere nahiak betetzeko eta besteei asko laguntzen diela. Ikusten dugu, jendea sakrifikatuta beltzen boto-eskubidea lortzen dutela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude